30. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBAS-MURU ARTEDERRETA

2023ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Tebas-Muru Artederretako Udalak, 2022ko abenduaren 20an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2023ko plantilla organikoa.

Erabaki hori argitaratu zen 2023ko 5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 9koan.

Jendaurreko epea iraganik inork erreklamaziorik edo oharrik egin gabe, plantilla organikoa behin betiko onetsitzat jotzen da, eta agintzen da argitara dadila, ondorio guztietarako; hori dena, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluarekin eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202.1 artikuluarekin.

Tebas-Muru Artederretan, 2023ko urtarrilaren 31n.–Alkatea, Yolanda Obanos Irure.

PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

Funtzionarioak.

Lanpostua: idazkaria. Lanpostu kopurua: 1. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Administrazio-egoera: hutsik. Bateraezintasuneko osagarria: %35. Lanpostuko osagarria: %3,72. Lanaldiaren luzapeneko osagarria: %10. Biurrun-Olkozko Udalarekin batasunean.

Lan-kontratudun finkoak.

Lanpostua: administrari-ofiziala. Lanpostu kopurua: 1. Maila: C. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Administrazio-egoera: hutsik. Lanpostuko osagarria: %18,36. Mailako osagarria: %12.

Administrazio-kontratudunak.

Lanpostua: idazkaria. Lanpostu kopurua: 1. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Bateraezintasuneko osagarria: %35. Lanpostuko osagarria: %3,72. Lanaldiaren luzapeneko osagarria: %10. Administrazio egoera: jardunean.

Lanpostukoa: Administrari-ofiziala. Lanpostu kopurua: 1. Maila: C. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Administrazio egoera: jardunean. Lanpostuko osagarria: %18,36. Mailako osagarria: %12.

IZENEN ZERRENDA

León Gárriz, Eva María. Idazkaria. Maila: A. Bateraezintasuneko osagarria: %35. Lanpostuko osagarria: %3,72. Lanaldiaren luzapeneko osagarria: %10. Egoera: jardunean. Antzinatasuna: 2003ko ekainaren 7a. Administrazio-kontratuduna. Gradua: 4.

Goñi Allo, Blanca Ujue. Administrari-ofiziala. Maila: C. Lanpostuko osagarria: %18,36. Mailako osagarria: %12. Egoera: jardunean. Antzinatasuna: 2008ko irailaren 4a. Administrazio-kontratuduna. Gradua: 3.

Iragarkiaren kodea: L2301589