35. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PETILLA ARAGOI

2023ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Petilla Aragoiko Udalak, 2022ko abenduaren 17an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2023rako aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak. Ondotik, iragarkia paratu zen iragarki-taulan eta argitara eman zen 2023ko 5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 9an, interesdunek espedientea azter zezaten eta bidezko iruditzen zitzaizkien alegazioak aurkez zitzaten hamabost egun balioduneko epean. Hori guztia, bat etorriz ezartzen denarekin Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Legearen 271. artikuluan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari dagokionez.

Aurreko epea igarota inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, aurrekontua behin betiko onetsi da, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluarekin, eta argitara ematen da behin betiko onetsitako aurrekontua, laburturik, bat etorriz ezartzen denarekin aipatutako foru legearen 202.3 artikuluan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluari dagokionez.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 47.700,00 euro.

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 115.090,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 28.150,00 euro.

5. kapitulua.–Kontingentzia-funtsa: 27.615,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 65.000,00 euro.

Gastuak, guztira: 283.555,00 euro.

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 56.100,00 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 1.000,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 3.920,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 47.365,00 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 124.350,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 50.820,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 283.555,00 euro.

Petilla Aragoin, 2023ko urtarrilaren 31n.–Alkatea, Florentino Aguas Arilla.

Iragarkiaren kodea: L2301810