33. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKABARTE

Birpartzelazio proiektua, Azozko AZO-15 exekuzio unitatean. Behin betiko onespena

Alkatetzaren 2023ko urtarrilaren 31ko 10/2023 Ebazpenaren bidez, behin betiko onetsi da birpartzelazio proiektu bat Azo-15 exekuzio unitatean, Ángel Tellechea Arreguik eta Cristina Muñoz Blancok aurkeztua, sustatzaile eta jabe gisa; hori guztia, oinarri hartuta uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 152. artikuluaren edukia eta horrekin bat datozen xedapenak (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da ebazpen honen aurka, administrazio bidea bukatzen baitu, errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela:

a) Aukeran, berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).

b) Gora jotzeko errekurtsoa, hautara, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita, uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 46. artikuluan xedatutakoari jarraikiz (Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioaren Legea).

Ezkabarten, 2023ko urtarrilaren 31n.–Alkatea, Pedro Lezaun Esparza.

Iragarkiaren kodea: L2301993