33. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BERRIOZAR

Deialdia, aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda bat osatzeko, gitarra klasikoko eta elektrikoko espezialitatean, euskara jakitea nahitaezkoa den irakasle lanpostuan aritzeko Musika Eskolan

Berriozarko Udalak, Alkatetzaren 2023ko otsailaren 1eko ebazpen baten bidez, honako deialdi hau onetsi zuen:

–Deialdia, aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda bat osatzeko, Berriozarko Udalaren Musika Eskolan, gitarra klasikoko eta elektrikoko espezialitatean, euskara jakitea nahitaezkoa den irakasle lanpostuan aritzeko.

Deialdi horren oinarriak www.berriozar.es webgunean daude eskuragarri, bai eta Berriozarko Udaleko Herritarren Arretarako Bulegoan ere.

Berriozarren, 2023ko otsailaren 1ean.–Alkatea, Raúl Maiza González.

Iragarkiaren kodea: L2301694