29. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Dirulaguntzen deialdi publikoa, podologia zerbitzuetarako prestazio ekonomikoak emateko, norgehiagokako araubidean (2023. urtea). Laburpena

DDBN (identifikazioa): 673756.

Azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluei jarraikiz (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra), argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/673756).

Burlatako Udaleko Gobernu Batzarrak, 2023ko urtarrilaren 31n egin bilkuran, 2023. urterako dirulaguntzen deialdi publikoa onetsi zuen, podologia zerbitzurako prestazio ekonomikoak emateko, norgehiagokako araubidean.

Onuradunak eta xedea: deialdi honen xedea da prozedura juridikoa arautzea Burlatako bizilagun erroldatuei, podologia zerbitzua erabil dezaten, gizarte zerbitzuen arloko dirulaguntzak/aldi baterako laguntzak norgehiagokako araubidean emateko. Podologia zerbitzua emateko enpresa adjudikazio-hartzaileak entitate laguntzaile moduan jardunen du.

Podologia zerbitzurako laguntza ekonomikoaren prestazioa jasotzeko aukera biztanleriaren halako sektore bati ematen zaio; ez da, beraz, biztanle guztiendako, baizik eta beren adinaren kariaz zerbitzu horien beharrean daudenendako, baldin eta haien diru-sarrera mailak ezarritako baremoarekin bat egiten badu.

Oinarri arautzaileak: Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (goian adierazitako identifikazio kodea) eta Udalaren web-orrian (www.burlada.es).

Kuota, guztira: deialdiko gehieneko kopurua 12.000,00 euro izanen da, guztira, podologiarako laguntzen 23181 4800004 aurrekontu-partidaren kargura. Zenbateko hori baldintzaturik dago, dagokion aurrekontuan onetsi beharko baita.

Diruz lagunduko da, gehienez, zerbitzuaren kostuaren %85, erreferentziatako harturik podologia zerbitzuak ezarritako prezioa.

Inork ezin izanen du hilabetean zerbitzu bat baino gehiago hartu. Onuradun bakoitzak gehienez ere 6 aldiz erabili ahalko du podologia zerbitzua kontzesioaren urtean, urteko lehen egunetik hasita.

Eskabideak aurkezteko epea: 20 egun natural, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

Burlatan, 2023ko otsailaren 2an.–Alkatea, Ana María Góngora Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2301799