33. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Deialdia, arte sorkuntzarako dirulaguntzak emateko 2023an. Laburpena

DDBN (identifikazioa): 673729.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz ezarritakoarekin Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan; haren testu osoa kontsultatzen ahal da Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/673729).

Helburua eta xedea.

Laguntza hauen helburua da Eguesibarko artistek obrak sortzea, eta zehazki:

–Arte sorkuntzako lanak laguntzea Eguesibarren.

–Deialdiaren xede diren lanak hedatzen laguntzea.

–Jarduera artistikoarekiko begikotasuna piztea Eguesibarren.

–Kulturaren garapena sustatzea Eguesibarren.

Eskatzaileen betebeharrak.

Honako baldintza hauek betetzen dituzten pertsona fisikoek eskuratu ditzakete laguntza hauek:

–Proiektua aurkezteko egunean Eguesibarren erroldatuta egotea, gutxienez urtebete lehenagotik, etenik gabe.

–Udal honekin dituen zerga betebeharrak ordainduta izatea.

Eskaerak aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea 30 egun baliodunekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Sarrigurenen (Eguesibar), 2023ko urtarrilaren 31n.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

Iragarkiaren kodea: L2301805