265. ALDIZKARIA - 2023ko abenduaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBAS-MURU ARTEDERRETA

2024rako karga-tasak

Tebas-Muru Artederretako Udalak, 2023ko abenduaren 12an egin ohiko osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Lehena.–2024rako karga-tasak onestea. Hona hemen:

a) %0,25eko karga-tasa ezartzea lurraren kontribuzioa ordainarazteko.

b) %3,78ko karga-tasa ezartzea eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergarako.

c) 1,30 indizea ezartzea gutxieneko kuoten gainean, ekonomia-jardueren gaineko zergarako.

d) %14,49ko karga-tasa ezartzea hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergarako, eta erreferentziatzat hartzea Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 2ko 2/1995 Foru Legean 2024rako onesten diren gainbalioaren gaineko zergaren gehieneko koefizienteak.

Bigarrena.–Horri guztiari dagokion erabakia argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta, ediktuak paratuta, Udalaren iragarki-taulan, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluarekin bat (Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Foru Legea).

Tebas-Muru Artederretan, 2023ko abenduaren 12an.–Alkatea, Yolanda Obanos Irure.

Iragarkiaren kodea: L2317459