33. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDAZA

Bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak hutsik

Deialdi publikoa iragarri da udalerri honetako bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak betetzeko. Orobat, 15 egun balioduneko epea ematen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, pertsona legez gaituek eskabideak aurkez ditzaten Udal honetan. Hori guztia, betetzeko xedatutakoa Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikuluan eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5. artikuluan.

Mendazan, 2023ko otsailaren 8an.–Alkate udalburua, Javier Senosiáin Paternáin.

Iragarkiaren kodea: L2302122