1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
4316/2023 EBAZPENA, abenduaren 18koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen dituena, suhiltzaileen lanpostuetan aritzeko.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 7ko 589/2022 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaileen berrogeita bost lanpostu oposizio bidez betetzeko. Ebazpen hori 2022ko 58. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 22koan.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren apirilaren 22ko 1009/2022 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen (2022ko 86. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 4koan).
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 19ko 1313/2022 Ebazpenaren bidez, onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen (2022ko 110. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 30ekoan).
Oposizioaldiko probak bukatuta, kalifikazio epaimahaiak oinarrizko prestakuntza ikastaroan behin betiko onartutako 45 izangaien zerrenda igorri zuen.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 6ko 846/2023 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolari atxiki zitzaizkion 45 izangaiak, eta praktiketako funtzionario izendatu ziren.
Deialdiaren 10. oinarriak ezartzen du ezen, kalifikazio epaimahaiak, izangaiek prestakuntza ikastaroan lortutako kalifikazioak jaso ondoren, espedientean sartuko dituela, ikastaroa gainditu dutenen zerrenda onetsiko duela (txanden arabera eta, txanda bakoitzean, oposizioan ateratako guztirako puntuazioaren arabera) eta izendapen proposamena igorriko diola Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari.
Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolako zuzendariaren abenduaren 15eko 105/2023 Ebazpenaren bidez, "Suhiltzaileen Oinarrizko Prestakuntza (2023)" ikastaroko azkeneko kalifikazioak onetsi dira.
Horren ondorioz, kalifikazio epaimahaiak Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igorri du prestakuntza ikastaroa gainditu duten 45 izangaiak izendatzeko proposamena. Haietatik 1 igoera txandakoa da, eta 44 txanda irekikoak.
Jarraian, deialdiaren 11. oinarriak xedatzen duenez, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatuko ditu proposatuko izangaiak.
Beste alde batetik, Barne Zuzendaritza Nagusiak proposatu du, deialdiaren 11.3 oinarrian xedatutakoarekin bat, 2024ko urtarrilaren 1a izan dadila lanpostuaz jabetzeko eguna.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Behean azaltzen diren izangaiak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izendatzea, suhiltzaile lanetan aritzeko, haiek baitira hautapen prozedura gainditu duten izangaiak: José Ricardo Coll Capelle jauna, igoera txandakoa, eta Mikel Muguiro Mariñelarena, Leandro del Río Almajano, Fermín Viela Díez de Ulzurrun, Gerardo Rubio Gil, Asier García Lazcano, Carlos Torres Izu, Mikel Pérez Delgado, Sabin Muruzábal Errazti, Aitor Sola Escribano, Oihan López Fraile, Carlos Zardoya Martínez, Arkaitz Ezker Pilart, Sergio Echauri Mayor, David Gauna Lara, Sergio Palacios Rodríguez, Jon Sanz Tortajada, Guillermo Izu Zabalza, Lara Romera de Francisco, Xabier Macías Cipriain, Eder Sendra Baquedano, Álvaro Peña Narciso, Andoni Villanueva Iriarte, Eneko Goñi Aramendía, Sergio Echeverría Larrión, Aritz Fernández Asiain, Irati Esparza Ruiz, Aritza Eneko Martín-Cereceda Ansa, Mikel Rivero Usunáriz, Víctor Manuel Alonso Arellano, Unai Antton Astiz Izeta, Josu Tiscar Aramendía, Xabier Ros Sáenz, Juan Elizalde Pérez de Salazar, Enrique Puy Muguiro, Javier Sánchez Molina, Iñaki Esteban Valencia, Rodrigo Mario Magallón Romeo, Unai Pastor Orte, Iker Larumbe Eleno, Oihan Fava Arakama, Iker Zapirain Dagerressar, Miguel María Quintana Ferraz, Julen Arrieta Ezkieta eta Aika Martinicorena Beorlegui jaun-andreak, txanda irekikoak.
2. Lanpostu hutsak esleitzea I. eranskinean xedatutakoarekin bat.
3. Zehaztea ezen lanpostuaz jabetzeko eguna 2024ko urtarrilaren 1a izanen dela.
Egun horretan ez baldin badute lanpostuaren jabetza hartzen, behar bezala arrazoitutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte.
4. Ebazpen hau igortzea Barneko zuzendari nagusiari, Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuko Gai Administratiboak eta Langileria Kudeatzeko Atalera eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura, Araubide Juridikoaren eta Aurreikuspen Sozialaren Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetarako Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzan, eta interesdunei jakinaraztea. Interesdunei aditzera ematen zaie ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin.
5. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.
Iruñean, 2023ko abenduaren 18an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.
I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO LANPOSTUAK
TXANDA | DEITURAK ETA IZENA | LANPOSTU ZK. | HIZKUNTZA | DESTINOA |
Igoera txanda | COLL CAPELLE, JOSE RICARDO | 10011 | | AZKOIEN |
Irekia | MUGUIRO MARIÑELARENA, MIKEL | 10642 | | ATAL OPERATIBOA |
Irekia | DEL RIO ALMAJANO, LEANDRO | 7815 | | AZKOIEN |
Irekia | VIELA DIEZ DE ULZURRUN, FERMIN | 10641 | | ATAL OPERATIBOA |
Irekia | RUBIO GIL, GERARDO | 10640 | | ATAL OPERATIBOA |
Irekia | GARCIA LAZCANO, ASIER | 11373 | | LODOSA |
Irekia | TORRES IZU, CARLOS | 11372 | | LODOSA |
Irekia | PEREZ DELGADO, MIKEL | 10639 | | ATAL OPERATIBOA |
Irekia | MURUZABAL ERRAZTI, SABIN | 11382 | | ZANGOZA |
Irekia | SOLA ESCRIBANO, AITOR | 11371 | | LODOSA |
Irekia | LOPEZ FRAILE, OIHAN | 10146 | EUSKARA, B2* | AURITZ |
Irekia | ZARDOYA MARTINEZ, CARLOS | 10638 | | ATAL OPERATIBOA |
Irekia | EZKER PILART, ARKAITZ | 9870 | | LODOSA |
Irekia | ECHAURI MAYOR, SERGIO | 8375 | | LODOSA |
Irekia | GAUNA LARA, DAVID | 6897 | | LODOSA |
Irekia | PALACIOS RODRIGUEZ, SERGIO | 7822 | | LODOSA |
Irekia | SANZ TORTAJADA, JON | 6531 | | LODOSA |
Irekia | IZU ZABALZA, GUILLERMO | 6528 | | LODOSA |
Irekia | ROMERA DE FRANCISCO, LARA | 6082 | | LODOSA |
Irekia | MACIAS CIPRIAIN, XABIER | 11381 | | ZANGOZA |
Irekia | SENDRA BAQUEDANO, EDER | 6081 | | LODOSA |
Irekia | PEÑA NARCISO, ALVARO | 5753 | | ZANGOZA |
Irekia | VILLANUEVA IRIARTE, ANDONI | 6079 | | LODOSA |
Irekia | GOÑI ARAMENDIA, ENEKO | 5860 | | LODOSA |
Irekia | ECHEVERRIA LARRION, SERGIO | 10636 | | ATAL OPERATIBOA |
Irekia | FERNANDEZ ASIAIN, ARITZ | 5320 | | ZANGOZA |
Irekia | ESPARZA RUIZ, IRATI | 10635 | | ATAL OPERATIBOA |
Irekia | MARTIN-CERECEDA ANSA, ARITZA ENEKO | 10634 | | ATAL OPERATIBOA |
Irekia | RIVERO USUNARIZ, MIKEL | 6796 | | ATAL OPERATIBOA |
Irekia | ALONSO ARELLANO, VICTOR MANUEL | 6529 | | ATAL OPERATIBOA |
Irekia | ASTIZ IZETA, UNAI ANTTON | 6526 | | ATAL OPERATIBOA |
Irekia | TISCAR ARAMENDIA, JOSU | 11356 | | AURITZ |
Irekia | ROS SAENZ, XABIER | 11355 | | AURITZ |
Irekia | ELIZALDE PEREZ DE SALAZAR, JUAN | 6080 | | ATAL OPERATIBOA |
Irekia | PUY MUGUIRO, ENRIQUE | 11354 | | AURITZ |
Irekia | SANCHEZ MOLINA, JAVIER | 5787 | | ATAL OPERATIBOA |
Irekia | ESTEBAN VALENCIA, IÑAKI | 5786 | | ATAL OPERATIBOA |
Irekia | MAGALLON ROMEO, RODRIGO MARIO | 5765 | | ATAL OPERATIBOA |
Irekia | PASTOR ORTE, UNAI | 11379 | | NABASKOZE |
Irekia | LARUMBE ELENO, IKER | 11378 | | NABASKOZE |
Irekia | FAVA ARAKAMA, OIHAN | 11377 | | NABASKOZE |
Irekia | ZAPIRAIN DAGERRESSAR, IKER | 10119 | | NABASKOZE |
Irekia | QUINTANA FERRAZ, MIGUEL MARIA | 10082 | | NABASKOZE |
Irekia | ARRIETA EZKIETA, JULEN | 9785 | | NABASKOZE |
Irekia | MARTINICORENA BEORLEGUI, AIKA | 589 | | NABASKOZE |
Iragarkiaren kodea: F2317859