34. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

2023rako aldaketa ordenantza fiskaletan, zerga-tasetan, eta prezio publikoetan. Behin betiko onespena

Barañaingo Udalak, 2022ko urriaren 27an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Barañaingo Udalaren 2023rako ordenantza fiskaletan, zerga-tasetan eta prezio publikoetan, honako honetan aipatu bezala: "Ordenantza fiskalen testuaren eta tarifen aldaketa 2023rako" agiria.

Erabaki hori argitaratu zen 2022ko 226. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 15ean, baita Barañaingo Udalaren iragarki-taulan paratu ere, eta espedientea 30 egunean egon zen jendaurrean. Hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 b) artikuluko manuei (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Aipatutako foru legearen 325.1.c) artikuluak ezartzen duenarekin bat, eta inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsitzat jotzen da aipatutako aldaketa, 2023rako, ordenantza fiskaletan, tarifetan, eta prezio publikoetan, zeina onetsi baitzen 2022ko urriaren 27ko osoko bilkuran. Aldaketa argitara ematen da eranskinean, behar diren ondorioak izan ditzan; hori dena, jarraikiz Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 326. artikuluan xedatutakoari.

Argitara ematen da, aipatutako agindua bete beharrez, eta ohartarazten da ezen ordenantza hauen aurka –xedapen administratiboak baitira– ez dela paratzen ahal errekurtsorik administrazio bidean, jarraikiz azaroaren 26ko 39/2015 Legearen 112.3 artikuluari (lege horrek hizpide du Administrazio Publikoen Araubide Juridikoa eta Administrazio Prozedura Erkidea); hortaz, behin betiko onespen honen kontra ondoko bideren bat erabiltzen ahal da:

- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean zuzendua Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari, jarraikiz uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10.1.b) artikuluari (lege horrek arautzen du Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa), bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

- Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Barañainen, 2023ko urtarrilaren 9an.–Alkatea, María Lecumberri Bonilla.

I. ERANSKINA

Aldaketa ordenantza fiskaletan

5. ORDENANTZA FISKALA

Ordenantza fiskala, lizentziak emateko eta hirigintzako jarduketak egiteko tasak arautzen dituena

–Tarifen eranskinean, V 2 epigrafean.

Honako honen ordez:

V 2.–Tramitazio laburreko obra-lizentzia edo erantzukizunpeko adierazpena edo aurretiazko komunikazioa behar duten jarduketak.

Lizentzia emateko espediente bakoitza tramitatu eta ebazteagatik honako tasa hau sortuko da:

Honako hau behar du:

V 2.–Tramitazio laburreko obra-lizentzia edo erantzukizunpeko adierazpena edo aurretiazko komunikazioa behar duten jarduketak.

Lizentzia emateko espediente bakoitza tramitatu eta ebazteagatik honako tasa hau sortuko da:

–Zerga-oinarria 100.000,00 eurokoa edo hortik beherakoa bada.

–Zerga-oinarria 100.000,00 euro baino handiagoa bada eta 1.000.000,00 euro edo txikiagoa:

  • Lehen 100.000,00 euroak.
  • 100.000,00 eurotik gora, zerga-oinarri osoraino.

–Zerga-oinarria 1.000.000,00 eurotik gorakoa bada.

  • Lehen 100.000,00 euroak.
  • 100.000,00 eurotik 1.000.000,00 euroraino.
  • 1.000.000,00 eurotik gora, zerga-oinarri osoraino.

13. ORDENANTZA FISKALA

Ordenantza fiskala, herriko jabari publikoko zoruan, hegalkinean eta zorupean hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresen aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituena

Honako honen ordez:

Ordaintzera behartuak

4. artikulua. Enpresak tasa ordaintzera beharturik daude, zergadunak diren aldetik, baldin eta, toki entitatearen jabari publikoko lurzoru, lurpe eta lurgainaren erabilera pribatibo edo aprobetxamendu berezia egiten badute, hornidura zerbitzu publikoak ustiatzeko.

Honako hau behar du:

Ordaintzera behartuak

4. artikulua. Enpresek, zergadun gisa, tasa ordaindu behar dute, baldin eta jabari publikoko lurzoru, hegalkin eta zorupearen erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiten badute, uraz, gasaz, argindarraz, telekomunikazioaz (telefonia finkoa) hornitzeko zerbitzu publikoak edo gisako bertze edozein zerbitzu ustiatu beharrez, hura interes orokorrekoa denean edo herritar guztiei edo frankori eragiten dienean.

Horri dagokionez, zerbitzu horiek ematen dituzten enpresen artean sartzen dira banaketarako eta merkaturatzeko enpresak.

Enpresei aplikatuko zaie, bai hornidurak egiteko erabiltzen diren sareen titularrak badira, bai, sare horien titularrak izan gabe, sareak erabiltzeko, haietara iristeko edo elkar lotzeko eskubideen titularrak badira.

Sakelako telefoniako zerbitzuak ez dira sartuko tasaren zenbatekoa zehazteko araubide berezi honetan.

Honako honen ordez:

Oinarriak, tasak eta tarifak

5. artikulua. Kuota emango digun tasa aplikatzeko oinarria, enpresek udal mugartearen barnean urtean lortutako fakturazioak emandako diru-sarrera gordinen arabera kalkulatuko da.

6. artikulua. Aplikatuko den tasa izango da hornidurako zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresek lortutako diru-sarrera gordinen %1,5.

Tasa hauek bateragarri izango dira toki erakundeen eskumeneko zerbitzuak edo jarduerak egiteagatik ezar daitezkeenekin. Aipatu enpresek izan beharko dute haien subjektu pasiboak.

Honako hau behar du:

Oinarriak, tasak eta tarifak

5. artikulua. Kuota emango digun tasa aplikatzeko oinarria, enpresek udal mugartearen barnean urtean lortutako fakturazioak emandako diru-sarrera gordinen arabera kalkulatuko da.

Fakturaziotik heldu diren diru-sarrera gordintzat hartuko dira entitate bakoitzari egozten ahal zaizkion diru-sarrera gordinak, udal mugartean egindako hornidura zerbitzuen ordain jaso dituenak.

Ondorio horietarako, diru-sarrera gordinen artean ez dira sartuko egindako zerbitzuak kargatzen dituzten zeharkako zergak, ezta hirugarrenen kontura kobratutako partida edo zenbatekoak ere, baldin ez badira entitatearen diru-sarrera berekiak, alegia, tasaren zenbatekoa zehazteko araubide berezi hau aplikatzen zaion entitatearen diru-sarrera berekiak. Orobat, fakturaziotik heldutako diru-sarrera gordinen artean ez dira sartuko halako kopuruak ezen ordainetan jaso baitira Energia elektrikoa ekoizteko instalazioetarako Ekonomia Ministerioak daukan Erregistro administratiboko 1. edo 2. atalean inskribatuta dauden instalazioetan erabiliko diren hornidura-zerbitzuengatik, araubide berezi honen bitartezko zergapetzea izan dezakeen energia-sorkuntzarako beharrezko lehengai gisa.

Hornidurak egiteko kanpoko sareak erabiltzen dituzten enpresek beren fakturazioko diru-sarrera gordinetatik kenduko dituzte beste enpresa batzuei haien sareetara sartzeagatik edo haiekiko interkonexioagatik ordaindu dizkieten zenbatekoak. Sare horien titulartasuna duten enpresek kontzeptu horregatik eskuratzen dituzten zenbatekoak sartu beharko dituzte beren fakturazioaren diru-sarrera gordinetan.

6. artikulua. Tasaren zenbatekoa kalkulatzeko, %1,5 aplikatuko zaio aurreko artikuluan adierazitako zerga-oinarriari.

Tasa hauek bateragarri izango dira toki erakundeen eskumeneko zerbitzuak edo jarduerak egiteagatik ezar daitezkeenekin. Aipatu enpresek izan beharko dute haien subjektu pasiboak.

Honako honen ordez:

11. artikulua. Aitorpena aurkeztearekin batera, enpresek dagokien tasaren zenbatekoa sartu beharko dute Udalean berean edo horretarako ezarri erakundean.

Honako hau behar du:

11. artikulua. Aitorpena aurkeztearekin batera, enpresek dagokien tasaren zenbatekoa sartu beharko dute aitorpenaren hiruhilekoaren ondoko hilabetean Udalean berean edo horretarako ezarri erakundean.

Hau eransten da:

12. artikulua. Aitorpen-likidazioa aurkezteko edo diru-sarrera epearen barnean egiteko betebeharrak ez betetzeak berekin ekarriko du epez kanpo aurkezteagatiko errekarguak edo premiamendu bidezkoak eskatu beharra, baita ikuskatzailetza prozedura abiatzea eta horren ondoriozko zehapena paratzea ere, hala behar badu; hori guztia, Tributuei buruzko Foru Legean aurreikusitakoari jarraikiz.

15. ORDENANTZA FISKALA

Ordenantza fiskala, arautzen dituena etxez etxeko laguntza zerbitzuaren prezio publikoak

Honako honen ordez:

Prezio publikoa. Tarifen sistema

4. artikulua. Honako hauek dira finantzaketari aplikatu beharreko irizpideak eta printzipioak:

Familia-unitatearen definizioa: prezio publikoa kalkulatzeko, erabiliko da PFEZan definitzen den familia-unitatea (pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga):

Legez bereizirik ez dauden ezkontideek eta adingabeko seme-alabek osatua (gurasoen baimena izanda beraiekin bizi ez direnak salbu); unitate horretan sartzen dira, halaber, judizialki ezgaituta eta guraso-aginte luzatu edo birgaituaren menpe dauden adin nagusiko seme-alabak.

–Berariazko legeen araberako bikote iraunkor bateko kideek eta adingabeko seme-alabek osatua (gurasoen baimena izanda beraiekin bizi ez direnak salbu); unitate horretan sartzen dira, halaber, judizialki ezgaituta eta guraso-aginte luzatu edo birgaituaren menpe dauden adin nagusiko seme-alabak.

–Legezko banantzea gertatu denetan edo, ezkontzaren bidezko loturarik edo bikote iraunkorrik ez dagoenean, aitak edo amak eta batarekin edo bertzearekin bizi diren seme-alaba guztiek osatzen dutena, aitzineko atalean aipatu betebeharrak betetzen badituzte.

Ahalmen ekonomikoa zehaztea: Zenbatu beharreko sarrerak eta gastu kengarriak.

–Zenbatu beharreko diru-sarrerak: interesdunen eta haien familia-unitatearen PFEZren etekin garbien, prestazio salbuetsien eta pentsioen kontzeptuak, eskaeraren aurreko urtekoak.

–Gastu kengarriak: kuotan desgrabazioa izateko oinarria eratzen dutenak, ondoko arrazoiak direla eta: pertsonalak, etxebizitza alokairuan hartu edo erostea, eta menpekotasunagatik emandako laguntzaren ingurukoak (eguneko zentroak, garraioa, etxeko lanak egitea eta bertzelakoak).

–Hileko per capita errenta garbia: Honela kalkulatuko da: aurreko kontzeptuak batu, eta zatitu familia-unitatea osatzen duten kideen kopuruaz eta 12 hilabetez.

Erabiltzailea ez dagoenean behartua PFEZaren aitorpena egitera, ahalmen ekonomikoa zehaztuko da aurreko ekitaldian izandako diru-sarreren arabera.

Honako hau behar du:

Prezio publikoa. Tarifen sistema

4. artikulua. Honako hauek dira finantzaketari aplikatu beharreko irizpideak eta printzipioak:

Familia-unitatearen definizioa: prezio publikoa kalkulatzeko, erabiliko da PFEZari buruzko Foru Legearen testu bateginean definitzen den familia-unitatea :

a) Legez bereizirik ez dauden ezkontideek eta, izanez gero, adingabeko seme-alabek osatua (gurasoen baimena izanda beraiekin bizi ez direnak salbu); unitate horretan sartzen dira, halaber, kuradoretzaren menpe dauden adin nagusiko seme-alabak.

b) Berariazko legeen araberako bikote egonkor bateko kideek eta, izanez gero, adingabeko seme-alabek osatua (gurasoen baimena izanda beraiekin bizi ez direnak salbu); unitate horretan sartzen dira, halaber, kuradoretzaren menpe dauden adin nagusiko seme-alabak.

c) Legezko banantzearen kasuetan edo, ezkontzaren bidezko loturarik edo bikote iraunkorrik ez dagoenean, aitak edo amak eta batarekin edo bertzearekin bizi diren seme-alaba guztiek osatzen dutena, aitzineko ataletan aipatu betebeharrak betetzen badituzte.

a), b) eta c) letretan aurreikusitakoaren ondorioetarako, tutoretza edo harrera bitartez subjektu pasiboarekin lotura duten pertsonak seme-alabekin parekatuko dira aplikatzekoa den legeria zibilean ezarritako moduan. Ondorengoekin parekatuko dira epailearen aginduz subjektu pasiboaren zaintza eta babesaren pean dauden pertsonak, lehengo kasuetan ez daudenak.

Orobat, honako hau dio PFEZari buruzko Foru Legearen testu bateginaren hamahirugarren xedapen iragankorrak:

"Ekainaren 2ko 8/2021 Legeak legeria zibila eta prozesala aldatzen du, desgaitasuna duten pertsonei bere gaitasun juridikoaz baliatzen laguntzeko; lege horren bosgarren xedapen iragankorra aplikatuz, mantentzen direnean epai bidez ezgaituta eta lege horrek indarra hartu aurretik emandako epaien ondorioz luzatu edo berriz gaitu den guraso-ahalaren menpe dauden pertsonen egoerak, foru lege honen 71.1.a) eta b) artikulua eta bosgarren xedapen gehigarriko 3. ataleko bigarren paragrafoa aplikatuko dira, 2021eko irailaren 2an indarra duten moduan."

Horrek esan nahi du, bada, judizialki ezgaituta eta guraso-ahal luzatu edo birgaituaren mende dauden adin nagusiko seme-alabek familia-unitatearen parte izaten jarraituko dutela.

Denbora-tartea 8/2021 Legearen bosgarren xedapen iragankorrean dago ezarrita (hiru urte, indarrean jarrai zenetik; 2021az geroztik, alegia).

Ahalmen ekonomikoa zehaztea: errenta eta gastu kengarriak.

Errenta:

PFEZaren zerga-oinarriari (zati orokorra, 507. laukitxoa) gehituko zaizkio honako hauek: pentsioen osagarria (591., 5911. eta 5912. laukitxoak), zati berezia (8.808. eta 8810 laukitxoak) eta PFEZetik salbuetsitako errentak (529. laukitxoa).

Gastu kengarriak:

Kuota pertsonal eta familiarretako kenkarien zerga-oinarriaren murrizketa: 1481. laukitxoa zati 823.a (batez besteko karga tasa). 1482. laukitxoko zenbatekoa 0 bada baina interesdunak frogatzen badu ordainketak egin dizkiola Gizarte Segurantzari (bere burua zaintzeko kontratatua duen pertsonaren kotizazioak direla-eta), zenbateko hori gastutzat joko da.

Kenkaria etxebizitzagatik:

Kenkaria etxebizitza alokairuan izateagatik: 092. laukitxoa.

Kenkaria etxebizitza erosteagatik: 975. laukitxoa.

Errenta-aitorpenean 092. edo 975. laukitxorik ez daukatenek, hobariaren onuradun izan nahi badute, agiri bidez frogatu beharko dituzte gastu horiek (alokairu kontratua eta ordainketaren egiaztagiria edo hipotekazko maileguaren ordainagiria).

Kenkaria, mendekotasunagatik arreta emateko gastuengatik:

Eguneko zentroa, garraioa, etxeko lanak egitea, eta beste batzuk (agiri bidez behar bezala frogatuta). Langileak kontratatuta baditu etxean, Gizarte Segurantzaren kostua apartatu honen lehenengo puntuan sartuko da (1482. laukitxoa, zenbateko positiboa edo frogagiriak baditu). Horrenbestez, zilegi litzateke kontratatutako pertsonaren kostua behetitzea kotizazio hauen zenbatekoan.

Hileko per capita errenta garbia:

Errenta ken gastu kengarriak zati familia-unitateko kideen kopurua eta hamabi hilabeteren artean.

Erabiltzailea ez badago behartua PFEZaren aitorpena egitera, aurreko ekitaldiko diru-sarrerak erabiliko dira ahalmen ekonomikoa neurtzeko. Horretarako, dagozkion datu fiskalak aurkeztu beharko dira, edo, bestela, zinpeko adierazpena, bat etorriko dena Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan egokitzat jotzen dituzten datuekin.

22. ORDENANTZA FISKALA

Ordenantza fiskala, udal elementuak uzteko prezio publikoa arautzen duena.

Honako honen ordez:

14. artikulua. Udal zerbitzu teknikoei komenigarria iruditzen zaienean, fidantza bat eskatzen ahalko da lagatako materialetan gerta daitezkeen haustura eta kalteei erantzuteko.

Honako hau behar du:

14. artikulua. Aulkiak, mahaiak edo oholak uzten direnean, beti eskatuko da fidantza bat, lagatako materialetan izan daitezkeen zikinkeria, haustura eta kalteei erantzuteko, salbu eta udala edo haren erakunde autonomoak direnean lagapenaren onuradunak. Materiala lagatako egoera berean itzuliz gero, fidantza itzuli egingo da. Aitzitik, materiala itzultzen ez bada edo itzulitakoa egoera txarrean badago, kaltetutako elementu edo itzuli gabeko elementu bakoitzagatik merkatuko prezioa kobratuko da.

Hau eransten da:

19. artikulua. Baimena ematen bada udalaren kaxa elektronikora konektatzeko, dagokion jardueraren antolatzaileak tasa bat ordaindu beharko du argindarraren konexioagatik.

II. ERANSKINA

2023rako zerga-tasak

2023KO TARIFAK

4. ORDENANTZA FISKALA

Ordenantza fiskala, tasak arautzen dituena agiriak egiteko eta izapidetzeko

TARIFAK 2023

(eurotan)

I. epigrafea.–Ziurtagiriak

a) Erroldatzeari, ondasunei, bizikidetzari eta abarri buruzko ziurtagiriak

2,00

b) Ekonomia-jardueren gaineko zergari buruzko ziurtagiriak

2,50

c) Udalaren agiritegietan kontsulta egitea beharrezko duten ziurtagiriak

7,00

II. epigrafea.–Agirien fotokopiak, partikularrek eskatuak (paperezko kopia edo kopia digitala)

a) DinA-4 tamainako kopia bakoitzeko

0,20

b) DinA-3 tamainako kopia bakoitzeko

0,50

III. epigrafea.–Planoen kopiak

a) DinA-3 baino tamaina handiagoko kopiak

8,50

b) DinA-3 tamainako kopiak

0,50

c) Planoak eskaneatzea DinA-3 baino tamaina handiagoan (1)

3,00

d) Planoak eskaneatzea DinA-3 tamainan (1)

0,30

Soilik lehenago adierazitako operazioak eginen dira. Ez da planorik handituko edo txikituko

(1) Adierazitako zenbatekoan sartuta dago eskaneatutako dokumentazioa posta elektronikoz igortzea nahiz disko gogor eramangarri, memoria lapitz edo gisako batean grabatzea

Dokumentazio eskaneatua CD batean grabatzeko, beste 5 euro ordaindu beharko dira.

IV.–epigrafea.–Txartelak ematea

a) Arma txartel edo haren kopia bakoitzeko

17,00

b) Aldi baterako aparkatze mugatuko (AAME) txartel edo haren kopia bakoitzeko

10,00

V. epigrafea.–Agirien konpultsa

a) Trafiko istripu baten txostenaren kopia konpultsatua

70,00

b) Udalak emandako dokumentuak soilik konpultsatuko dira baldin eta beste administrazio publiko batera bidali behar badira eta udaletxean aurkezten badira bidaltzeko

0,50

c) Bide publikoko istripu baten txostenaren kopia konpultsatua

59,00

d) Poliziak gertakariari buruz egindako txostenaren kopia konpultsatua

6,50

VI. epigrafea.–Langileak hartzeko deialdien izapidetzea

a) Erdi edo goi mailako titulazioa eskatzen duten lanpostuetarako

20,00

b) Gainerako lanpostuetarako

10,00

VII. epigrafea.–Obra lizentzien, irekitzeko lizentzien edo hirigintzako beste edozein ebazpenen kopiak ematea

29,00

VIII. epigrafea.–Aurrekontuak eta ordenantza fiskalak

Ale bakoitza

13,00

IX. epigrafea.–Hirigintzako kontsultei buruzko txosten teknikoak ematea

Txosten bakoitza

59,00

2023KO TARIFAK

5. ORDENANTZA FISKALA

Ordenantza fiskala, lizentziak emateko eta hirigintzako jarduketak egiteko tasak arautzen dituena

TARIFAK 2023

(eurotan)

I. epigrafea.–Antolamendurako plan partzialen edo berezien tramitazioa edo Hiri Antolamenduko Plan Orokorreko (HAPO) aldaketak

Plan bakoitzak zenbat lur azalera hartzen duen, horrexen arabera likidatuko dira espediente bakoitzaren tramiteari eta ebazpenari dagozkien tasak. 1.000 m² edo horren zati bakoitzeko

74,36

II. epigrafea.–Plan partzialen edo berezien aldaketak eta xehetasun-azterketak tramitatzea.

Aplikatu beharreko tarifak I. epigrafean jasotakoen %50 izanen dira

III. epigrafea.–Birpartzelazioen tramitazioa.

III-A) Guztirako aprobetxamendutik zenbateko azalera edo bolumena den eraikitzeko, haren araberakoa izanen da tasen likidazioa birzatiketa espediente bakoitza tramitatzeko eta ebazteko, honako tarifa hauei jarraikiz:

–1.000 m² edo horren zati bakoitzeko

74,36

–1.000 m³ edo horren zati bakoitzeko

220,58

III-B) Birpartzelazioen aldaketak tramitatzea:

Tarifak, III-A epigrafean ezarritakoen %50 izanen dira.

IV. epigrafea.–Eskatzaileek egindako urbanizazio proiektuak tramitatzea.

Tasak proiektuaren kostuaren arabera likidatuko dira, eta karga tasa %1,50 izanen da.

V. epigrafea.–Lizentziak eta beste jarduketa batzuk

V 1.–Partzelazio-lizentziak:

Partzelazio-lizentzia bakoitza izapidetu eta ebazteko tasak azaleraren arabera likidatuko dira

–1.000 m² edo horren zati bakoitzeko

47,32

V 2.–Tramitazio laburreko obra-lizentzia edo erantzukizunpeko adierazpena edo aurretiazko komunikazioa behar duten jarduketak.

Lizentzia emateko espediente bakoitza tramitatu eta ebazteagatik honako tasa hau sortuko da:

–Zerga-oinarria 100.000,00 eurokoa edo hortik beherakoa bada

%2,20

–Zerga-oinarria 100.000,00 euro baino handiagoa bada eta 1.000.000,00 euro edo txikiagoa:

–Lehen 100.000,00 euroak

%2,20 (2.200,00 euro)

–100.000,00 eurotik gora, zerga-oinarri osoraino

%1,00

–Zerga-oinarria 1.000.000,00 eurotik gorakoa bada

–Lehen 100.000,00 euroak

%2,20 (2.200,00 euro)

–100.000,00 eurotik 1.000.000,00 euroraino

%1,00 (9.000,00 euro)

–1.000.000,00 eurotik gora, zerga-oinarri osoraino

%0,50

V 3.–Eraispen obretarako, eraikitzeko, zaharberritzeko, instalazioetarako, arbolak botatzeko, errotuluak paratu eta ordezteko, balkoiak ixteko eta lizentzia behar duten gainerako egintzetarako lizentziak, baldin eta aurreko ataletan ez badaude.

Tasa honen kuota kalkulatzeko, 12. artikuluan xedatutakoari jarraikiz zehaztutako zerga-oinarriari honako karga-tasa hauek aplikatuko zaizkio modu progresiboan:

–Zerga-oinarria 100.000,00 eurokoa edo hortik beherakoa bada

%2,20

–Zerga-oinarria 100.000,00 euro baino handiagoa bada eta 1.000.000,00 euro edo txikiagoa:

–Lehen 100.000,00 euroak

%2,20 (2.200,00 euro)

–100.000,00 eurotik gora, zerga-oinarri osoraino

%1,00

–Zerga-oinarria 1.000.000,00 eurotik gorakoa bada

–Lehen 100.000,00 euroak

%2,20 (2.200,00 euro)

–100.000,00 eurotik 1.000.000,00 euroraino

%1,00 (9.000,00 euro)

–1.000.000,00 eurotik gora, zerga-oinarri osoraino

%0,50

V.4.–Lizentziak, eraikinak eta instalazioak lehen aldiz erabili edo okupatzeagatik:

Lizentzia emateko espediente bakoitza tramitatu eta ebazteagatik honako tasa hau sortuko da:

724,88

100 m² baino handiagoko azalera erabilgarria duten lokalengatik, gainera, azalera erabilgarriko m² bakoitzagatik kobratuko da:

0,55

VI. epigrafea.–Gutxieneko eskubideak.

Aurreko epigrafeengatik ordaindu behar diren tasak gutxieneko zenbateko haietatik beherakoak badira, honako hauek ordaindu beharko dira:

–Izapidetzea plan partzialak edo bereziak

462,80

–Izapidetzea plan partzialen edo berezien eta xehetasun-azterketen aldaketak

231,92

–Birpartzelazioak

462,80

–Partzelazioak (lurzati edo partzela bakoitzeko)

57,20

–V.2 eta V.3 epigrafeetako obra lizentziak eta beste jarduketa batzuk

Ez da ezartzen gutxieneko eskubiderik

VII. epigrafea.–Administrazio baimenak

Prezioa m² bakoitzeko

50 m²-ra bitarte

8,32

51 eta 100 m² artean

6,97

101 eta 400 m² artean

5,93

401 eta 1.000 m² artean

4,84

1.000 m²-tik gora

4,00

VIII. epigrafea.–Txosten teknikoak ematea espediente iraungietan edo interesdunak haien izapidetzeari uko egiten dionetan

Txosten bakoitzeko:

59,28

2023KO TARIFAK

7. ORDENANTZA FISKALA

Ordenantza fiskala, Udal ordenantza eta erabakietan aurreikusitako ikuskapenen gaineko tasak arautzen dituena

TARIFAK 2023

(eurotan)

I. epigrafea

Honako hauek tramitatzeko egindako ikuskapen bisitak

–Lehen aldiz erabiltzeko lizentziak, eta erabilera aldatzeko lizentziak, jarduera sailkaturako udal lizentziarik behar ez duten jardueretarako

166,40

–Lehen aldiz erabiltzeko lizentziak eskuz aldatzea, jarduera sailkaturako udal lizentziarik behar ez duten jardueretan

166,40

–Irekitzeko lizentzia, jarduera sailkaturako udal lizentzia behar duten jardueretarako (martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen arabera)

166,40

–Titulartasun aldaketak, jarduera sailkaturako udal lizentzia behar duten jardueretarako (martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen arabera)

166,40

II. epigrafea

Eraikinen segurtasun baldintzen azterketa, eta hondamen espedienteetako ikuskapena

–Gutxieneko ikuskapena: arkitekto edo aparejadore baten 1,5 orduko lana

166,40

–Lan gehiago behar bada, ordu bakoitza

118,72

III. epigrafea

Salaketa baten ondorioz zarata neurtzeko egiten den ikustaldiko fidantza

43,16

2023KO TARIFAK

8. ORDENANTZA FISKALA

Ordenantza fiskala, ibilgailuak eremu publikotik kendu eta ondotik altxatzeko zerbitzua emateko tasak arautzen dituena

TARIFAK 2023

(eurotan)

Ibilgailuak kentzeko zerbitzuaren kuotak

Honako zenbateko hauek dituzte kendutako ibilgailuen titularrei eskatuko zaizkien eskubideek

1) 2.500 kg arteko ibilgailuak

85,00

2) 2500 eta 5.000 kg arteko ibilgailuak

140,00

3) 5.000 kg-tik gorako ibilgailuak

250,00

Ziklomotorrak kentzen direnean, Udalaren bitartekoak erabiliz, tarifa hau sortuko da

51,00

Bizikletak nahiz zikloak kentzen direnean, Udalaren bitartekoak erabiliz, tarifa hau sortuko da

25,00

Zerbitzua egitera etorri eta ibilgailua udal gordailuetara eramateko lanak hasiak direlarik, lan hori ezin bada burutu, gidaria edo pertsona baimendua agertzeagatik eta erregelamenduaren araberako neurri zuzentzaileak hartzeagatik, aurreko tarifak %50 murriztuko dira

Ibilgailuak gordailuan izateko zerbitzuaren kuotak

Ibilgailua gordailura eraman eta jakinarazi ondotik inork eraman gabe 24 ordu pasatzen direnean, tarifa hauek aplikatuko dira, egun edo zati bakoitzetik, hura norbaitek bildu arte

1) Bizikletak nahiz zikloak

1,00

2) Ziklomotorrak eta motozikletak

3,50

3) 2.500 kg arteko ibilgailuak

8,00

4) 2.500 kg-tik gorako ibilgailuak

18,00

Egonaldiko laugarren egunetik aurrera, aipatutako kuotak %25 handituko dira

Kuota hauek udal tasatzat hartzen dira eta premiamendu bidez kobratzen ahalko dira

Eranskin honetan aipatzen diren eskalak, kilogramotan adierazten direnak, ibilgailuendako baimendutako gehieneko masari dagozkio

Ibilgailuak ibilgetzeko zerbitzuaren kuotak

Udaltzain-agenteek ibilgailua ibilgetzea ezarritako gailuarekin

32,00

Ibilgetzearen berri ematen denetik iragaten den egun natural bakoitzeko, lehen eguna kenduta

5,00

2023KO TARIFAK

9. ORDENANTZA FISKALA

Ordenantza fiskala, zakurrak biltzeko eta Udalaren zakurtegiko zerbitzuaren gaineko tasak arautzen dituena

TARIFAK 2023

(eurotan)

I. epigrafea

Honako tarifa hauek aplikatuko dira zakurrak bildu eta Udalaren zakurtegira eramateagatik, eta zakurtegiko egonaldiengatik

–Zakurrak biltzea, oro har

25,00

–Egonaldiak zakurtegian (egun bakoitzeko)

6,00

2023KO TARIFAK

10. ORDENANTZA FISKALA

Ordenantza fiskala, arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko lizentziaren tasak arautzen dituena

TARIFAK 2023

(eurotan)

I. epigrafea–Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko lizentziak ematea

Tarifa, lizentzia edo haren kopia bakoitzeko

45,00

2023KO TARIFAK

11. ORDENANTZA FISKALA

Ordenantza fiskala, tasak arautzen dituena ibilgailuak espaloietan barna sartzeko eta eremu publikoa erreserbatzeko aparkaleku esklusiborako, ibilgailuak gelditzeko nahiz edozein motatako salgaien zamalanetarako

TARIFAK 2023

(eurotan)

I. epigrafea.–Ibilgailuen pasabidea

I.1.–Turismoendako garaje pribatuak, metro lineal bakoitzeko, urtean

1etik 5 ibilgailura bitarte

42,02

6tik 10 ibilgailura bitarte

63,65

11tik 25 ibilgailura bitarte

110,29

26tik 50 ibilgailura bitarte

152,31

51tik 75 ibilgailura bitarte

215,33

76tik 100 ibilgailura bitarte

262,60

101tik 150 ibilgailura bitarte

309,87

150 ibilgailutik gora

393,90

I.2.–Merkataritzako eta industriako ibilgailuendako garaje pribatuak. Izanen dira I.1. epigrafeko turismoen parekoak. Auto-omnibusen kasuan, kalkulatuko da ibilgailu bat 10 toki edo horren zatiki bakoitzeko, eta kamioi eta nekazaritzako herresta-ibilgailuen kasuan, gehieneko karga baimenduko 2 tona metriko edo horren zatiki bakoitzeko.

I.3.–Autoak konpondu, garbitu eta olioztatzeko tailerrak, mota guztietakoak, gasolindegiak eta erakusketarako lokalak, metro lineal eta urte bakoitzeko

Tarifa

131,30

I.4.–Garaje publikoak, metro lineal bakoitzeko, urtean

50 ibilgailu bitarte

152,31

51tik 75 ibilgailura bitarte

215,33

76tik 100 ibilgailura bitarte

262,60

101etik 150 ibilgailura bitarte

309,87

150 ibilgailutik gora

393,90

I.5.–Orduka aparkatzea ahalbidetzen duten lizentziak, aparkatzeko debekua dakartenak. I.1, I.2, I.3 eta I.4 epigrafeei dagozkien tarifak aplikatuko dira, %44 merkeago

I.6.–Sarbidearen aurreko espaloian edo gune publikoan aparkatzea murriztu edo debekatzea eskatzen ez duten lizentziak, mugaketa horiek aurretik ezarrita egoteagatik, nahiz eta mugaturik egon hamabostaldietarako edo beste epe batzuetarako, edo ordutegiaren arabera. I.1, I.2, I.3 eta I.4 epigrafeei dagozkien tarifak aplikatuko dira, %50 merkeago

I.7.–Barañaingo industrialdeko lizentzietan (A, B eta C kaleak), aplikatuko dira kasuan kasuko aurreko epigrafeetako tarifak, %50 murriztuta

II. epigrafea.–Lekua erreserbatzea

II.1.–Gau eta eguneko erreserba

Metro lineal edo horren zatiki bakoitzeko, urtean

88,76

II.2.–Ordutegi mugatuko erreserba

Metro lineal edo horren zatiki bakoitzeko, urtean

62,56

Txandakako aparkatzeko debekua duen kale bateko bi espaloietan baimendurik badago erreserba egitea, tarifa finkatuko da kontuan harturik luzera handiena duen aldearen neurriak

III. epigrafea.–Seinalatzeko diskoak

III.1.–Pasabideak seinalatzeko disko trokelatuak; bakoitzeko

32,24

2023KO TARIFAK

12. ORDENANTZA FISKALA

Ordenantza fiskala, herriko jabari publikoko lurzoruaren, hegalkinaren eta zorupearen erabilpen pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko tasak arautzen dituena

TARIFAK 2023

(eurotan)

I. epigrafea.–Lurzoruko aprobetxamendu bereziak

–Mahaiak eta aulkiak (terrazak), mahai hankabakar estali gabeak, urtarriletik apirilera eta azarotik abendura (neguko denboraldia), m² bakoitzeko

13,68

–Mahaiak eta aulkiak, mahai hankabakar estali gabeak, maiatzetik urrira (udako denboraldia), m² bakoitzeko

13,68

–Antzeko beste instalazio batzuk (upelak, mahai garaiak, aulki garaiak etab.) m² eta urte bakoitzeko

27,35

–Mahai hankabakarrak, estaliak, m² bakoitzeko

44,20

–Feriak

–Festetako atrakzioak

6.416,80

–Karabanak, atoiak eta automobilak ez diren gainerako ibilgailuak, espresuki emandako baimena dutenean, nahiz eta tasa ordaintzeak ez duen berez esan nahi baimena duenik

–Zenbatekoa, egunean

4,11

–Zenbatekoa, hilabetean

60,84

–Bestelako erabilera edo aprobetxamendua, jarduera ez ekonomikoetarako, hesietarako, aldaeretarako, obretako edukiontzietarako...

–Jarduera ekonomikoa ez bada: 10 m² edo zati bakoitzeko, eguneko, 20,00 eurotik gora

1,15

–Bestelako erabilera edo aprobetxamendua, jarduera ekonomikoetarako: 10 m² edo zati bakoitzeko, eguneko, 20 eurotik gora

1,68

–Ostatuetako barrak, jaietan, m² bakoitzeko

21,01

–Kioskoak, maiatzetik urrirako denboraldia

333,84

–Merkatu txikia

–Zenbatekoa, egunean

39,52

–Zenbatekoa, hilabetean

93,60

–Hiruhilekoa

256,88

–Seihilekoa

491,92

–Urtebetez

929,76

–Kalez kaleko salmenta, festetan

92,56

–Kaleko saltoki bakoitzeko fidantza

23,92

–Eremu publikora jotzen duten fatxadetan banku entitateek jarritako kutxazainak

–Jarritako kutxazain bakoitzeko, urtean

126,88

–Kupoiak eta loteriak saltzeko kioskoak eta kabinak

–Kabina edo kiosko bakoitzeko, urtean

69,16

–Saltzeko makinak, eremu publikora jotzen duten fatxadetan

–Kabina edo kiosko bakoitzeko, urtean

69,16

II. epigrafea.–Lurgaineko aprobetxamendu bereziak

–Lurgainean eginen diren aprobetxamenduetan aplikatu beharreko tarifak izanen dira I. epigrafean ezarritakoen %50 (I. epigrafea: "Bestelako erabilera edo aprobetxamendua, jarduera ez ekonomikoetarako")

2023KO TARIFAK

14. ORDENANTZA FISKALA

Ordenantza fiskala, Erabilera publikoko lurretan zangak, laginketak eta zuloak irekitzeko eta eremu publikoko zoruan edo espaloietan edozein mugimendu egiteko tasak arautzen dituena

TARIFAK 2023

(eurotan)

I. epigrafea.–Zangak irekitzea

1.1. Zangaren zabalera metro lineal bat baino txikiagoa bada, luzerako metro bakoitzeko

24,18

1.2. Zangaren zabalera metro lineal bat edo handiagoa bada, luzerako metro bakoitzeko

25,74

II. epigrafea.–Fidantzak, zangak irekitzeagatik

Fidantza metro lineal bakoitzeko

63,44

2023KO TARIFAK

15. ORDENANTZA FISKALA

Ordenantza fiskala, arautzen dituena etxez etxeko laguntza zerbitzuaren prezio publikoak

I. epigrafea.–Zuzeneko prestazioak

ERRENTA MAILAREN TARTEAK

TARIFAREN ESKALA

PCEG (Per Capita Errenta Garbia) <= OAEAP (Ondorio Askotarako Errenta-adierazle Publikoa)

3 euroko tarifa finkoa, hilean

OAEAP < PCEG <= OAEAParen %105

6 euroko tarifa finkoa, hilean

OAEAPren %105 < PCEG <= OAEAPren %120

Prezio publikoaren %15

OAEAPren %120 < PCEG <= OAEAPren %135

Prezio publikoaren %30

OAEAPren %135 < PCEG <= OAEAPren %150

Prezio publikoaren %45

OAEAPren %150 < PCEG <= OAEAPren %165

Prezio publikoaren %60

OAEAPren %165 < PCEG <= OAEAPren %180

Prezio publikoaren %75

OAEAPren %180 < PCEG <= OAEAPren %195

Prezio publikoaren %90

PCEG > OAEAParen %195

Prezio publikoa

II. epigrafea.–Otordu zerbitzua

ERRENTA MAILAREN TARTEAK

TARIFAREN ESKALA

PCEG (Per Capita Errenta Garbia) <= OAEAP (Ondorio Askotarako Errenta-adierazle Publikoa)

2,20 euroko tarifa finkoa (menua)

OAEAP < PCEG <= OAEAParen %105

Prezio publikoaren %40

OAEAPren %105 < PCEG <= OAEAPren %120

Prezio publikoaren %60

OAEAPren %120 < PCEG <= OAEAPren %135

Prezio publikoaren %80

OAEAPren %135 < PCEG <= OAEAPren %150

Prezio publikoaren %100

OAEAPren %150 < PCEG <= OAEAPren %165

Prezio publikoaren %110

OAEAPren %165 < PCEG <= OAEAPren %180

Prezio publikoaren %120

OAEAPren %180 < PCEG <= OAEAPren %195

Prezio publikoaren %130

PCEG > OAEAParen %195

Prezio publikoaren %140

2023KO TARIFAK

17. ORDENANTZA FISKALA

Ordenantza fiskala, Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko prezio publikoak arautzen dituena

TARIFAK 2023

(eurotan)

Erroldatuak

Erroldatu gabeak

Abonuak

Kiroldegiko fitness eremuko abonamendua: euro/hilabetea (muskulazioa, squasha, sauna, kardiobaskularra)

32,85

47,55

–Akreditazio karnetaren kopia

6,10

6,10

Instalazioak alokatzea talderako

–Pabiloia

–Kantxa osoa (euro/ordua)

39,00

–Kantxaren herena (euro/ordua)

17,00

–Kantxaren bi herenak (euro/ordua)

27,00

–Osorik, harmailak barne (euro/ordua)

58,00

–Espezializazio gela (euro/ordua)

25,00

–Atletismoko pistak

Pistaren alokairua

–Atletismoko pista (bakarrik erabiltzeko) (euro/ordua)

47,00

–Atletismoko pista (beste batzuekin batera erabiltzeko) (euro/ordua)

31,00

Banakako erabilera

Sarrera dohainik

Atletismo pistara arratsaldez bakarrik sartzen ahal da kirola banaka egiteko, eta betiere atletismo eskolaren egutegi eta ordutegien arabera

2023KO TARIFAK

18. ORDENANTZA FISKALA

Ordenantza fiskala, Udalaren lokalak erabiltzeko prezio publikoak arautzen dituena

TARIFAK 2023

(eurotan)

I. epigrafea.–Tarifak

–Ekitaldi aretoa

–Ordubetez erabiltzeko prezioa

119,81

–8 ordutik gora, egun berean, 24 ordu bitarte

664,04

–Udalaren gainerako lokalak

95,26

–Clara Campoamor aretoa

–Ordubetez erabiltzeko prezioa

112,79

–Bi ordu

140,30

–2 ordutik 5 ordura

167,96

–5 ordutik 8 ordura

196,20

8 ordutik gora, egun berean, 24 ordu bitarte

464,88

Jaiegunetan tarifak %50 igoko dira

2023KO TARIFAK

19. ORDENANTZA FISKALA

Ordenantza fiskala, Barañaingo Udalak antolatzen dituen kultur ikastaro edo jardueretarako sarrera, izen emate edo matrikulagatik ordaindu beharreko prezio publikoak arautzen dituena

Aplikatuko diren tarifek ordainduko dute betiere, gutxienez, zerbitzuaren zuzeneko kostua; alegia, irakaslearen edo zerbitzua ematen duen enpresaren kostua. Erroldatu gabekoen tarifa izanen da zerbitzuaren zuzeneko kostua gehi %25.

2023KO TARIFAK

20. ORDENANTZA FISKALA

Ordenantza fiskala, Udalaren garabi zerbitzuko prezio publikoak arautzen dituena

TARIFAK 2023

(eurotan)

Garabi bakoitzeko, ordu edo horren zati bakoitzeko

70,30

2023KO TARIFAK

21. ORDENANTZA FISKALA

Ordenantza fiskala, Barañaingo Udalaren kultur aretoak eta kulturguneak erabiltzeko prezio publikoak arautzen dituena

2023. TARIFA

Erroldatuak

Erroldatu gabeak

1.1.–Kultur Etxeko erakusketa aretoa.

–Ordubetez erabiltzeko prezioa

80,00

120,00

–Ordu 1etik gora, 2 ordura arte

98,00

150,00

–2 ordutik gora, 5 ordura arte

120,00

175,00

–5 ordutik gora, 7 ordura arte

140,00

205,00

–7 ordutik gora, 24 ordu arte egun berean

325,00

485,00

1.2.–Kultur Etxeko balio anitzeko aretoak (1., 2., 3., 4., 5., 6., 7. eta 8. gelak eta erabilera anitzeko aretoa)

–Ordubetez erabiltzeko prezioa

35,00

50,00

–Ordu 1etik gora, 2 ordura arte

50,50

70,00

–2 ordutik gora, 5 ordura arte

63,50

90,00

–5 ordutik gora, 7 ordura arte

71,50

100,00

–7 ordutik gora, 24 ordu arte egun berean

176,50

245,00

1.3.–Liburutegiko eraikin berriko erabilera anitzeko aretoa

–Ordubetez erabiltzeko prezioa

80,00

120,00

–Ordu 1etik gora, 2 ordura arte

98,00

150,00

–2 ordutik gora, 5 ordura arte

120,00

175,00

–5 ordutik gora, 7 ordura arte

140,00

205,00

–7 ordutik gora, 24 ordu arte egun berean

325,00

485,00

2.–Baldin, aldez aurretik erreserba eginik, toki bat erabiltzen bada adostutakoa baino denbora gehiagoz, kobratuko da benetan erabilitako denbora tarteari dagokiona

3.–Barañaingo Udalaren ikus-entzunezko materiala erabiltzeagatik (proiektorea, diapositibak, telebista, bideoa), betiere zenbateko hau gehitu beharko da antolatzen den saio bakoitzean:

6,50

8,00

4.–Halako material batzuk erabiltzeko, fidantza finkatuko da

–Hondaketetarako fidantza

615,50

920,50

–Garbiketarako fidantza

615,50

920,50

Barañaingo Udalaren kirol instalazioak (frontoia eta kiroldegia) kultur xedeetarako erabiltzeko, eskabidea egin beharko da, gutienez ere 20 egun lehenago, Kultur Etxean.

Udalaren organo eskudunak instalazioaren erabilera baimenduta, ordainduko da dagokion udal ordenantzak ezartzen duen zenbatekoa, alokairurako, eta fidantza utziko da, konponketetarako, eta beste bat garbiketarako. Fidantzak instalazioen egoera frogatu ondotik itzuliko dira, konponketei eta garbiketei dagokien zenbatekoa kenduta, halakorik egin behar izanez gero.

Kultur xedeko jarduerak kirol instalazioetan egiten ahalko dira, betiere kirol jarduerarik aurreikusita ez badago.

TARIFAK 2023

eurotan

Erroldatutako
pertsonak/enpresak

Erroldatu gabeko
pertsonak/enpresak

5.–Auditoriuma. Auditoriumeko eta agertokiko tarifak, pertsona fisiko, enpresa eta antolakundeei aplikatzekoak

Auditoriuma eta agertokia

Auditoriuma erabiltzea, astelehenetik igandera, ekitaldi publiko edo pribatu bat egiteko eta parte-hartzaileak edo publikoa besaulkietan eserita daudela (1 eta 8 ordu artean)

1.803,25

2.050,52

Auditoriuma erabiltzea, astelehenetik igandera, bi ekitaldi publiko edo pribatu egiteko jarraian egun berean, eta parte-hartzaileak edo publikoa besaulkietan eserita daudela (1 eta 8 ordu artean)

2.064,70

2.311,97

Auditoriuma erabiltzea, astelehenetik igandera, bi ekitaldi publiko edo pribatu egiteko egun berean baina ez bata bestearen segidan (adibidez bat goizez eta bestea arratsaldez), eta parte-hartzaileak edo publikoa besaulkietan eserita daudela (1 eta 8 ordu artean)

2.149,95

2.397,22

Oharra: ezarritako ordutegiaz kanpoko ordu bakoitzeko, honako hau kobratuko da:

101,66

122,32

Auditoriuma erabiltzea, astelehenetik ostegunera, edozein formatutako grabazioak egiteko (zinema, telebista, musika eta abar), eta suaren aurkako oihala zabalik edo itxita dagoela, salbu eta funtzio baten edo batzuen aurreko muntaketa-lanak, horiek beste tarifa bat daukate eta. Besaulki patioan parte-hartzailerik edo publikorik gabe (1 eta 4 ordu artean).

808,36

932,00

Auditoriuma erabiltzea, ostiraletik igandera, edozein formatutako grabazioak egiteko (zinema, telebista, musika eta abar), eta suaren aurkako oihala zabalik edo itxita dagoela, salbu eta funtzio baten edo batzuen aurreko muntaketa-lanak, horiek beste tarifa bat daukate eta. Besaulki patioan parte-hartzailerik edo publikorik gabe (1 eta 8 ordu artean).

1.256,00

1.503,27

1. oharra: Ezarritako ordutegiaz kanpoko ordu bakoitzeko, honako hau kobratuko da:

101,66

122,32

2. oharra: Jarduerako grabazioan publikoak egon behar badu, hori aurrera eramateko beharrezkoak diren langileen kostua ere aplikatuko da.

Auditoriuma erabiltzea, astelehenetik ostegunera, zinema emanaldi publiko edo pribatu bat egiteko, eta parte-hartzaileak edo publikoa besaulkietan eserita daudela (1 eta 4 ordu artean)

1.057,61

1.181,25

Oharra: Prezio horretan ez dago aurreikusia hitzaldi bat egotea emanaldiaren aurretik edo ondoren. Ezarritako ordutegiaz kanpoko ordu bakoitzeko, honako hau kobratuko da:

147,16

167,82

Auditoriuma erabiltzea, ostiraletik igandera, zinema emanaldi publiko edo pribatu bat edo egiteko jarraian, eta parte-hartzaileak edo publikoa besaulkietan eserita daudela (1 eta 8 ordu artean)

1.658,70

1.905,97

1. oharra: Zinema emanaldi bat egiten denean, hitzaldia egitea dago emanaldiaren aurretik edo ondoren, baina bi orduko iraupenarekin gehienez.

2. oharra: Bi emanaldi egiten badira jarraian, ezin izanen da hitzaldirik egin emanaldiaren aurretik edo ondoren.

3. oharra: Bi kasuetan, ezarritako ordutegiaz kanpoko ordu bakoitzeko, honako hau kobratuko da:

147,16

167,82

Auditoriuma erabiltzea, astelehenetik ostegunera, auzotarren bilerak edo antzekoak egiteko, eta suaren aurkako oihala zabalduta dagoela (1 eta 4 ordu artean)

482,36

606,00

1. oharra: Ezarritako ordutegiaz kanpoko ordu bakoitzeko, honako hau kobratuko da:

67,66

88,32

2. oharra: Bilerara edo dena delakora 350 lagun baino gehiago joaten badira, bigarren langile baten kostua gehituko da, aretozain lanak egin beharko ditu eta. Halaber, 500 lagun baino gehiago joaten badira, aretozain lanak eginen dituen hirugarren langile baten kostua gehituko da.

Ekia aretoko agertokia erabiltzea, astelehenetik igandera, suaren aurkako oihala zabalik duela, edozein formatutako emanaldi, dantzaldi edo ikuskizun publiko zein pribatu egiteko, eta parte-hartzaileak edo publikoa bertan direla (1 eta 8 ordu artean).

1.865,01

2.174,05

1. oharra: Ezarritako ordutegiaz kanpoko ordu bakoitzeko, honako hau kobratuko da:

119,63

158,26

2. oharra: Muntatzeko edo desmuntatzeko behar diren egunak, halakorik egonez gero, ez daude prezioan sartuta, ez eta beharrezkoak diren material teknikoak ere.

3. oharra: Eremu horretako segurtasuna bermatzeko langileen kostua ez dago sartuta. Kulturgune horretako langileek berek erabakiko dute halakorik behar den ala ez.

Ekia aretoa erabiltzea entsegurako, astelehenetik ostegunera, suaren aurkako oihala zabalik dagoela, eta laneko argiarekin. Antzokiko material teknikoa ez da erabiliko, ez eta ikuskizunetarako argiteria edota sabai akustikoetako argiteria ere (1 eta 4 ordu artean).

446,72

506,72

1. oharra: Ezarritako ordutegiaz kanpoko ordu bakoitzeko, honako hau kobratuko da:

69,00

84,00

2. oharra: Ekia aretoko agertokiko entseguan 350 lagunek baino gehiagok parte hartzen badute, hirugarren teknikari eszeniko baten kostua gehituko da.

Ekia aretoa erabiltzea entsegurako, ostiraletik igandera, suaren aurkako oihala zabalik dagoela, eta laneko argiarekin. Antzokiko material teknikoa ez da erabiliko, ez eta ikuskizunetarako argiteria edota sabai akustikoetako argiteria ere (1 eta 8 ordu artean).

762,72

922,72

1. oharra: Ezarritako ordutegiaz kanpoko ordu bakoitzeko, honako hau kobratuko da:

74,00

94,00

2. oharra: Ekia aretoko agertokiko entseguan 350 lagunek baino gehiagok parte hartzen badute, hirugarren teknikari eszeniko baten kostua gehituko da.

Muntaketak, altxaerak eta entseguak (pase artistiko edo tekniko partzialak, orokorrak eta abar) egitea agertokian, funtzio baten edo batzuen bezperan edo aurreko egunetan, astelehenetik ostegunera, eta suaren aurkako oihala altxatuta edo zabalik dagoela. Besaulki patioan parte-hartzailerik edo publikorik gabe (1 eta 4 ordu artean).

744,72

804,72

Oharra: Ezarritako ordutegiaz kanpoko ordu bakoitzeko, honako hau kobratuko da:

96,00

111,00

Muntaketak, altxaerak eta entseguak (pase artistiko edo tekniko partzialak, orokorrak eta abar) egitea agertokian, funtzio baten edo batzuen bezperan edo aurreko egunetan, ostiraletik igandera, eta suaren aurkako oihala altxatuta edo zabalik dagoela. Besaulki patioan parte-hartzailerik edo publikorik gabe (1 eta 8 ordu artean).

1.168,72

1.328,72

Oharra: Ezarritako ordutegiaz kanpoko ordu bakoitzeko, honako hau kobratuko da:

101,00

121,00

Bisita gidatua Barañaingo auditoriumeko agertokira (1 eta 2,5 ordu artean)

258,22

295,72

Oharra: Ezarritako ordutegiaz kanpoko ordu bakoitzeko, honako hau kobratuko da:

35,00

50,00

Parte-hartzaileak: ekitaldi batera joaten diren pertsonak, bertan parte hartu nahiz ez hartu, hala nola tokiko, eskualdeko, estatuko edo nazioarteko administrazioa, enpresa-administrazioa, korporatiboak, konbentzioak, biltzarrak, mintegiak, sinposioak, batzarrak, bilerak, produktu baten aurkezpena, galak, tailerrak, funtsak biltzen dituzten edo ez dituzten kausak eta beste formatu posible batzuk.

Publikoa: ikusle edo ikus-entzule gisa bertaratzen diren pertsonak, adierazpen artistiko batez gozatzeko, hala nola antzerkia, kontzertuak, dantza, zinema, opera, zarzuela, txotxongiloak, errezitala, zirkoa, musikala, edo arte eszenikoen munduko bestelako ikuskizun eta aisialdi-ekitaldiak.

Auditoriuma alokatzea, Ekia aretoa eta funtzio baten aurreko egunetako muntaketak, altxaerak eta entseguak: Prezioan sartuta dago ohiko enpresako/enpresetako agertokiko gutxieneko teknikarien kostua. Talde hori hiru teknikariz osatua dago (argiztapena, soinua eta eszena-makineria). Ez daude sartuta, ordea, funtzioetan hagak mugitzeaz arduratzen diren teknikariak, monitoreetako teknikariak, ikusizko espezialitaterako soilik diren teknikariak, kudeaketako teknikariak, kanoietako teknikariak eta abar. Aparteko teknikari guztiak fakturatu eginen dira, Barañaingo kulturguneko arduradun teknikoak eginen duen balorazioaren arabera.

Deskargan eta muntaketaren hasieran, bi laguntzaile ere sartzen dira, 2,5 orduko lanaldian, eta desmuntaketan eta azken kargan ere arituko dira, denbora-tarte berean; hori guztia, kulturguneko teknikari arduradunaren balorazioari jarraikiz. Muntaia ekitaldi publiko edo pribatuaren egun berean egiten bada, laguntzaileak ere sartuko dira, kulturguneko teknikariaren balorazioa ikusi ondoren.

Ekitaldi publikoa edo pribatua egingo den egunerako edo egunetarako, hiru teknikariez gain, sartzen dira, orobat, aretoko burua, aretoko langileak, txarteldegia eta sarrerak saltzeko sistema, alokairuak hala eskatzen badu, eta, azkenik, ekitaldia ordutegi eta egun jakin batean amaitu ondoren garbiketa-zerbitzua eskaintzen da; hori guztia, kulturguneko barne-antolaketaren arabera.

Entseguak eta muntaketak: bezero edo erabiltzaile batek agertokia alokatu dezake goizez (4 ordu), aurretiko muntaketa edo entsegua egiteko, baina bere materiala agertokian muntatuta utzi nahi badu hurrengo egunera arte, 8 orduz okupatuta egongo den espazioaren alokairu gisa fakturatuko zaio.

Entsegua egitea Ekia aretoko agertokian (suaren aurkako oihala zabalik): Prezioan sartuta dago ohiko enpresako/enpresetako agertokiko gutxieneko teknikarien kostua. Talde hori bi teknikari eszenikoz osatua dago. Ez daude sartuta, ordea, monitoreetako teknikariak, ikusizko espezialitaterako soilik diren teknikariak, kudeaketako teknikariak eta abar. Aparteko teknikari guztiak fakturatu eginen dira, Barañaingo kulturguneko arduradun teknikoak eginen duen balorazioaren arabera.

Ekia aretoko agertokiko entseguan 350 lagunek baino gehiagok parte hartzen badute, hirugarren teknikari eszeniko baten kostua gehituko da.

Zine emanaldi publikoa edo pribatua: Prezioan sartuta dago ohiko enpresako/enpresetako agertokiko gutxieneko teknikarien kostua. Talde hori bi teknikari eszenikoz osatua dago (argiztapena eta ikus-entzunezkoa). Aretoko burutza, aretoko langileak, txarteldegia eta sarrerak saltzeko sistema ere sartzen dira, alokairuak hala eskatzen badu, eta, azkenik, ekitaldia amaitzean garbiketa-zerbitzua ere sartzen da.

Auzotarren bilerak edo antzekoak besaulki patioan eta suen aurkako oihala zabalik dagoela: Prezioan sartuta dago ohiko enpresako/enpresetako agertokiko gutxieneko teknikarien kostua, teknikari eszeniko batena, alegia (ikus-entzunezkoa). Aretoko burutza ere badago, eta, azkenik, ekitaldia amaitzean garbiketa-zerbitzua. Bilerara edo dena delakora 350 lagun baino gehiago joaten badira, bigarren langile baten kostua gehituko da, aretozain lanak egin beharko ditu eta. Halaber, 500 lagun baino gehiago joaten badira, aretozain lanak eginen dituen hirugarren langile baten kostua gehituko da.

Bisita gidatuak: Aretoko burua eta jarduera amaitu ondorengo garbiketa-zerbitzua sartzen dira.

Garbiketa-zerbitzua: espazioa garbitzea sartzen da ohiko ordutegian, eta kanpoan geratzen dira bezeroak bere jardueraren berezko beharren arabera eskatzen dituen aparteko garbiketa lanak.

Bazkariko/afariko etenaldiak: orduak zenbatzen dira, salbu bazkaltzeko edo afaltzeko geldialdiak, baldin ez badira 1,30 ordutik beherakoak. Etenaldia 1,30 ordutik beherakoa bada, denbora hori espazioaren erabilera gisa zenbatuko da. Bestalde, bazkaltzeko eta/edo afaltzeko geldialdia gutxienez 1,30 orduz egitea ezinezkoa denean, lanaldi hasieratik amaierara kontratatutako langileen ordutegi osoa fakturatuko da, baita bazkariaren ordainagiria ere.

Jantziak zaintzeko zerbitzua: halako zerbitzurik ez dago.

Segurtasuneko zerbitzua edo langileak: aurrekontupean.

Beste zerbitzu batzuk: kontsultatu.

ENTSEGU ARETOAK ETA BESTE ESPAZIO BATZUK

TARIFAK 2023

eurotan

Erroldatutako
pertsonak/enpresak

Erroldatu gabeko
pertsonak/enpresak

Entsegu gelak. Prezioa orduko. Hilean 1 eta 60 ordu artean erabiltzea (edo AULAESCENA)

12,00

26,00

Entsegu gelak. Prezioa orduko. Hilean 61 eta 120 ordu artean erabiltzea (edo AULAESCENA)

11,00

19,00

Entsegu gelak. Prezioa, orduko, hilean 121 ordutik aurrera erabiliz gero (edo AULAESCENA)

10,00

12,00

Halla (anbigua). Prezioa orduko

9,00

18,00

Sotoko biltegia, m²/hilabete

4,00

8,00

1. oharra: Entsegu gela eta halla (anbigua): Asteburuan (larunbata eta igandea), Barañaingo jaiegunetan, Nafarroako Foru Komunitateko jaiegunetan, lan-hitzarmeneko jaiegunetan, beste jaiegun batzuetan edo oporretan jarduera zehatz eta partikularrerako langilerik ez badago, aretoaren edo hall anbiguaren alokairuaren balioari (prezioa/ordua) 2 ordu eta erdiko gutxieneko kostu gehigarria gehituko zaio, atezaintzako zerbitzu gisa. Kostu hori 50,00 eurokoa da. Gutxieneko 2 ordu eta erdiak gainditzen dituen erabilera-ordu bakoitzagatik, 20,00 euro gehituko zaizkio aretoaren edo hall anbiguaren kostuari (prezioa/ordua), atezaintzako zerbitzuengatik.

2. oharra: AULAESCENA kategoria: Arlo komertzialak egindako proposamena aztertu, eta hura onetsi ala ez erabakiko dute Barañaingo kulturguneko langileek edo dagokien langileek. Horretarako kontuan hartuko dute ea den asteko edo hamabostean behingo jarduera, jarraitua eta egonkorra urtean/ikasturtean. Hileko edo noizbehinkako jarduera ez da kategoria horretan sartzen.

3. oharra. Sotoko biltegia: Espazio horretan dagoen materiala biltegiratu edo erretiratu ahal izango da, baldin eta atezaindegiko edo areto-burutzako langilerik badago, salbu eta agertokian jardueraren bat egiten ari bada edo besaulki patioan parte-hartzaileak edo publikoa badago. Materiala Auditoriumeko langileen ordutegitik kanpo biltegiratu edo erretiratzeak 2,5 orduko kostua izanen du atezaintzako zerbitzu gisa; 50,00 eurokoa, alegia. Zerbitzu honen gutxieneko 2,5 orduak gainditzten dituen ordu bakoitzari 20,00 euroko gehituko zaizkio atezaintzako zerbitzuagatik.

LANGILEAK

TARIFAK 2023

eurotan

Erroldatutako
pertsonak/enpresak

Erroldatu gabeko
pertsonak/enpresak

Agertokiko teknikariak. 8 orduko lanaldia, ostiraletik igandera bitartean eta Nafarroako Foru Komunitateko jaiegunetan aplika daitekeen gutxienekoa

216,00

216,00

Agertokiko teknikariak. 4 orduko lanaldi erdia, astelehenetik ostegunera bitartean aplika daitekeen gutxienekoa

108,00

108,00

Agertokiko teknikariak / aparteko ordua

27,00

27,00

Teknikariak eta segurtasun-langileak aireko eta alturako ikuskizunetarako. 8 orduko lanaldia. Barnean direla ekipoak, ikuskizuneko laguntza eta ekipoak erretiratzea.

600,00

600,00

Teknikariak eta segurtasun-langileak aireko eta alturako ikuskizunetarako. 4 orduko lanaldia. Barnean direla ekipoak, ikuskizuneko laguntza eta ekipoak erretiratzea.

300,00

300,00

Segurtasun-langileak aireko eta alturako ikuskizunetarako. Aparteko ordua, barnean direla ekipoak, ikuskizuneko laguntza eta ekipoak erretiratzea.

100,00

100,00

Garbitzaileak; ekitaldia, ikuskizuna edo bisita amaitu eta gero. 6 ordu gutxienez

128,10

128,10

Garbitzaileak. Aparteko ordua

21,35

21,35

Laguntzaileak. Gutxienez 5 ordu deskarga, azken karga, muntaketa eta desmuntaketetarako.

95,00

95,00

Laguntzaileak. Aparteko ordua

19,00

19,00

Aretoko burua / Lanaldi erdia (4 ordu gutxienez, astelehenetik igandera bitartean aplikatzekoa).

Saio bikoitz jarraituan (astelehenetik igandera), zerbitzuak, gutxienez, 6 ordukoa izan behar du, eta luzatzen joanen da, ikuskizunaren iraupenaren arabera.

Bi saio eginez gero (bata goizez eta bestea arratsaldez), 8 ordu aplikatuko dira (astelehenetik igandera), eta luzatzen joanen da, ikuskizunaren iraupenaren arabera.

Bisita gidatuetan aplikatuko den gutxienekoa bi ordu eta erdi izanen da (astelehenetik ostegunera), eta luzatzen joanen da, bisitarien benetako iraupenaren arabera.

80,00

80,00

Aretoko burua. Aparteko ordua

20,00

20,00

Txarteldegiko langileak ekitaldietan. Gutxienez, 3,5 ordu aplikatuko dira, astelehenetik igandera.

Sarreren ohiko salmenta, ekitaldirik gabe. Gutxienez, 2,5 ordu aplikatuko dira, astelehenetik igandera.

Saio bikoitz jarraitua. Gutxienez, 6 ordu aplikatuko dira, astelehenetik igandera. Bi saio, bata goizez eta bestea arratsaldez: 7 ordu aplikatuko dira, astelehenetik igandera.

66,50

66,50

Txarteldegiko langileak. Aparteko ordua

19,00

19,00

Aretozainak. Gutxienez, 3 ordu aplikatuko dira, astelehenetik igandera.

Saio bikoitz jarraitua. Gutxienez, 5,5 ordu aplikatuko dira, astelehenetik igandera.

Bi saio, bata goizez eta bestea arratsaldez. 6 ordu, astelehenetik igandera.

52,50

52,50

Aretozainak / Aparteko ordua

17,50

17,50

Atezainak (ateak kontrolatzea, irekitzea eta ixtea). Gutxienez, 2,5 ordu, astelehenetik igandera.

50,00

50,00

Atezainak (ateak kontrolatzea, irekitzea eta ixtea). Aparteko ordua

20,00

20,00

Joskintzan espezializatutako langileak. 4 orduko lanaldi erdia, astelehenetik ostegunera bitartean aplika daitekeen gutxienekoa

108,00

108,00

Joskintzan espezializatutako langileak. Aparteko ordua

27,00

27,00

Aretozainak: Ekitaldietan aritzeko (berdin sarrerak saltzen diren ala ez), kontratatuta egon behar dute, eta altan emanda Gizarte Segurantzan. Kulturguneko antolatzaileek kontratatzen edo azpikontratatzen dituzte aretozainak, kontuan hartuta saldutako sarreren azken aurreikuspena edo, sarrera-salmentarik ez badago, bertaratzea espero den jende kopurua. Bezero edo erakunde batek ere ezin izanen du horretarako langilerik jarri.

Kulturguneko barne araudian, aretozainak kontratatzeari buruz ezarrita dago 350 lagunetik gora daudenean jendeari arreta emateko bigarren lagun bat kontratatu behar dela, eta 500 lagun baino gehiago daudenean hirugarren lagun bat kontratatuko dela, ateetan egoteko.

Langileak behar direnean beste ezaugarri batzuk dituzten ekitaldietarako, egun berean funtzio gehiago egiteko, aurretiazko entsegua egiteko jendearekin, aurreestreinaldia egiteko eta abar: aurrekontupean.

MATERIALAK ETA BESTE ZERBITZU BATZUK

2023ko tarifak

eurotan

Erroldatutako
pertsonak / enpresak

Erroldatu gabeko
pertsonak / enpresak

Auditoriumeko pianoa erabiltzea ikuskizun edo entseguetarako (eguneko)

Pianoa kontzertu eta entseguetarako soilik erabiliko da.

Pianoa ezin da erabili ikasketa-eskoletarako. Auditoriumaren antzekoa edo handiagoa den bigarren pianoaren alokairua, afinazioa barne, eguneko: aurrekontupean.

100,00

200,00

Pianoa afinatzea

157,50

172,50

Fosoko 1. eta 2. besaulki-ilarak desmuntatzea/muntatzea, egun berean

226,80

248,40

Fosoa muntatzea/desmuntatzea

907,20

993,60

Fitxa teknikoan ageri direnez bestelako materialak edo aurrekontupeko zerbitzuak, hazkunde komertizialik gabe: ke-makina edo laino altua sorrarazten duena, ke baxua sorrarazten duen makina, zoru flamenkoa (9,6 metroko zabalera eta 7,20 metroko sakonera) muntatzea eta desmuntatzea, streaminga, ikusizko proiektagailuak, soinu-materialak (audio-mahaia, hari gabeko mikrofonia, etab.), argiztapen-materialak (argi-mahaia, mugikorrak, etab.), inprimaketa digitaleko zerbitzua eta offset inprimaketa-zerbitzua, bezeroaren kargurako diseinuarekin (kartelak, diptikoak, triptikoak, koloretako liburuxkak, etab.) eta kartelak itsasteko zerbitzua Iruñean eta Iruñerrian, Barañainen izan ezik.

MATERIALAK ALOKATZEA, AUDITORIUMETIK ATERATZEKO

2023ko tarifak

eurotan

Erroldatutako
pertsonak / enpresak

Erroldatu gabeko
pertsonak / enpresak

Dantza-zorua / emanaldi bat eguneko / joan-etorriko garraioa bezeroaren kargura edo hark kudeatuta.

108,00

216.00

Zorua muntatuta dagoela, bigarren eguna eta hurrengoak

16,20

32,40

Atrila (unitate bat) / eguneko, joan-etorriko garraioa bezeroaren kargura edo hark kudeatuta.

0,25

0,50

Agertokiko tarima (unitate bat) / eguneko, joan-etorriko garraioa bezeroaren kargura edo hark kudeatuta.

2,50

5,00

Zurezko aulki tolesgarriak(unitate bat) / eguneko, joan-etorriko garraioa bezeroaren kargura edo hark kudeatuta.

0,25

0,50

HOBARIAK AUDITORIUMA EDO AGERTOKIA MAIZ ALOKATZEN DUTEN BEZEROENTZAT

Auditoriuma eta agertokia alokatzea Deskontuak alokatutako egunengatik (aipatutako espazioei soilik aplikatzekoak). Behar diren langileen kostuan ez da deskonturik eginen.

Elkarren segidan aloka daitezke, edo ez, baina beti indarrean dagoen urte naturalaren barruan.

(1) Urtean behin alokatzea

%0

(2) Bi aldiz alokatzea urte natural beraren barruan

%10

(3) Hiru aldiz alokatzea urte natural beraren barruan

%15

(4) Lau aldiz alokatzea urte natural beraren barruan

%20

(5) Bost aldiz alokatzea urte natural beraren barruan

%25

(6) Sei aldiz alokatzea urte natural beraren barruan

%30

(7) Zazpi aldiz alokatzea urte natural beraren barruan

%35

(8) Zortzi aldiz alokatzea urte natural beraren barruan

%40

(9) Bederatzi aldiz alokatzea urte natural beraren barruan

%45

(10) Hamar aldiz edo gehiagotan alokatzea urte natural beraren barruan

%50

Alokairuak bereizita egiten badira, hau da, aldizka eta inolako plangintzarik gabe edo alokatzeko egun-blokerik sortu gabe, alokatutako aurreko egunen arabera dagokion deskontua aplikatuko da alokairu-egunean. Bloke batean hainbat egun alokatzen badira, bakoitzari dagokion tartea aplikatuko zaio, deskontuen taularen arabera. Espazioa erabiltzeko aparteko orduak ez dira kontuan hartzen deskontuetan.

Bereizi egiten da, batetik, agertokiaren erabilera muntaketetarako eta, bestetik, auditoriuma osorik edo zati batean erabiltzea jarduera bat edo batzuk egiteko, sarrera-salmentarekin edo gabe. Hala, deskontuak aplikatzen dira jarraian ageri diren taldeetan, bakoitza bere aldetik eta inoiz ez elkarrekin:

–Ekitaldi, emanaldi edo grabazio bat egiteko alokairuen kopurua. Deskontua aplikatuko zaie kostu hauei:

–Auditoriuma, 494,55 euro (8 ordu) / Grabazioak: 247,28 euro (4 ordu) –494,55 euro (8 ordu) / Zinema eta bilerak (4 ordu): 247,28 euro. Ekia aretoa (8 ordu): 618,08 euro

–Aldez aurreko muntaketa eta entseguetarako alokairuen kopurua. Deskontua aplikatuko zaie kostu hauei:

–Entsegua Ekia aretoan / Muntaketak, altxaerak eta entseguak, suaren aurkako oihala altxatuta edo zabalik dagoela: 120,00 euro (4 ordu) –320,00 euro(8 ordu)

2023KO TARIFAK

22. ORDENANTZA FISKALA

Ordenantza fiskala, udal elementuak uzteko prezio publikoa arautzen duena

TARIFAK 2023

(eurotan)

Erroldatuak

Erroldatu gabeak

I. epigrafea.–Langileak

Kontzeptu honengatik aplikatu beharreko tarifak izanen dira zerbitzua egiten den garaian indarrean dauden soldatei dagozkienak, gehi %35, osasun laguntzagatik, Udalak Montepioari egiten dion ekarpenagatik eta pentsioengatik

II. epigrafea.–Materialak

II.1.–Zeramika labea

–5 ordu baino gutxiagoko labealdiak

18,50

28,50

–5 ordutik 10era bitarteko labealdiak

28,50

43,50

Zeramika labea Kultura Etxean egiten diren gauzak egosteko baizik ez da erabiltzen ahal

II.2.–Beirateak: zenbatekoa (1etik 30 egunera bitarte) + hausturen ordainketa, halakorik bada

466,50

700,50

II.3.–Aulkiak: aulki eta egun bakoitzeko

1,00

1,50

II.4.–Mahaiak, mahai eta egun bakoitzeko

5,00

6,50

II.5.–Taulak, taula eta egun bakoitzeko

5,00

6,50

II.6.–Stand modularra (7,5 m²/eguna)

35,50

54,50

II.7.–Stand modularra, izkina (7,5 m²/eguna)

38,50

59,50

II.8.–Megafonia ekipamendua (euro/eguna)

12,00

15,00

II.9.–Hesiak, hesi eta egun bakoitzeko

2,00

2,50

Fidantza aulki bakoitzeko

1,00

1,00

Fidantza mahai bakoitzeko

5,00

5,00

Fidantza taula bakoitzeko

5,00

5,00

III. epigrafea.–Oholtzak

III.1.–Oholtza modulua (1x2 metro) zenbatekoa egunean

15,50

22,50

IV. epigrafea.–Kaxa elektrikora konektatzea

IV.1.–Egun erdia

50,00

63,00

IV.2.–Egun osoa

100,00

125,00

Aurreikusi ez diren kasuak parekatuko dira tarifako antzeko kasuekin, kontuan hartuz indarrean dauden kostu ofizialak edo merkatukoak

Tarifa guztiak denbora unitateei edo unitateen zatiei dagozkie.

2023KO TARIFAK

23. ORDENANTZA FISKALA

Ordenantza fiskala, prezio publikoa arautzen duena Barañaingo Udalak antolatzen dituen kirol programa eta jardueretako sarreretarako, inskripzioetarako edo matrikula egiteko

TARIFAK 2023

(eurotan)

Erroldatuak

Erroldatu gabeak

Kirol eskolak (euro/ikastaroa)

76,00

127,00

Gazte eta helduendako jarduerak (yoga, mantentzea, tonofita, GAPa, zumba, eta bestelako jarduerak, 15 lagun baino gehiagoko taldeetan).

–Astean saio 1 (euro/lauhilekoa)

29,00

46,00

–Astean 2 saio (euro/lauhilekoa)

57,00

91,00

–Astean 3 saio (euro/lauhilekoa)

86,00

137,00

Gazte eta helduendako jarduerak (gehienez ere 15 laguneko taldeetan)

–Astean saio 1 (euro/lauhilekoa)

53,00

85,00

–Astean 2 saio (euro/lauhilekoa)

106,00

170,00

3. adinekoendako kirol jarduerak (euro/ikastaroa)

44,00

83,00

2023KO TARIFAK

24. ORDENANTZA FISKALA

Ordenantza fiskala, prezio publikoak arautzen dituena sarrera, izen-emate edo matrikuletarako, Barañaingo Udaleko Berdintasunaren Alorrak antolatzen dituen ikastaro eta jarduera soziokulturaletarako

TARIFAK 2023

(eurotan)

Erroldatuak

Erroldatu gabeak

1.–Ikastaroak.

– 20 orduko ikastaroak

43,37

65,52

– 40 orduko ikastaroak

86,53

130,00

Saiakera eginen da ikastaroek 20 eta 40 ordu bitarte iraun dezaten beti. Hala ez bada, orduen eta zenbatekoen batezbestekoa eginen da

Erroldatu gabeko emakumeak ikastaro eta lantegietan plaza librerik gelditzen bada baizik ez dira onartuko. Haiendako, ikastaro bakoitzaren prezioa erroldatuena baino handiagoa izanen da, arestiko taularen arabera

Ikastaroaren matrikula ez ordaintzeko aukera aztertuko da, eta/edo kuota sinbolikoa besterik ez ordaintzekoa, gizarte-bazterketako egoeran dauden Gizarte Zerbitzuetako erabiltzaileen kasuan, haientzako interes berezikotzat hartzen bada ikastaroa, betiere Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak proposaturik

Ikastaroak hasitakoan ez da itzuliko ordaindutako zenbatekoa

Izena emateko epea bukatuta, eskainitako ikastaroren batean plaza librerik gelditzen bada, matrikula berriak onartzen ahalko dira, baldin eta ikastaro guztia ordaintzen badute

Antolatzaileek ikastaro edo lantegiren bat bertan behera utziz gero, kuotaren zenbatekoa itzuliko zaie izena emandako erabiltzaileei

2.–Bestelako jarduerak

Sentsibilizaziorako eta/edo prebentziorako jarduera soziokulturalak (antzerkia, kontzertuak...) herritar guztientzat

Kuota sinbolikoa 3,00-6,00

2023KO TARIFAK

25. ORDENANTZA FISKALA

Ordenantza fiskala, prezio publikoak arautzen dituena sarrera, izen-emate edo matrikuletarako, parte hartzeko Barañaingo Udaleko Gazteriarendako Baliabideen Zentroak antolatzen dituen ikastaro edo jarduera soziokulturaletan nahiz aisialdikoetan

TARIFAK 2023

(eurotan)

Erroldatuak

Erroldatu gabeak

GAZTERIAREN ALORREKO IKASTARO ETA JARDUEREN TARIFAK

Ikastaroak: Prezioa orduko

1,80

3,60

Jarduerak

Jardueraren kostuaren arabera

Erroldatuek halako bi

TARIFAK, GIZARTE-ZERBITZUEN MENDEKO GAZTEENTZAKO PROGRAMAK ANTOLATUTAKO JARDUERETARAKO

Jarduera

Osasuna sustatzeko jarduera berariazkoak (Joan-etorri zerbitzua kenduta)

Doan

Baliabide propioekin egiten diren jarduerak eta kostu erantsirik ez dutenak edo gauzatzeko material txikia erostea behar dutenak (eskulanak, Topalekuko lantegiak...)

Doan

Elkarte edo talde egituratuek (Break, BMX, Grafiti...) sustaturiko jarduerak

Doan

Udalak antolatutako txapelketak, eta lehiaketak

Doan

Prebentzio jarduera selektiboak, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak proposatutako pertsona kaltebera edo arrisku handikoentzat, nahiz eta izen-emate irekiak ere onartu talde normalizatuak osatzeko (eskola-laguntza, "Barañainek harrera egiten dizu"..)

Doan

Aisia osasungarriko jarduera espezifikoak

Kuota sinbolikoa 2,10-5,20

Talde naturalek proposatutako jarduerak, (Magic, areto-fubola...): kuotek jo behar dute haien gastuen %50 berdintzera, eta gutxienez ere kostuaren %25era ailegatu behar da jarduera gauzatzeko

Jardueraren kostuaren arabera

Jaietara joateko bus zerbitzua ("Joan-etorri")

4,50

6,75

2023KO TARIFAK

27. ORDENANTZA FISKALA

Prezio publikoak arautzen dituena Barañaingo Udaleko Hezkuntza eta Prestakuntza Alorrak antolatzen dituen kirol jokoetan izena emateko eta parte hartzeko

Aplikatuko diren tarifek ordainduko dute betiere, gutxienez, zerbitzuaren zuzeneko kostua; alegia, irakaslearen edo zerbitzua ematen duen enpresaren kostua. Hiri-tailerrei dagokienez, aipatutako tarifek gutxienez kostuaren %50 estali beharko dute. Erroldatu gabekoen tarifa izanen da zerbitzuaren zuzeneko kostua gehi %25.

2023KO TARIFAK

28. ORDENANTZA FISKALA

Ordenantza fiskala, prezio publikoa arautzen duena agiriak inprimatzeko eta udal telezentroko aretoa alokatzeko

TARIFAK 2023

(eurotan)

I. epigrafea.–Agiriak inprimatzea, norbanakoek eskaturik

a) DinA-4 tamainako kopia bakoitzeko

–0 eta 5 arteko inprimatze lan

0,10

–5 inprimatze lan baino gehiago

0,06

II. epigrafea.–Beste batzuk

a) Proiektuen kopiak, CDan

Doan

b) Eskaner zerbitzua

Doan

III. epigrafea.–Telezentroko aretoa alokatzea

–Ordubetez erabiltzeko prezioa

21,01

–Fidantza

Erabileraren %20

Udal Telezentroko aretoa erabili ahal izateko, gutxienez ere 15 egun lehenagotik egin beharko da eskaera, eskabide baten bitartez egin ere.

Udalaren organo eskudunak aretoaren erabilera baimendutakoan, behar den udal ordenantzak ezartzen duen zenbatekoa ordainduko da, alokairurako, eta fidantza utziko da bai konponketetarako bai garbiketarako. Fidantzak aretoaren eta ekipamendu informatikoen egoera frogatu ondotik itzuliko dira, konponketei eta/edo garbiketei dagokien zenbatekoa kenduta, halakorik egin behar izanez gero

2023KO TARIFAK

31. ORDENANTZA FISKALA

Ordenantza fiskala, ordaindu beharreko prezio publikoa arautzen duena Barañaingo Udalak antolatu eta udal telezentroan egiten diren prestakuntzako lantegietan ikasteagatik

TARIFAK 2023

(eurotan)

Erroldatuak

Erroldatu gabeak

I. epigrafea.–Udal langileek ematen dituzten prestakuntza lantegiak

Prestakuntza lantegi eta lagun bakoitzeko

10,56

15,86

2023KO TARIFAK

32. ORDENANTZA FISKALA

Ordenantza fiskala, tasak arautzen dituena baimena eman dadin ingurumen-babesaren eraginpean dauden jardueretarako eta ingurumen-babesaren eraginpean ez dauden jardueretarako (lehen aldiz erabiltzeko edo erabilera aldatzeko lizentzia), bai eta egiaztatze jarduerak egiteko ere, aldez aurreko baimena edo kontrola behar ez duten jardueren kasuan

TARIFAK 2023

(eurotan)

I. epigrafea.–Jarduerarako lizentzia eta jarduerarako lizentziaren berrikustea

–Establezimendu edo instalazioak, 75 m² erabilgarriraino

656,76

–75 m² erabilgarritik gora, 100 m²-ra bitarte

819,52

–100 m² erabilgarritik gora, 250 m²-ra bitarte

1.093,04

–250 m² erabilgarritik gora, 500 m²-ra bitarte

1.312,48

–500 m² erabilgarritik gora, 1.000 m²-ra bitarte

1.639,04

–1.000 m² erabilgarritik gora

2.076,88

II. epigrafea.–Irekitzeko lizentzia eta irekitzeko lizentziaren aldaketa, eta, jarduera sailkatuetarako udal lizentziarik behar ez duten jardueretan, lehen aldiz erabiltzeko lizentziak edo erabilera aldatzeko lizentziak

–Establezimendu edo instalazioak, 75 m² erabilgarriraino

602,16

–75 m² erabilgarritik gora, 100 m²-ra bitarte

710,32

–100 m² erabilgarritik gora, 250 m²-ra bitarte

819,52

–250 m² erabilgarritik gora, 500 m²-ra bitarte

928,72

–500 m² erabilgarritik gora, 1.000 m²-ra bitarte

1.093,04

–1.000 m² erabilgarritik gora

1.312,48

III. epigrafea.–Jarduera sailkatuaren titulartasuna aldatzea, eta, jarduera sailkatuetarako udal lizentziarik behar ez duten jardueretan, lehen aldiz erabiltzeko lizentzien eskualdaketa

–Establezimendu edo instalazioak, 75 m² erabilgarriraino

328,38

–75 m² erabilgarritik gora, 100 m²-ra bitarte

409,76

–100 m² erabilgarritik gora, 250 m²-ra bitarte

546,52

–250 m² erabilgarritik gora, 500 m²-ra bitarte

656,76

–500 m² erabilgarritik gora, 1.000 m²-ra bitarte

819,52

–1.000 m² erabilgarritik gora

1.038,44

Tasa ordaintzetik salbuetsirik daude titulartasun aldaketak eta jarduera sailkatuaren udal lizentziari lotu gabeko jarduerak lehen aldiz erabiltzeko lizentzien eskualdaketak, lehen urtean eskatzen badira jarduera sailkatuaren lizentzia ematen denetik edo jarduera sailkatuaren udal lizentziari lotu gabeko jarduerak lehen aldiz erabiltzeko lizentzia ematen denetik.

Halakoetan, udal teknikariaren ikustaldiagatik baizik ez da tasa ordainduko, 7. ordenantza fiskalak ezartzen duen bezala

IV. epigrafea.–Instalazioak eta lokalak berriz irekitzeko baimena, egiaztatu behar izaten diren obrak egin ondotik

–Ingurumen babesaren eraginpean dauden jarduerak egiten diren lokalak

518,96

–Ingurumen babesaren eraginpean ez dauden jarduerak egiten diren lokalak

518,96

V. epigrafea.–Lizentzia berriz definitzea

–Lizentziaren birdefinizio bakoitzeko, jardueraren izena eta funtzionamendu-araubidea egokitze aldera, ostatu berezi edo ikuskizunetarako kafetegi bilakatzeko:

602,16

VI. epigrafea.–Legeria sektorialean ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzea, aldez aurreko baimena edo kontrola behar ez duten jardueren kasuan, jardueraren titulartasuna aldatzen denean

–Establezimendu edo instalazioak, 75 m² erabilgarriraino

328,38

–Establezimendu edo instalazioak, 75 m²-tik 150 m² erabilgarriraino

409,76

–Establezimendu edo instalazioak, 150 m²-tik 300 m² erabilgarriraino

546,52

–Establezimendu edo instalazioak, 300 m² erabilgarritik gora (euro/m²)

2,41

VII. epigrafea.–Legedia sektorialean ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzea, aldez aurreko baimena edo kontrola behar ez duten jardueren kasuan, 10 kW-tik beherako potentzia mekanikoa duten jarduerak irekitzen, irekiera aldatzen eta erabilera aldatzen denean aire girotuan, girotzean eta aireberritzean, edo 5 kW baino txikiagoko bestelako aparatu edo makinen kasuan

–Establezimendu edo instalazioak, 75 m² erabilgarriraino

602,16

–Establezimendu edo instalazioak, 75 m²-tik 150 m² erabilgarriraino

710,32

–Establezimendu edo instalazioak, 150 m²-tik 300 m² erabilgarriraino

819,52

–Establezimendu edo instalazioak, 300 m² erabilgarritik gora (euro/m²)

3,12

VIII. epigrafea.–Legedia sektorialean ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzea, aldez aurreko baimena edo kontrola behar ez duten jardueren kasuan, 10 kW-tik gorako potentzia mekanikoa duten jarduerak irekitzen, irekiera aldatzen eta erabilera aldatzen denean aire girotuan, girotzean eta aireberritzean, edo 5 kW baino handiagoko bestelako aparatu edo makinen kasuan.

–Establezimendu edo instalazioak, 75 m² erabilgarriraino

1.257,36

–Establezimendu edo instalazioak, 75 m²-tik 150 m² erabilgarriraino

1.529,84

–Establezimendu edo instalazioak, 150 m²-tik 300 m² erabilgarriraino

1.913,60

–Establezimendu edo instalazioak, 300 m² erabilgarritik gora (euro/m²)

7,64

Iragarkiaren kodea: L2300414