33. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TAFALLA

Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, jarraikiz xedatutakoari abenduaren 28ko 20/2021 Legean (lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko). Akats zuzenketa

Tafallako Udaleko Gobernu Batzarrak, 2023ko urtarrilaren 10ean, honako erabaki hau hartu zuen:

Tafallako Udaleko Gobernu Batzarraren 2022ko abenduaren 2ko erabakia, zeinaren bidez deialdi bat onesten baita lanpostu hutsak betetzeko merezimendu-lehiaketaren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, jarraikiz xedatutakoari abenduaren 28ko 20/2021 Legean (lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko).

Deialdia argitaratu zen 2022ko 254. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 19an.

Deialdiaren I. eranskinean, plantilla organikoko 06.5.13 zenbakidun plazan, Musika irakaslearen lanpostuari dagokion horretan (tronpeta espezialitatea), akats bat atzeman da, bonbardinoaren oinarrizko ezaupideak eskatzen baitira, bistan badago ere espezialitatea ez dela aipatutakoa, beste espezialitate bati baitagokio.

Akatsa atzeman baita aipatu eranskinaren testuan, bidezkoa da zuzentzea jarraikiz xedatutakoari urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluan (lege horrek hizpide du Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidea), zeinaren arabera administrazio publikoek, ofizioz edo interesdunek eskatuta, edozein unetan zuzentzen ahal baitituzte beren egintzetako akats materialak, egitatezkoak edo aritmetikoak.

Horrekin bat, eta aintzat hartuz eskumenak eskuordetzeko Alkatetzaren uztailaren 8ko 6/2020 Dekretua, Tokiko Gobernu Batzarrak:

ERABAKITZEN DU:

Lehenbizikoa.–Zuzentzea atzemandako akatsa plantilla organikoko 06.5.13 zenbakidun plazako lanpostuaren izenean. Plaza hori deialdi honen I. eranskinean dago: deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, jarraikiz xedatutakoari abenduaren 28ko 20/2021 Legean (lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko). Deialdia onetsi zen Tokiko Gobernu Batzarraren 2022ko abenduaren 2ko erabaki baten bidez. Hona hemen zuzenketa:

Plantilla organikoko 06.5.13 zenbakidun plazan, honela dioen tokian:

"Musikako irakaslea, tronpetako espezialitatea (bonbardinoaren oinarrizko ezagutzak)

Honela behar du:

"Musikako irakaslea, tronpetako espezialitatea (tronparen oinarrizko ezaupideak)"

Bigarrena.–Eskabideak aurkezteko beste epe bat irekitzea, hamabost egun naturalekoa, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Hirugarrena.–Argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, udalaren web-orrian eta iragarki-taulan, orok izan dezan haren berri, eta ohartaraztea haren aurka, administrazio bidea agortzen baitu, honako errekurtso hauek jartzen ahal direla:

–Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau udalaren iragarki taulan argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, deialdia udalaren iragarki taulan argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Aukerako berraztertzeko errekurtsoa edo gora jotzeko errekurtsoa jarriz gero, ezin izanen da administrazioarekiko auzi-errekurtsorik jarri harik eta hura berariaz ebatzi edo isiltasunaren bidezko ezespena gertatu arte. Hori guztia, ezertan ukatu gabe zure eskubidearen alde komenigarria iruditzen zaizun beste edozein errekurtso jartzen ahal duzula.

Tafallan, 2023ko urtarrilaren 25ean.–Alkatea, Jesús M. Arrizubieta Astiz.

Iragarkiaren kodea: L2301685