30. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Akats zuzenketa, 2022ko aurrekontuaren behin betiko onespenean

2022ko 142. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 18an, Barañaingo Udalaren 2022ko aurrekontuaren behin betiko onespenaren iragarkia argitaratu zen, kapituluka laburtuta, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.3 artikuluan jasotzen den bezala.

Akatsa antzeman denez "Gastuen transferentzia arruntak" izeneko 4. kapituluan azaltzen den zenbatekoan, jarraian zuzentzen da.

Hau dioen tokian:

"Gastuak. 4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 1.458.988,00".

Honako hau esan behar du:

"Gastuak. 4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 1.459.258,00".

Barañainen, 2023ko urtarrilaren 31n.–Alkatea, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L2301573