33. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASCANTE

Katastroko aldaketa, 11. poligonoko 100. lurzatiaren titulartasuna aldatzearen ondorioz. Jendaurrean jartzea

Alkatetzaren 2022ko urriaren 25eko 435. Ebazpenaren bitartez, alde batek eskaturik, katastroa aldatzeko prozedura hasi zen, Cascanteko 11. poligonoko 100. lurzatiaren titulartasuna aldatzearen ondorioz.

Iragarki honen bidez, aditzera ematen zaie interesdunei katastroko aldaketa horren espediente osoa Udalaren Idazkaritzan dutela eskura, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, hilabetez azter dezaten, bulego orduetan, eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak eta erreklamazioak aurkez ditzaten.

Cascanten, 2023ko otsailaren 2an.–Alkatea, Alberto Añón Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L2302071