33. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Aldaketa puntuala, Artikako Etxebakar sektoreko plan partzialaren determinazio xehatuetan. Hasierako onespena

Berriobeitiko Udalak, 2023ko otsailaren 7an egin ohiko osoko bilkuran, aho batez erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa puntual bat Artikako Etxebakar sektoreko plan partzialaren determinazio xehatuetan, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 77.4 artikuluan ezarritakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Horrenbestez, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta epe horretan interesdunen eskura egonen da Udaleko Idazkaritzako bulegoetan, jendea hartzeko ordutegian, hau da, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara, bidezko jotzen diren alegazioak aurkez daitezen.

Berriobeitin, 2023ko otsailaren 8an.–Alkatea, Raúl Julio Bator Pérez.

Iragarkiaren kodea: L2302068