33. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ANTSOAIN

372-2022 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zerikusia duena langileak egonkortzeko prozesu bereziaren deialdien onespenarekin

Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegiaren autoaren bidez, Tokiko Gobernu Batzarraren 2022ko azaroaren 28ko Erabakira zabaldu da 372-2022 prozedura laburtuko administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren xedea. Erabaki horren bidez, langileak egonkortzeko prozesu bereziaren deialdiak onetsi ziren. Beraz, bat etorriz uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluko 1., 2. eta 4. zenbakietan ezarritakoarekin (Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legea), aipatu zabaltzearen ondoriozko interesdun guztiak epatzen dira, 372-2022 prozedura laburtuan demandatu gisa ager daitezen Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegian, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik zenbatzen hasita.

Jakinarazi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Antsoainen, 2023ko urtarrilaren 31n.–Alkatea, Ander Oroz Casimiro.

Iragarkiaren kodea: L2301636