33. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

BERRAZTERTZE-ERREKURTSOA. Enplegua egonkortzeko deialdi salbuespenezkoa, merezimenduen lehiaketa bitartez betetzekoa Nafarroako Parlamentuaren zerbitzuko komunikazio-teknikari lanpostu huts bat (A maila), administrazio-kudeaketako erdi mailako teknikariaren lanpostu huts bat (B maila), mantentze-lanetako teknikari-ofizialaren lanpostu huts bat (C maila) eta gelazain-lanpostu huts bat (D maila).

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak, 2023ko otsailaren 6an egindako bilkuran, erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

2023ko urtarrilaren 31n, Parlamentuaren Erregistroan aukerako berraztertze-errekurtso bat aurkeztu da 2022ko abenduaren 12ko Mahaiko Erabakia dela-eta, honako deialdi honi dagokionez: merezimenduen lehiaketa bitartez Nafarroako Parlamentuaren zerbitzupeko komunikazio-teknikari lanpostu huts bat (A maila), administrazio-kudeaketako erdi mailako teknikari lanpostu huts bat (B maila), mantentze-lanetako teknikari-ofizial lanpostu huts bat (C maila) eta gelazain lanpostu huts bat (D maila) betetzeko enplegu-egonkortze deialdi salbuespenezkoa.

Nafarroako Parlamentuko Erregelamenduaren 37. artikuluarekin bat, honako hau ERABAKI DA:

1.–Aukerako berraztertze-errekurtso horren berri izan duela adieraztea (PER20230006).

2.–Agintzea Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin kasuko iragarpena.

Iruñean, 2023ko otsailaren 6an.–Lehendakaria, Unai Hualde Iglesias.

BERRAZTERTZE ERREKURTSOA, merezimenduen lehiaketa bitartez Nafarroako Parlamentuaren zerbitzupeko komunikazio-teknikari lanpostu huts bat (A maila), administrazio-kudeaketako erdi mailako teknikari lanpostu huts bat (B maila), mantentze-lanetako teknikari-ofizial lanpostu huts bat (C maila) eta gelazain lanpostu huts bat (D maila) betetzeko enplegu-egonkortze deialdi salbuespenezkoari buruzkoa

Enplegu publikoaren alorrean behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan, merezimenduen lehiaketa bitartez Nafarroako Parlamentuaren zerbitzupeko komunikazio-teknikari lanpostu huts bat (A maila), administrazio-kudeaketako erdi mailako teknikari lanpostu huts bat (B maila), mantentze-lanetako teknikari-ofizial lanpostu huts bat (C maila) eta gelazain lanpostu huts bat (D maila) betetzeko enplegu-egonkortze deialdi salbuespenezkoan, zeina Nafarroako Parlamentuko Mahaiak 2022ko abenduaren 12ko bilkuran hartutako Erabakiaren bidez onetsi baitzuen (259. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 2022ko abenduaren 27koa).

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, interesdun guztiei jakinarazten zaie, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak aurkeztu ahal izan ditzaten, zeinak Nafarroako Parlamentuaren Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko baitira, Iruñeko Navas de Tolosa kaleko 1. zenbakian, edo beste erregistro batzuetan, indarreko administrazio-araudiari jarraikiz.

Jarritako errekurtsoaren kopia bat lortzeko, interesdunek Nafarroako Parlamentuaren Erregistro Orokorraren helbide elektronikoaren bidez (registro@parlamentodenavarra.es) eskatzen ahalko dute bidal dakien aurkeztutako berraztertze errekurtsoa; eta, horretarako, helbide elektroniko bat adierazi beharko dute beren eskabidean, horra bidaliko baitzaie errekurtsoa.

Iragarkiaren kodea: F2301955