33. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, izangai-zerrenda bat hautaproben bitartez osatzeko, Musika Eskola bereziko irakasle lanpostuan, koruko espezialitatean, aldi baterako kontratu bidez aritze aldera, Joaquín Maya Musika Eskola Berezian gertatzen ahal diren beharrak asetzeari begira

Iruñeko Udalak, Giza Baliabideetako zuzendaritzak 2023ko urtarrilaren 24an emandako ebazpenaren bidez, honako hau onetsi zuen:

Deialdia, izangai-zerrenda bat hautaproben bitartez osatzeko, Musika Eskolako irakasle lanpostuan, koruko espezialitatean, aldi baterako kontratu bidez aritze aldera, Iruñeko Udaleko Joaquín Maya Musika Eskola Berezian gertatzen ahal diren beharrak asetzeari begira.

Deialdi honen oinarriak eskura daude www.pamplona.es webgunean.

Iruñean, 2023ko urtarrilaren 24an.–Giza Baliabideetako zuzendaria, M.ª Aránzazu Arias Leiro.

Iragarkiaren kodea: L2302140