31. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGOITZ

Jarduera-lizentziaren eskaera. Ibilgailuak konpontzeko lantegia

Abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen 41.1.b artikulua betez (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea), aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egunean, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko oharrak aurkez ditzaten.

Sustatzailea: Cornel Matei Ionel.

Jarduera: dagoen nabe bat egokitzea ibilgailuak konpontzeko lantegi bat ezartzeko.

Tokia: Agoizko industrialdea, C kalea, 19. zenbakia (1. poligonoko 658. lurzatia).

Agoitzen, 2023ko urtarrilaren 26an.–Alkate udalburua, Angel Martín Unzué Ayanz.

Iragarkiaren kodea: L2301520