33. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiaren abenduaren 1eko 680/2022 Ebazpenaren aurkakoak. Ebazpen horren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako toki-erakundeetako idazkari eta kontu-hartzaile izateko gaikuntza lortzeko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak emanda, eta lanpostu horietara sartzeko, bai txanda irekiko hautapen-prozesuaren bidez, bai aldi baterako enplegua egonkortzeko hautapen-prozesuaren bidez, biak ere oposizio-lehiaketa sistemaz.

Aditzera ematen da gora jotzeko errekurtsoak jarri direla deialdi honen aurka: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak emandako gaikuntza lortzeko eta Nafarroako toki erakundeetako idazkari eta kontu-hartzaileen lanpostuetan sartzeko deialdia –bai txanda irekiko hautapen-prozesuaren bidez, bai aldi baterako enplegua egonkortzeko hautapen-prozesuaren bidez, biak ere oposizio-lehiaketa sistemaz–, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiaren abenduaren 1eko 680/2022 Ebazpenaren bidez onetsia eta 2022ko 262. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 30ekoan, argitaratua. Hori dela eta, interesdun guztiei jakinarazten zaie hamar egun balioduneko epea izanen dutela, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, alegazioak aurkezteko, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. apartatuan ezarritakoa aplikatuz, jarritako errekurtsoen kopia eskuratu nahi duten interesdunek hura bidaltzeko eskatzen ahalko dute Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez. Horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea horien kopiak.

https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Erregistro-Orokor-Elektronikoa

Alegazioak aurkezten ahalko dira Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aipatutako moduan.

Iruñean, 2023ko otsailaren 6an.–Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusia, Jesús M.ª Rodríguez Gómez.

Iragarkiaren kodea: F2301920