36. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

2023rako karga-tasak

Berriozarko Udalak, 2022ko azaroaren 30ean egin osoko bilkuran, onetsi egin zituen 2023rako karga-tasak, indizeak eta koefizienteak. Erabaki hori 2022ko 252. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 19an.

Lehena: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 12 eta 13. artikuluetan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan eta ondokoetan xedatuari jarraikiz, honako karga-tasa, indize eta koefiziente hauek onesten dira 2022rako.

1.1. Lurraren kontribuzioa: karga-tasa: %0,3215

1.2. Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: karga-tasa: %5.

1.3. Ekonomia-jardueren gaineko zerga: Udalaren gutxieneko indizea: %1,40.

1.4. Hiri-lurren balio-gehikuntza:

-Koefizienteak: aplikatuko dira balio-gehikuntzaren sortzealdiaren arabera martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarririko gehieneko koefizienteak (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

–Karga-tasa: %20.

Bigarrena: Zerga-tasa hauek indarrean jarriko dira eta ondorio juridiko guztiak sortuko dituzte 2023ko urtarrilaren 1ean.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz (maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatua), eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, xedapen orokor hori behin betiko onetsi eta osorik argitaratzeko agintzen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Erabaki honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke:

Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik hasita.

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegi edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

Berriozarren, 2023ko otsailaren 3an.–Alkatea, Raúl Maiza González.

Iragarkiaren kodea: L2301887