33. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FONTELLAS

Kostuak banatzeko proiektua I-9 eta 9-A exekuzio unitateetan. Behin betiko onespena

Fontellasko Udaleko lehenengo alkateordeak 2023ko urtarrilaren 24an emandako ebazpenaren bidez, eta bat etorriz xedatutakoarekin uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 133. artikuluan (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina), behin betiko onetsi da asfaltatzea gauzatzea xede duten urbanizazio, azpiegitura eta zerbitzu komunen obren kostuak banatzeko proiektua, honako exekuzio unitate hauei dagokienez: I 9 eta 9 A.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Fontellasen, 2023ko urtarrilaren 24an.–Lehen alkateordea, M.ª Érika Lasheras Munárriz.

Iragarkiaren kodea: L2301287