30. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBAS-MURU ARTEDERRETA

2023ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Tebas-Muru Artederretako Udalak, 2022ko abenduaren 20an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2023ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra.

Erabaki hori argitaratu zen 2023ko 5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 9koan.

Jendaurreko aldia iragan denez inork erreklamaziorik edo oharrik aurkeztu gabe, behin betiko onetsitzat jotzen da, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202.1 artikuluarekin. Hortaz, argitara ematen da aurrekontuaren laburpena, kapituluen araberakoa, lege horren 202.3 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

DIRU-SARRERAK:

1.–Zuzeneko zergak: 296.300,00 euro.

2.–Zeharkako zergak: 30.000,00 euro.

3.–Tasak, prezio publikoak eta bestelakoak: 20.900,00 euro.

4.–Transferentzia arruntak: 194.180,15 euro.

7.–Kapital transferentziak: 3.768,40 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 545.148,55 euro.

GASTUAK:

1.–Langileria-gastuak: 112.675,00 euro.

2.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 190.652,56 euro.

4.–Transferentzia arruntak: 69.770,00 euro.

5.–Ustekabeak: 1.000,00 euro.

6.–Inbertsio errealak: 171.050,99 euro.

Gastuak, guztira: 545.148,55 euro.

Tebas-Muru Artederretan, 2023ko urtarrilaren 31n.–Alkatea, Yolanda Obanos Irure.

Iragarkiaren kodea: L2301587