33. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ETXALAR

2023. urterako lan publikoaren eskaintza

Honen bidez aditzera ematen da ezen, Alkatetzaren otsailaren 3ko 07/2023 Ebazpenaren bidez, onetsi zela Etxalarko Udalaren 2023. urterako lan publikoaren eskaintza, honela:

–Lanpostua: administrari-ofiziala. C maila. Araubide juridikoa: lan-kontratudun finkoa. Lanpostua betetzeko sistema: oposizio-lehiaketa. Hizkuntz profila (euskara): C1 (ahoz eta idatziz).

–Lanpostua: zerbitzu anitzetakoa. D maila. Araubide juridikoa: lan-kontratudun finkoa. Lanpostua betetzeko sistema: oposizio-lehiaketa. Euskara maila: B2 ahozkoa, B1 idatzizkoa.

–Lanpostua: garbitzailea. D maila. Araubide juridikoa: lan-kontratudun finkoa. Lanpostua betetzeko sistema: oposizio-lehiaketa. Euskara maila: B2 ahozkoa, B1 idatzizkoa.

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Etxalarren, 2023ko otsailaren 6an.–Alkatea, Miguel María Irigoien Sanzberro.

Iragarkiaren kodea: L2301996