33. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BARAÑAIN

Akats zuzenketa, Barañaingo Udaleko alkate-udalburuaren azaroaren 28ko 1335/2022 Ebazpenean, zeinaren bidez eskumena bereganatzen baita eta sarrera-prozeduraren deialdi bat onesten baita gehienez ere hezitzaileen hamar lanpostu betetzeko, merezimendu-lehiaketa bidez; hori guztia, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan

2022ko abenduaren 19ko 253. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman zen Barañaingo Udaleko alkate-udalburuaren azaroaren 28ko 1335/2022 Ebazpena, zeinaren bidez eskumena bereganatzen baita eta sarrera-prozeduraren deialdi bat onesten baita gehienez ere hezitzaileen hamar lanpostu betetzeko, merezimendu-lehiaketa bidez, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan.

Akatsak atzeman dira deialdiaren oinarrietan, "3.–Baldintzak." 3.1.c) apartatuan, eta zuzendu egiten dira.

Honela dioen tokian: "3.1.c) Euskarazko C1 maila; dagokion titulua edo ziurtagiri ofiziala aurkeztu behar da hura frogatzeko. Titulu edo ziurtagiri hori ez dutenek, euskaraz jakitea frogatzen ahalko dute proba bat gaindituz, eskatzen den hizkuntza-mailakoa. Interesdunek proba horretan parte hartzea eskatu beharko dute deialdirako eskabidea aurkeztean (I. eranskina)".

Honako hau esan behar du: "3.1.c) Euskarako jakite-maila edukitzeko betebeharra duen lanpostu bat eskuratu nahi izanez gero, euskarazko C1 maila eskatuko da, eta dagokion titulua edo ziurtagiri ofiziala aurkeztu beharko da hura frogatzeko. Titulu edo ziurtagiri hori ez dutenek, euskaraz jakitea frogatzen ahalko dute proba bat gaindituz, eskatzen den hizkuntza-mailakoa. Interesdunek proba horretan parte hartzea eskatu beharko dute deialdirako eskabidea aurkeztean (I. eranskina)".

Barañainen, 2023ko otsailaren 3an.–Alkatea, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L2301883