33. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIÁN

Xehetasun-azterketa, 3. poligonoko 2172. lurzatian.
Hasierako onespena

2023ko otsailaren 3an, alkate udalburuak hasiera batez onetsi zuen xehetasun-azterketa bat, San Adriango 3. poligonoko 2172. lurzatiari dagokiona, Pablo Malnero Rodríguezek eta Isabel Medrano Marínek sustatua; helburua da sestra gaineko gutxieneko solairu kopurua eta beheko solairuaren gehieneko garaiera librea aldatzea.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, hasierako onespenaren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurrean egon bitartean edonork aztertzen ahalko du xehetasun azterlana udal bulegoetan, baita bidezko diren alegazioak aurkeztu ere.

San Adrianen, 2023ko otsailaren 3an.–Alkatea, Emilio Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: L2301836