28. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARES

Jabari publikoko ondasunaren kalifikazio juridikoa aldatzea eta haren desafektazioa Larrandia pasealekuko 1 zenbakian. Hasierako onespena

Garesko Udalak, 2023ko urtarrilaren 9an egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen espedientea bat hastea kalifikazio juridikoa aldatzeko 4 aparkaleku-plazari, zeinak baitaude Larrandia pasealekuko 1 zenbakian, desgaitasuna duten pertsonendako erreserbatutako plazaren ondoan; xedea da jabari publikotik desafektatu eta ondare-ondasun gisa kalifikatzea, ondoren errentan emateko.

Ondorioz, jendaurrean egonen da hilabetean, irekitako espedientea udal idazkaritzan ikusgai jarrita jendea hartzeko orduetan; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamendua onesten duen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 12.1 artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 103.1 artikuluan ezarritakoarekin.

Garesen, 2023ko urtarrilaren 23an.–Alkatea, Oihan Mendo Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2301347