28. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARES

Jabari publikoko eraikineko estalkiaren azalera-eskubidea lagatzea, energia fotovoltaikoa sortzeko instalaziorako. Jendaurrean jartzea

Ikusirik Garesbide Sociedad Cooperativa, Comunidad de Energía sozietateak 2022ko azaroan aurkeztutako eskaera, eta ikusirik administrazio-espedientean jasota dagoen dokumentazioa, Garesen jabari publikoko erakin baten estalkiaren azalera-eskubidea lagatzeko, bertan energia fotovoltaikoa sortzeko instalazioa paratzeko.

Ikusirik azalera-eskubidearen lagapena arautuko duen oinarrien plegua eta, orobat, instalazioa egiteko proiektua.

Garesko Udalak, 2023ko urtarrilaren 19an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Zamariain pilotalekuko estalkian okupatu gabeko espazioaren azalera-eskubidea lagatzea Garesbide Comunidad de Energía sozietateari, energia fotovoltaikoa sortzeko instalazioa paratzeko.

Hasiera batez onetsi dira azalera-eskubidea arautuko duten oinarriak.

Erabaki hori jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Garesen, 2023ko urtarrilaren 23an.–Alkatea, Oihan Mendo Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2301346