31. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LUZAIDE

2023rako zerga-tasak

Luzaideko Udalaren Kudeaketa batzordeak, 2022ko abenduaren 23an egindako osoko bilkuran, han ziren lau kideek aho batez erabakita, 2023rako zerga-tasak onetsi zituen; hori guztia, jarraikiz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoarekin. Hona hemen:

–Lurraren kontribuzioa (balorazio txosten berria): %0,2229.

2.–Ekonomia-jardueren gaineko zergaren tarifei 1,2 indizea aplikatuko zaie.

3.–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga (EIOZ): %2,5, obra gauzatzeko aurrekontuaren gainean.

4.–Erabaki honek 2023ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

5.–Erabakia argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan, orok jakin dezan, eta ohartaraztea erabaki horren aurka errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela:

a) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik aurrera. Aitzinetik, eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke, hala ere, hura eman zuen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Luzaiden, 2022ko abenduaren 30ean.–Kudeaketa Batzordeko burua, Nicolás Camino Caminondo.

Iragarkiaren kodea: L2301649