33. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAIBAR

Udal Plan Orokorreko aldaketa xehatua, Zandioko UB-3 unitatean. Hasierako onespena

Olaibarko Udalak, 2023ko otsailaren 8an egin bilkuran, aho batez erabaki zuen hasiera batez onestea Olaibarko Udal Plan Orokorreko determinazio xehatuen aldaketa, Zandioko UB-3 unitatean, Fernando Illera Ortegak sustaturik.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, aitzinetik iragarkia argitaratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan, interesdunek azter dezaten eta, behar izanez gero, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak edo oharrak egin ditzaten. Hori guztia, aplikatu beharrez xedatutakoa uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan, 77. artikuluak igorrita (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Olaibarren, 2023ko otsailaren 8an.–Alkatea, María Carmen Lizoain Osinaga.

Iragarkiaren kodea: L2302109