33. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Deialdia, Eguesibarko kontzejuei dirulaguntzak emateko, 2023an kultur jarduera egin ditzaten. Laburpena

DDBN (identifikazioa): 673734.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz ezarritakoarekin Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan; haren testu osoa kontsultatzen ahal da Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/673734).

Helburua eta xedea.

1.1. Deialdi honen xedea da baldintzak ezartzea kultur jardueretarako dirulaguntzak emateko Eguesibarko kontzejuei. Jarduera horiek 2022ko azaroaren 8tik 2023ko azaroaren 7ra bitartekoak izan behar dute.

1.2. Dirulaguntzak pizgarri izan nahi du, kontzejuek kultura susta dezaten Eguesibarren.

1.3. Ez dira diruz lagunduko kontzejuetako besten kariaz egiten diren kultur eta arte jarduerak, salbu eta Kultur Arloak ibar osorako interes kulturala dutela erabakitzen badu, haien garrantzia dela medio.

Eskatzaileen betebeharrak.

4.1. Dirulaguntzen onuradun izan daitezke Eguesibarko kontzeju guztiak, seigarren oinarrian ezarritako moduan eta dokumentazioarekin eskatzen badute.

4.2. Kontzejuak beste erakunde publiko edo pribatu batek ematen dituen bekak edo laguntzak jasotzen ahalko ditu.

Eskabideak aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea 30 egun baliodunekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Sarrigurenen (Eguesibar), 2023ko urtarrilaren 31n.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

Iragarkiaren kodea: L2301807