31. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

5/2023 EBAZPENA, urtarrilaren 16koa, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten eta argitaratzen baita honako deialdi honetan onartutako izangaien behin betiko zerrenda: deialdia, Nafarroako toki erakundeetako idazkarien lanpostu hutsak gaikuntzadun funtzionarioen arteko merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko, jarraikiz Nafarroako Foru Komunitateko gaikuntzadun funtzionarioentzat erreserbatutako lanpostuetan aldibaterakotasuna murrizteko presako neurriei buruzko maiatzaren 30eko 16/2022 Foru Legean eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean jasotako aurreikuspenei.

Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiaren irailaren 15eko 515/2022 Ebazpenaren bidez (196. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 3an), deialdi bat onetsi zen Nafarroako toki erakundeetako idazkarien lanpostu hutsak betetzeko gaikuntzadun funtzionarioen arteko merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez, jarraikiz Nafarroako Foru Komunitateko gaikuntzadun funtzionarioentzat erreserbatutako lanpostuetan aldibaterakotasuna murrizteko presako neurriei buruzko maiatzaren 30eko 16/2022 Foru Legean eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean jasotako aurreikuspenei.

Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiaren urriaren 26ko 569/2022 Ebazpenaren bidez, izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsi zen, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agindu zen. Ebazpen hori 2022ko 219. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 7an.

Erreklamazioak aurkezteko epea bukatuta, bidezkoa da deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea. Era berean, Langileria Batzordeak hautaturiko epaimahaikideak izendatzen dira.

Horregatik, eskuordetu dizkidaten ahalmenak erabiliz, zehazki, Lurralde Kohesiorako kontseilariaren uztailaren 1eko 35/2020 Foru Aginduaren bidez (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean ezarritako zenbait eskumen Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiari eskuordetzen dizkiona) eta urriaren 30eko 263/2019 Foru Dekretuaren bidez (Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duena) emandakoak,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea honako deialdi honetan onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda: deialdia, Nafarroako toki erakundeetako idazkarien lanpostu hutsak gaikuntzadun funtzionarioen arteko merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko, jarraikiz Nafarroako Foru Komunitateko gaikuntzadun funtzionarioentzat erreserbatutako lanpostuetan aldibaterakotasuna murrizteko presako neurriei buruzko maiatzaren 30eko 16/2022 Foru Legean eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean jasotako aurreikuspenei.

2. Langileria Batzordeak hautaturiko pertsonak epaimahaikide izendatzea, honako hauek:

Epaimahaikidea: Ixone Esquiroz Luna.

Ordezko epaimahaikidea: Nerea Macuso Moreno

3. Ebazpen hau epaimahaiko kideei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, eta interesdunei ohartaraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin.

Iruñean, 2023ko urtarrilaren 16an.–Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusia, Jesús M.ª Rodríguez Gómez.

ERANSKINA

Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda

–Onartuak:

FRANCESCA FERRER GEA

SILVIA GONZALO ETXARRI

VICTOR MANUEL MENDIVIL ZUBIZARRETA

MIREN ITXIAR SANZ DE GALDEANO MARTINEZ DE EULATE

–Baztertuak:

Idazkariaren lanposturako gaitutako tokiko funtzionarioak ez izateagatik

SILVIA CHIVITE LOPEZ

LUCIA BELOQUI IRIARTE

DIANA VAZQUEZ VIDADOR

Iragarkiaren kodea: F2300989