33. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR

Deialdia, etxebizitzak eta eraikinak birgaitzeko laguntzak emateko. Laburpena

DDBN (identifikazioa): 675069.

Azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluei jarraikiz (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra), argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/675069).

Lehena.–Onuradunak.

Laguntza hauen onuradunak izanen dira jarduketa babesgarritzat jotzen diren obren sustatzaileak, betiere oinarrietan aipatutako baldintzak betetzen badituzte; gainera, Hirigintzako Informazio Batzordearen aldeko txostena eduki beharko da.

Bigarrena.–Xedea.

Ordenantza honen xedea da laguntzak arautzea, udal honek bere mugarteko etxebizitzak eta eraikinak birgaitzeko ezarritakoak.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

Oinarri arautzaileak, Zizur zendeako etxebizitzak eta eraikinak birgaitzeko laguntzenak.

Laugarrena.–Zenbatekoa.

12.000 euro.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko epea hasiko da oinarrien laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean.

Gazolatzen, 2023ko urtarrilaren 2an.–Alkatea, Rafael Ansó Ansó.

Iragarkiaren kodea: L2302112