33. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Deialdi publikoa, 2022ko abendutik 2023ko azarora bitarte kirol ekitaldi eta ikuskizunak antolatzeko kirol klubei eta kirol atalei dirulaguntzak ematekoa. Laburpena

DDBN (Identif.): 674558.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/674558).

2023ko otsailaren 7ko 93/2023 Alkatetzaren Ebazpenak onartua.

Lehenengoa.–Onuradunak.

erakunde onuradun izan daitezke dirulaguntza ematea eragin duen egoeran dauden kirol klubak eta kirol atalak, baldin eta deialdiaren 4. oinarrian aurreikusitako egoerak gertatzen badira, eta, betiere, Dirulaguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 11. artikuluan ezarritako debeku-kausetako batean ere ez badaude.

Bigarrena.–Helburua.

Zizur Nagusiko kirol klubei dirulaguntzak ematea, 2022ko abendutik 2023ko azarora bitarte Zizur Nagusian kirol ekitaldiak eta ikuskizunak antolatzeko, betiere ezarritako baldintzak betetzen badituzte.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

Zizur Nagusiko kirol klubei eta kirol atalei dirulaguntzak emateko deialdi publikoa, Zizur Nagusian kirol ekitaldi eta ikuskizunak antolatzeko, 2022ko abendutik 2023rako azarora bitarte.

Laugarrena.–Zenbatekoa.

8.000 euro.

Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko epea hilabete batekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean laburbilduta argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Zizur Nagusian, 2023ko otsailaren 2an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2302030