33. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

5/2023 FORU DEKRETUA, otsailaren 1ekoa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko zenbait departamentuk eta erakunde autonomok aditzera eman dute beren plantilla organikoak aldatu behar direla, benetan dituzten beharretara moldatzeko.

Halaber, plantilla organikoan zehaztu beharreko kontuak direnez, Nafarroako Foru Ogasuna erakunde autonomoak burutza bat betetzeko betebeharrei buruz planteatu duen aldaketa jaso da. Aldaketa horrek ez du kostu ekonomikorik.

Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren Zuzendaritza Nagusiak horri buruzko txostena egin du.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita hiruko otsailaren batean egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. artikulua. Plantilla organikoan lanpostu batzuk amortizatzea eta beste batzuk sortzea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

Bat.–Ondotik adierazten diren lanpostuak amortizatzen dira:

LEHENDAKARITZAKO, BERDINTASUNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA BARNEKO DEPARTAMENTUA

Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusia:

–Lan Harremanetako diplomadunak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 774 zenbakia duena.

EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA

Nafarroako Foru Ogasuna:

–Administrariak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, plantilla organikoan 1004 eta 1064 zenbakiak dituztenak.

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEPARTAMENTUA

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia:

–Erizainak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, destinoa Santo Domingo zahar etxean duena, eta plantilla organikoan 6558 zenbakia.

–Sukaldariak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, destinoa El Vergel zahar etxean dutenak, eta plantilla organikoan 4925 eta 68630 zenbakiak.

–Sukaldariak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, destinoa San Jose zentroan duena, eta plantilla organikoan 3279 zenbakia.

–Sukaldariak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 6583 zenbakia duena.

–Haur-hezitzaileak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 3006 zenbakia duena.

–Sukaldeko laguntzaileak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, plantilla organikoan 2991 zenbakia duena.

–Zerbitzu orokorretako langileak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, D mailakoak, plantilla organikoan 2992 eta 3007 zenbakiak dituztenak.

KULTURA ETA KIROL DEPARTAMENTUA

Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusia:

–Liburutegiko arduradunak: lanpostu huts bat, lanaldi partzialeko lan araubidekoa, C mailakoa, destinoa Milagroko Liburutegian duena, eta plantilla organikoan 33764 zenbakia.

Bi.–Ondotik adierazten diren lanpostuak sortzen dira. Behar den zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastu-aurrekontuaren I. kapituluko partidetan:

LEHENDAKARITZAKO, BERDINTASUNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA BARNEKO DEPARTAMENTUA

Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusia:

–Administrazio publikoko teknikariak (arlo juridikoa): lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 11676 zenbakia duena.

EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA

Nafarroako Foru Ogasuna:

–Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaileak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 11677 zenbakia duena.

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEPARTAMENTUA

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia:

–Gizarte-hezitzaileak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, destinoa Santo Domingo zahar etxean duena, eta plantilla organikoan 11678 zenbakia.

KULTURA ETA KIROL DEPARTAMENTUA

Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusia:

–Liburutegiko arduradunak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, destinoa Milagroko Liburutegian duena, eta plantilla organikoan 11679 zenbakia.

Hiru.–Sortutako lanpostuak aldi baterako kontratazio bidez betetzeko baimena ematen zaie kontratazioaren arloan eskumena duten organoei, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuan ezarritakoarekin.

2. artikulua. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoan lanpostu batzuk sortzea, egiturazko enplegua finkatzeko.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

Bat.–Ondotik adierazten diren lanpostuak sortzen dira plantilla organikoan. Behar den zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastu-aurrekontuaren I. kapituluko partidetan:

LEHENDAKARITZAKO, BERDINTASUNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA BARNEKO DEPARTAMENTUA

Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusia:

–Administrazio publikoko teknikariak (arlo juridikoa): lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 11680 zenbakia duena.

–Lan harremanetako diplomadunak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 11681 zenbakia duena.

–Administrariak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 11682 zenbakia duena.

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEPARTAMENTUA

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia:

–Psikologoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, destinoa Iruñeko El Vergel zahar etxean duena, eta plantilla organikoan 11683 zenbakia.

–Fisioterapeutak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, destinoa Sarrigurengo Arreta Goiztiarreko Zentroan duena, eta plantilla organikoan 11684 zenbakia.

–Fisioterapeutak: lanpostu huts bat, lanaldi partzialeko lan araubidekoa, B mailakoa, destinoa San Jose zentroan duena, eta plantilla organikoan 11685 zenbakia.

–Terapeuta okupazionalak: hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, destinoa Balorazio Zentroan dutenak eta plantilla organikoan 11686, 11687 eta 11688 zenbakiak dituztenak.

–Terapeuta okupazionalak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, destinoa Sarrigurengo Arreta Goiztiarreko Zentroan duena, eta plantilla organikoan 11689 zenbakia.

–Gizarte-langileak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, destinoa Balorazio Zentroan duena, eta plantilla organikoan 11690 zenbakia.

–Gizarte-langileak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 11691 zenbakia duena.

Bi.–Sortutako lanpostuak aldi baterako kontratazio bidez betetzeko baimena ematen zaie kontratazioaren arloan eskumena duten organoei, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuan ezarritakoarekin.

3. artikulua. Burutza batzuk eskuratzeko betebeharrak aldatzea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

Abenduaren 13ko 112/2017 Foru Dekretuaren I. eranskina aldatzen da (foru dekretu horren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatu zen, ataletako, bulegoetako eta unitate parekatuetako burutzak merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko eskatzen diren betebeharrak ezartzearren); zehazki, Errekerimenduen, Jakinarazpenen eta EJZren Ataleko burutzari esleitutako berariazko betebeharrak aldatzen dira. Horrenbestez, burutza hori merezimendu-lehiaketa bidez bete nahi duten izangaiek berariazko betebehar hauek bete beharko dituzte:

EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA

Nafarroako Foru Ogasuna erakunde autonomoa:

Errekerimenduen, Jakinarazpenen eta JEZren Ataleko burutza.

Lanpostu zenbakia: 9930.

Berariazko betebeharrak: -.

Maila: A, B, C.

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapenetako lehena.–Foru dekretu hau garatu eta betearazteko gaikuntza.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari ahalmena ematen zaio foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken xedapenetako bigarrena.–Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2023ko otsailaren 1ean.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2301683