33. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

2023rako gizarteratze-prozesuetarako eta/edo gizarte-larrialdietarako laguntzen deialdiaren laburpena

DDBN (Identif.): 674443.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/674443).

Alkatetzaren 2023ko otsailaren 6ko 92/2023 Ebazpenaren bidez onetsia.

Lehena.–Onuradunak.

Laguntza hauen onuradun izan daitezke bizikidetzako familia-unitateak eta gizarte-bazterketako egoeran edo egoera horretan egoteko arriskuan dauden banakako pertsonak, baldin eta deialdi honen 4. oinarriko baldintzak betetzen badituzte.

Bigarrena.–Helburua.

Prestazio horien bidez, honako hauek lortu nahi dira:

–Laguntza ekonomikorako tresnak sortzea, Zizur Nagusiko eta Zizurko zendeako pertsonentzat eta/edo familientzako Gizarte Zerbitzuan Gizarte Laneko lanbide-ekintzaren osagarri. Izan ere, gabezia ekonomiko eta/edo soziosanitario egiaztatuak dituztelako, premiaz bete behar dituzte oinarrizko behar hauek: ostatua, oinarrizko hornidurak, nutrizioa eta higienea, prestakuntza eta gizarteratze soziolaborala, eta zehaztu gabeko beste oinarrizko behar batzuk, baldin eta Gizarte Zerbitzuaren balorazio teknikoaren bidez justifikatzen badira.

–Talde minoritario eta kultural berezituetako pertsonak edo familiak integratzen laguntzea.

–Baztertuta eta/edo gatazkan dauden familietako adingabeen eskolatzea eta integrazioa erraztea.

–Beren autonomian zailtasunak dituzten pertsonek etxean jarraituko dutela bermatzea.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

Zizur Nagusiko Udalaren 2023rako gizarteratze-prozesuetarako eta/edo gizarte-larrialdietarako laguntzak emateko oinarri arautzaileak.

Laugarrena.–Zenbatekoa.

30.000 euro.

Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko epea deialdi hau NAOn laburbilduta argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da. Deialdia NAOn argitaratzen den egunetik 2023ko abenduaren 31ra arte egongo da indarrean, baldin eta aurkezten diren eskaerei erantzuteko aurrekontu-kreditua badago.

Zizur Nagusian, 2023ko otsailaren 27an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2302017