263. ALDIZKARIA - 2023ko abenduaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

717E/2023 EBAZPENA, urriaren 30ekoa, Enpresen Sustapenerako zuzendari nagusiak emana, kanpo sustapenerako laguntzen 2024ko deialdia, ICEXen ICEX Next programaren osagarria, onesten duena. DDBN identifikazioa: 724770.

Nafarroako Nazioarteko Planak zenbait ekintza ezartzen ditu Nafarroako enpresen nazioartekotzea areagotzeko. Horietako bat da deialdi hau, diruz laguntzen dituena merkatuen prospekzio eta azterketa aurreratuak, nazioarteko sustapena eta kanpoko merkataritza-sarearen garapena egiteko gastuak, hain zuzen ere beharrezkoak direnak ICEX Next programari atxikitako Nafarroako ETEen esportazio prozesua hasi eta azkartzeko.

Adierazitakoarekin bat, eta erabiliz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak.

EBAZTEN DUT:

1. Onestea kanpo sustapenerako laguntzen 2024ko deialdia, ICEX, España Exportación e Inversiones ICEX Next programaren osagarria.

2. Dirulaguntza emateko oinarri arautzaileak onestea. Ebazpen honen eranskinean bildu dira.

3. 100.000 euroko gastua baimentzea, 2025eko gastuen aurrekontuan egungo aurrekontuko "Enpresentzako kanpo sustapenerako dirulaguntzak" izeneko 810003 81400 4709 431300 partidaren baliokidea denaren kargura, baldin eta ekitaldi horretan kreditu nahikoa eta egokia badago.

Orobat, 10.000 euroko zenbateko gehigarria finkatzen da gehienez. Zenbateko hori laguntzei aplikatzeko, ez da beste deialdi bat egin beharko.

Zenbateko hori eraginkorra izan dadin, kreditu gehigarria baimendu beharko da Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31.3 a) artikuluan aurreikusitako inguruabarren bat gertatzeagatik. Gastu gehigarria baimentzeak eta argitaratzeak ez du berekin ekarriko eskaerak aurkezteko beste epe bat irekitzea, ezta dirulaguntzak ematearen gainean ebazteko eta hori jakinarazteko gehieneko epearen kontaketa berriz hastea ere.

4. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta zilegi da haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta hurrengo egunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2023ko urriaren 30ean.–Enpresen Sustapenerako zuzendari nagusia, Iñigo Arruti Torre.

KANPO SUSTAPENERAKO LAGUNTZEN 2024KO DEIALDIA, ICEXEN ICEX NEXT PROGRAMAREN OSAGARRIA. OINARRI ARAUTZAILEAK

1. oinarria.–Xedea.

Laguntza hauen xedea da ICEX Next programari atxikita dauden eta Nafarroan jarduten duten ETEen esportazio prozesua hasi eta azkartzea, nazioarteko merkataritza sarerako prospekzio, sustapen eta garapen gastuak diruz lagunduz.

2. oinarria.–Onuradunak.

1. Betebehar hauek betetzen dituzten enpresek jasotzen ahalko dituzte laguntzak:

a) ICEX España Exportación e Inversiones-ek sustatzen duen ICEX Next programan parte hartzen egotea. Dirulaguntza eskatzearekin batera, baimena ematen zaio organo emaileari enpresaren ICEX Next programari buruz behar duen informazioa lortzeko entitate horretan.

b) Enpresa txiki edo ertaina izatea, Batzordeak 2003ko maiatzaren 6an emandako 2003/361/EE Gomendioko definizioari jarraikiz. Hori egiaztatzeko, ETE izateari buruzko erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu beharko da.

c) Jarduera ekonomikoen gaineko zergan alta emanda egotea Nafarroan.

d) Haren jarduera ekonomikoak ez dezala kalte nabarmenik eragin Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2020ko ekainaren 18ko 2020/852 (EB) Erregelamenduaren 17. artikuluan adierazitako ingurumen-helburuetan. Erregelamendu hori inbertsio jasangarriak errazteko esparrua ezartzeari buruzkoa da eta Taxonomiari buruzko 2019/2088 (EB) Erregelamendua aldatzen du.

e) Inolako administrazio zehapen irmorik edo kondena epai irmorik betetzen ez egotea sexu edo genero diskriminaziotzat hartutako lan praktikak egiteagatik edo onartzeagatik, eta, kasua bada, ez egotea arrazoi horiek direla-eta ezarritako epai edo zehapen bat betetzeko zain.

f) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13.2 artikuluan onuradun izateko ezarritako ezein debekurik ez urratzea.

Dirulaguntza eskatzeak berekin dakar dirulaguntza ematen duen organoari baimena ematea zuzenean eskura ditzan eskatzaileak bere zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela egiaztatzen duten ziurtagiri telematikoak, bai eta egiaztatzeko ere desgaitua ote dagoen dirulaguntzak eta laguntzak jasotzeko. Interesdunak horri uko egiten badio berariaz eskaeran, berak aurkeztu beharko ditu betebehar horietan egunean dagoela frogatzen duten ziurtagiriak.

2. a), c), d), e) eta f) letretako baldintzak eskabide-orrian jasotako erantzukizunpeko adierazpenaren bidez egiaztatuko dira.

3. oinarria.–Gastu diruz lagungarriak.

1. Honako gastu hauek dira diruz lagungarriak:

a) Nazioarteko merkatuen prospekzioa eta azterketa aurreratuak egiteko gastuak:

–Hirugarrenek egindako azterketak, txostenak, datu baseak eta zerbitzuak, haien helburua bada xede-merkatua eta produktu edo zerbitzuaren bideragarritasuna ezagutzen laguntzea, bai eta negozio aukeren berri izatea ere. Kontzeptu horien artean sartzen dira CRMren garapena, nazioarteko bezero potentzialak aurkitzeko eta behar bezala kudeatzeko tresnak, eta nazioarteko merkataritza- eta administrazio-arloaren digitalizazioa.

–Zerbitzuak kontratatzea, haien helburua bada laguntza teknikoa ematea, merkatuaren prospekzioa egitea eta sustapen-jardueretan eta merkataritza-aurreko jardueretan laguntzea. Ez da babestuko salmentari lotutako komisio edo ordainsaririk.

b) Nazioarteko sustapen gastuak:

–Sustapen-materialaren, zabalkundearen, publizitatearen, harreman publikoen eta marketin digitalaren gastuak.

–Kanpoko azoka, mintegi, jardunaldi, hitzaldi eta sustapen-ekintzetan parte hartzeko gastuak.

–Merkatuen prospekziorako eta sustapenerako bidaiak.

c) Kanpoan merkataritza-sarea garatzeko gastuak:

–Patenteak erregistratzeko eta defendatzeko gastuak, jabetza intelektualekoak eta nazioarteko markenak, eta produktua edo zerbitzua merkatuan sartzearekin eta produktua erregistratu, homologatu eta ziurtatzearekin lotutako gastuak, barnean hartuta dokumentu horiek lortzeko beharrezkoak diren prozesuaren gastuak.

–Markaren auditoria eta zaintza.

–Esportazioko ziurtagiriak eta nazioarteko kalitatekoak.

–Destinoko merkataritza-sarea garatzeko lege-, finantza- eta administrazio-aholkularitzako gastuak.

2. Gastu kategoria bakoitzean hautagarriak diren kontzeptuak eta hautagarriak ez direnak jasorik daude "Gastu diruz lagungarrien xehetasunak" izeneko agirian, laguntzen fitxan. Edozein kasutan, ez dira gastu diruz lagungarriak izanen ICEXek fakturatutako gastuak.

3. Enpresek egiten dituzten gastu guztiek, 1. atalean aipatutakoen artean baldin badaude, Nafarroako Nazioarteko Planaren logotipoa eraman behar dute, eta, horretaz gain, horiek egin direla frogatu edo grafikoki erakutsi beharko da. Logotipoa web-orri honetatik jaitsi daiteke: https://www.planinternacionaldenavarra.es/imagenes/contenidos/docs/Logos-PIN.zip.

4. Diruz lagungarriak izateko, gastuak 2024ko urtarrilaren 1etik (edo ICEX Next programan parte hartzen hasten den egunetik, hura geroagokoa bada) 2024ko abenduaren 31ra (edo ICEX Next programan parte hartzen den azken egunetik, hori lehenagokoa bada) bitartean egin, fakturatu eta ordaindu beharko dira. Epe hautagarriaren barruan egitekoak diren azoka eta bidaien kasuan, aldez aurretik egindako fakturak eta ordainketak onartuko dira.

5. Gastu diruz lagungarrietako bat 12.000 eurotik gorakoa bada (BEZik gabe), onuradunak frogatu beharko du hornitzailea efizientzia eta ekonomia irizpideei jarraituz hautatu duela; horretarako, gutxienez hiru eskaintza aurkeztu beharko dira eta aukeraturiko eskaintza hautatzeko arrazoiak eman "Hornitzailearen hautaketaren justifikazioa" izeneko inprimakian, laguntzen fitxan dagoen horretan.

Onuradunak ez dira beharturik egonen hiru eskaintzak aurkeztera, baldin eta, dirulaguntzaren xedeko gastuen ezaugarri bereziengatik, merkatuan behar adina entitate hornitzaile edo zerbitzu-emaile ez badaude edo gastua dirulaguntza eskatu baino lehen egin bada. Edonola ere, alderdi horiek aipatu inprimakian frogatu beharko dira.

6. Enpresak bere merkataritza-jardueraren ondoriozko gastu diruz lagungarriak egin baditu, gastu horiek ordainduta egon beharko dute aplikatzen zaion araudi sektorialean ezartzen diren ordainketa-aldietan, edo, bestela, merkataritza eragiketetako berankortasunaren aurkako neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legean ezarritako epealdietan.

4. oinarria.–Dirulaguntzaren zenbatekoa.

Gastu diruz lagungarri bakoitzerako laguntzaren intentsitatea honako hau izanen da (eskatzaile bakoitzak gehienez 10.000 euroko zenbatekoa jasoko du):

a) Bidaiak: gastu diruz lagungarrien %40 (BEZik gabe), destinoko herrialdeko bidaia-poltsaren %40ko mugarekin.

Bidaiaren destinoa herrialde bat baino gehiago bada, gehieneko zenbateko diruz lagungarria bidaiatzen den herrialdeetako bidaia-poltsa handienaren %40 izanen da, gehi bidaia-poltsa handiena duen bigarren herrialdekoaren %20.

b) Gainerako gastuak: gastu diruz lagungarrien %30 (BEZa kanpo).

Nolanahi ere, ehuneko horiek ICEX Next programak diruz laguntzen duen ehunekoari lotuta egonen dira, eta bi dirulaguntzen artean ezin izanen dute gainditu gastu diruz lagungarrien %100.

5. oinarria.–Eskaerak aurkezteko epea eta modua.

1. Eskaerak aurkezteko epea deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko da, eta 2024ko otsailaren 2an bukatuko, egun hori barne.

2. Eskaerak telematika bidez aurkeztuko dira nahitaez, Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atariko tramiteen katalogoko fitxa erabiliz: https://www.navarra.es/es/tramites/on/-/line/ayudas-para-la-promocion-exterior-complementarias-al-programa-icex-next-2024 (aurrerantzean, laguntzen fitxa).

3. Laguntzak eskatzeko prozesuan, eskatzaileek honako hauek bete beharko dituzte: enpresaren datuak, 2.1 oinarriko a), c), d), e) eta f) letretan onuradun izateko ezarritako baldintzak betetzeari buruzko erantzukizunpeko adierazpena, eta dirulaguntzaren xede diren gastuen aurrekontua (gehienez 40.000 eurokoa).

4. Eskaera-orri telematikoarekin batera agiri hauek aurkeztu behar dira, bakoitza artxibo batean eskaneatua eta bere izenarekin behar bezala identifikatua, eta, betiere, laguntzen fitxan eskuragarri dauden ereduei jarraikiz:

a) Erantzukizunpeko adierazpena, enpresa txikia edo ertaina izateari buruz.

b) Dirulaguntzaren xede diren gastuei buruzko memoria.

c) Eskaera 6. oinarriko 2., 3., 4. eta 5. irizpideen arabera baloratzeko bidea ematen duen dokumentazioa (2. irizpidea: Nafarroan enplegua handitzea; 3. irizpidea: "Enpresak Nafarroako Nazioarteko Planaren talentuaren ardatzarekin duen konpromisoa"; 4. irizpidea: "Enpresak genero-berdintasunarekin duen konpromisoa"; eta 5. irizpidea: "Enpresak jasangarritasunarekin duen konpromisoa").

5. Aurkeztutako dokumentazioak ez baditu Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 66. artikuluko betebeharrak betetzen, Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuak interesdunari eskatuko dio 10 egun balioduneko epean zuzentzeko, eta ohartaraziko dio, hala egin ezean, eskaera bertan behera uzten duela ulertuko dela eta espedientea artxibatzeko ebazpena emanen dela.

c) letran eskatzen den dokumentazioa aurkezten ez bada, ezin izanen da inola ere zuzendu. Ez aurkezteak 0 puntuko balorazioa ekarriko du dagokion irizpidean.

6. oinarria.–Dirulaguntza emateko irizpideak.

1. Laguntza hauek norgehiagokako prozeduraren bidez emanen dira. Hartara, aurkeztutako eskaerak konparatuko dira, haien artean lehentasun-hurrenkera bat ezartzeko, oinarri honetan ezarritako balorazio irizpideekin bat.

Laguntzen zenbatekoa kalkulatzeko, balorazio handiena eskuratzen duten eskaerei 4. oinarrian ezarritako laguntza intentsitatea aplikatuko zaie, deialdi honetarako aurrekontuan erabilgarri dagoen kreditua agortu arte.

2. Hauek izanen dira eskaerak baloratzeko irizpideak:

–1. irizpidea: ICEX Next programan sartzeko ICEXek emandako puntuazioa, 80 puntu arte.

–2. irizpidea: Nafarroan enplegua handitzea, gehienez 6 puntu:

NAFARROAN ENPLEGUA HANDITZEA

PUNTUAK

(2022an enplegatuen batez besteko kopurua-2021ean enplegatuen batez besteko kopurua) / 2021ean enplegatuen batez besteko kopurua

0,25 puntu, handitzen den ehuneko puntu bakoitzeko (gehienez ere 6 puntu)

Irizpide hau baloratzeko, enpresak Nafarroan duen Gizarte Segurantzako kotizazio-kontuaren kode bakoitzerako 2021eko eta 2022ko "Alta-egoeran dauden langileen urteko batez besteko kopuruari buruzko txostenak" aurkeztu beharko dira.

–3. irizpidea: Enpresak Nafarroako Nazioarteko Planaren talentuaren ardatzarekin duen konpromisoa, 4 puntu gehienez:

Honako hauek baloratuko dira:

a) Europar Batasunetik kanpoko herrialdeetan praktikak egiteko, Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuak kudeatzen dituen beken azken hiru deialdien onuradunak hartu izana Nafarroan jarduten duen enpresak atzerrian duen filial edo sukurtsal batean aritzeko.

b) Europar Batasunetik kanpoko herrialdeetan praktikak egiteko, Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuak kudeatzen dituen beken azken hiru deialdien onuradunak kontratatu izana. Irizpide hau baloratzeko, laguntza eskaerarekin batera kontratuak aurkeztu beharko dira.

PRAKTIKETAKO EDO KONTRATATUTAKO PERTSONA KOPURUA

PUNTUAK

Pertsona bat

2

Bi pertsona edo gehiago

4

–4. irizpidea: Enpresak genero-berdintasunarekin duen konpromisoa, 5 puntu gehienez.

Neurri hauetako baten bidez genero-berdintasunarekiko konpromisoa egiaztatzen duten enpresek 5 puntu lortzen ahalko dituzte:

a) Zuzendaritza-postuetan %40, gutxienez, emakumeak izatea. Hori egiaztatzeko, laguntzak eskatzen diren egunean, itxitako azken ekitaldi fiskalean erregistratutako (eta horretara behartuta egonez gero ikuskatutako) urteko kontuetan sexuaren arabera bereizita ageri den zuzendaritza-kideen kopuruari buruzko informazioa eman beharko da. Modu horretan justifikatu ezin denean, enpresak sinatutako ziurtagiriaren bidez egiaztatuko da. Ziurtagiri horretan, enpresako zuzendaritza-kideen kopurua jasoko da, sexuaren arabera bereizita eta kargua zehaztuta, laguntzen fitxan eskuragarri dagoen ereduaren arabera.

b) Azken bost urtean aitorpen edo bereizgarri bat lortu izana tratu- eta aukera-berdintasuneko politikak aplikatzeagatik (adibidez, Berdintasun Ministerioaren "Berdintasuna Enpresan" bereizgarria, eta abar), berdintasun-plan bat izatera behartuta egonez gero, plan hori REGCON erregistroan erregistratu bada.

c) Emakumeen eta gizonen berdintasun-plan bat izatea, urriaren 13ko 901/2020 Errege Dekretuaren arabera erregistratua, horretara nahitaez beharturik ez badago.

d) Azken hiru urteetan lege-esparrua gainditzen duten kontziliazio-neurriak aplikatu izana. Enpresak eta langileen ordezkariek sinatutako ziurtagiriaren bidez egiaztatuko da, aplikatutako neurriak zehaztuta.

Deialdia kudeatzen duen organoak aholku eskatzen ahal dio Nafarroako Berdintasunerako Institutuari, laguntza eskatzen duen enpresak aurkeztutako agiriak baloratzen lagundu dezan.

–5. irizpidea: Enpresak jasangarritasunarekin duen konpromisoa, 5 puntu gehienez.

5 puntu lortzen ahalko dituzte garapen jasangarriarekiko konpromisoa egiaztatzen duten enpresek, 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera lortutako ziurtagiri hauetakoren bat aurkeztuta, ziurtagiri horiek indarrean daudela egiaztatzen badute:

a) Ingurumenaren kudeaketa: EMAS egiaztapena, ISO 14001 eta antzekoak (ISO 14006, ekodiseinuaren kudeaketari buruzkoa, edo ISO 14040, produktuaren bizi-zikloaren analisiari buruzkoa), produktuaren ingurumen adierazpena (PIA, ISO 14025 arauaren arabera), aztarna hidrikoa edo karbono-aztarna murrizteko estrategiak.

b) Energia-efizientziaren kudeaketa: ISO 50001.

c) Ekonomia zirkularraren kudeaketa: Ekonomia zirkularraren estrategiak, Zero Hondakin.

d) Gizarte-erantzukizunaren kudeaketa eta jasangarritasun globala: InnovaRSE sistema, IQNet SR10, ISO 26000, garapen jasangarrirako helburuei egindako ekarpena, Bcorp.

e) Erakundeak jasangarritasuna hobetzearekin duen konpromisoa erakuts dezaketen beste ziurtagiri batzuk.

3. Eskatzaileek lortutako puntuazioetan berdinketa gertatuz gero, 1. irizpidean lortutako puntuazioaren arabera ebatziko da, eta berdinketak iraunez gero, 4. irizpidean lortutako puntuazioaren arabera.

7. oinarria.–Dirulaguntza ematea.

1. Laguntzak kudeatzen dituen organoak, hots, Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuak, aurreko oinarrian ezarritako irizpideei jarraituz ebaluatuko ditu eskaerak, eta organo eskudunari ebazpen proposamena igorriko dio, non adieraziko baita onuradunek dirulaguntza lortzeko betebehar guztiak betetzen dituztela.

2. Enpresen Sustapenerako zuzendari nagusia da dirulaguntza emateari buruz ebazteko organo eskuduna.

Ebazpena arrazoitua izanen da, eta bertan azalduko dira, gutxienez ere, dirulaguntza jasoko duten eskatzaileen zerrenda eta, hala badagokio, ezetsi diren eskaerak, eta, horien artean, aurrekontuko mugagatik ezetsitakoak.

3. Ebazpena gehienez 3 hilabeteko epean eman eta jakinaraziko da eskatzaileen gaitutako helbide elektroniko bakarrean, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik hasita.

Ezarritako gehieneko epea bukatzen bada berariazko ebazpenik eman eta jakinarazi gabe, eskaerak administrazio isiltasunez ezetsitzat jotzen ahalko dira.

4. Baldin eta dirulaguntza esleitu ondoren deklaratzen bada dirulaguntza kobratzeko eskubidea galdu dela edo onuradunen batek dirulaguntzari uko egiten badio eta, horren ondorioz, nahikoa kreditu askatzen bada, diru hori erabiltzen ahalko da behar adina aurrekontu ez egoteagatik hasiera batean ezetsi ziren eskaerei erantzuteko. Kasu horretan, deialdiaren ebazpenean ezarritako puntuazio ordenari jarraituko zaio.

8. oinarria.–Diruz lagundutako jarduketen aldaketak.

Enpresen Sustapenerako zuzendari nagusiak aldaketa hauek baimentzen ahalko ditu, emandako guztizko zenbatekoa gainditzen ez bada eta diruz lagundutako jardueraren helburuei eusten bazaie:

a) Dirulaguntza emateko ebazpenean jasotako gastu diruz lagungarrien zenbatekoaren %30erainoko aldaketak.

b) Eskaeran aurreikusi gabeko gastuak sartzea, laguntza emateko ebazpenean jasotako guztizko aurrekontu hautagarriaren %30eko mugarekin, behar bezala justifikatzen bada eta 3.4 oinarrian adierazitako gastuen hautagarritasun-aldia bukatu baino 3 hilabete lehenago gutxienez eskatzen bada, laguntzen fitxaren bidez.

9. oinarria.–Diruz lagundutako jarduketa justifikatzea.

1. Onuradunek 2025eko martxoaren 31ra arteko epea izanen dute jarduketa justifikatzeko (egun hori barne); horretarako, agiri hauek aurkeztu beharko dituzte telematika bidez, laguntzen fitxatik.

a) Gastuak justifikatzeko inprimakia.

b) Egindako jarduketen memoria.

c) Fakturak eta ordainagiriak.

d) Planaren finantzabideei buruzko erantzukizunpeko adierazpena, laguntzaren fitxan dagoen ereduaren araberakoa.

e) Dirulaguntzaren publikotasunaren gaineko justifikazioa, 11.1.c) oinarrian ezarritakoari jarraikiz.

f) Bidaien ziurtapenak.

g) Hornitzailearen hautaketaren gaineko justifikazioaren inprimakia eta 3.5 oinarrian ezarritako gainerako agiriak.

h) Nazioarteko negozioaren plan estrategikoa, ICEXek egina.

i) Ebaluazio inkesta (on-line).

2. Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuak gastu diruz lagungarrien frogagiriak eskatzen ahalko dizkio ICEXi, justifikazioetan jasotako datuak egiaztatzearren.

3. Justifikazioa egiten bada ezarritako epea bukatu ondoren, baina, betiere, hurrengo 10 egun balioduneko epearen barnean, kobratu beharreko dirulaguntza %5 murriztuko da. Denbora gehiago igaro bada, laguntza kobratzeko eskubidea galdu dela deklaratuko da.

10. oinarria.–Dirulaguntza ordaintzea.

1. Frogagiriak aztertuta, kudeaketa organoak organo eskudunari igorriko dio ordainketa egiteko ebazpenaren proposamena. Horrekin batera, txosten bat aurkeztuko da, ziurtatzen duena bete direla dirulaguntza emateko arrazoi izandako xedeak eta onuradunek betetzen dituztela dirulaguntza kobratzeko eskubidea ematen duten baldintzak.

2. Dirulaguntza ordaintzeko ebazpena hiru hilabeteko epean emanen da, frogagiriak aurkezten direnetik hasita.

11. oinarria.–Onuradunen betebeharrak eta horiek ez betetzearen ondorioak.

1. Dirulaguntza jasotzen duten onuradunek honako betebehar hauek izanen dituzte:

a) Dirulaguntza eman dela jakinarazten denetik hasita hilabeteko epean, telematikaz aurkeztea dirulaguntzen onuradunen gardentasun betebeharrari buruzko adierazpena, laguntzen fitxan gaitutako izapidearen bidez. Adierazpen hori beti aurkeztu behar da, gardentasun betebeharra izan (Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 3.c) artikuluko baldintzak betetzeagatik) edo ez izan (kasu horretan, inguruabar hori adieraziko da adierazpenean).

3.c) artikuluko baldintzak betetzen dituztenek ez badute betetzen foru lege horren 12.4 artikuluan eskatzen den informazioa aurkezteko betebeharra, ezin izanen da ordaindu onartutako dirulaguntza.

b) Jarduketa egin eta justifikatzea 9. oinarrian ezarritako moduan.

c) Enpresaren web-orrian eta 3. oinarrian aipatzen diren gastu diruz lagunduen euskarrietan aipatzea dirulaguntza hau jaso izana; horretarako, Nafarroako Nazioarteko Planaren logotipoa txertatuko da.

d) Ebaluazio inkesta betetzea (online), laguntzen fitxan eskura dagoena.

e) Enpresa-deslokalizaziorik ez egiteko konpromisoa hartzea, Enpresen sustraitzearen aldeko eta enpresa-deslokalizazioaren aurkako neurriei buruzko abenduaren 16ko 18/2020 Foru Legearen 4. artikuluan ezartzen dena kontuan hartuta.

f) Laguntzak kudeatzen dituen organoari komunikatzea beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuk lortu direla diruz lagundutako jarduerak finantzatzeko, 12. oinarrian aurreikusitako ondorioetarako. Jakin bezain laster egin behar da komunikazio hori.

g) 2024, 2025 eta 2026ko ekitaldietako eraginkortasun-adierazleei buruzko galdetegia (salmenten, esportazioen eta enpleguaren zifra) aurkeztea. Galdetegi hori eskuragarri dago laguntzen fitxan.

h) Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 9. artikuluan ezarritako betebehar orokorrak.

2. Oinarri arautzaile hauetan edo Dirulaguntzei buruzko Foru Legean ezarritako betebeharren bat bete ezean, onartutako dirulaguntza jasotzeko eskubidea galduko da, edo, hala badagokio, diru hori itzuli beharko da, foru lege horren 35. artikuluan xedatutakoarekin bat. Hala ere, enpresa-deslokalizazioa gertatuz gero, 18/2020 Foru Legearen 7. artikuluan ezarritako baldintzen arabera itzuliko da dirulaguntza.

Halaber, aurreko betebeharretako bat hein batean betetzen ez bada, ordaindu beharreko dirulaguntzaren zenbatekoa doitzen ahalko da proportzionaltasun printzipioari jarraikiz, edo, zein den kasua, dagokion zenbatekoa itzuli beharko da. Zehazki, laguntza %5 murriztea aurreikusi da baldin eta diruz lagundutako jarduketaren justifikazioa 9.3 oinarrian ezarritako epean egiten bada.

12. oinarria.–Dirulaguntzaren bateragarritasuna.

Deialdi honetako dirulaguntzak bateragarriak dira gastu beretarako emandako beste dirulaguntza batzuekin, emaileak izanik Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa, beste administrazio publiko batzuk, beste erakunde publiko nahiz pribatu batzuk edo partikularrak, nazionalak nahiz atzerrikoak.

Edozein kasutan, gastu bererako emandako dirulaguntzen zenbatekoak, bakarrik edo denak baturik, ezin izanen du gainditu onuradunak egin beharreko gastuaren kostua.

13. oinarria.–"De minimis" laguntzak.

Deialdi honetako dirulaguntzak "de minimis" laguntzak dira, Europako Batzordeak 2013ko abenduaren 18an emandako 1407/2013 Erregelamendua ordeztuko duen erregelamenduan xedatutakoaren arabera. 1407/2013 Erregelamenduaren xedea da Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak "de minimis" laguntzei aplikatzeko modua xedatzea (2013ko L 352 EBAO, abenduaren 24koa).

14. oinarria.–Baliabide elektronikoen bidezko harremanak.

1. Laguntzen eskaera eta erantsi beharreko dokumentazio guztia telematika bidez aurkeztuko dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoan, laguntzen fitxaren bidez, Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atariko tramiteen katalogoaren barnean (www.nafarroa.eus).

2. Administrazio egintzen jakinarazpena eta laguntza hauek emateko prozeduraren barruan egiten diren jarduketa guztien komunikazioak enpresa eskatzaileen gaitutako helbide elektroniko bakarraren bidez eginen dira. Jakinarazpen edo komunikazioaren bidalketaren berri emanen da eskatzaileak jarritako helbide elektronikoaren bitartez.

15. oinarria.–Emandako dirulaguntzen publizitatea.

Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuak jendaurrean jarriko ditu emandako dirulaguntzak Ogasuneko Ministerioaren Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren bitartez (https://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index), honako hauek adierazita: deialdia, laguntzak zein aurrekontu kredituri egotzi zaizkion, onuradunak eta emandako diru kopurua.

16. oinarria.–Oinarri arautzaileen aurkako errekurtsoa.

Interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute oinarri arautzaile hauen aurka, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik.

BIDAIA-POLTSAK (EUROAK)

HERRIALDEA

BIDAIA-POLTSAREN
ZENBATEKOA

ALBANIA

980

ANGOLA

2.760

SAUDI ARABIA

1.960

ALJERIA

640

ARGENTINA

2.660

ARMENIA

1.640

AUSTRALIA

3.100

AZERBAIJAN

1.960

BANGLADESH

2.440

BIELORRUSIA

1.180

BOLIVIA

2.560

BOSNIA-HERZEGOVINA

860

BOTSWANA

2.720

BRASIL

2.500

BRUNEI

3.100

KAMERUN

1.700

KANADA (EKIALDEKO KOSTA)

1.800

KANADA (MENDEBALDEKO KOSTA)

2.280

TXAD

1.800

TXILE

2.880

TXINA

1.900

KOLONBIA

2.120

KONGO

2.760

HEGO KOREA

1.960

BOLI KOSTA

2.120

COSTA RICA

2.120

KROAZIA

980

KUBA

1.560

EKUADOR

2.120

ESTATU BATUAK (ERDIALDEA)

1.820

ESTATU BATUAK (EKIALDEKO KOSTA)

1.500

ESTATU BATUAK (MENDEBALDEKO KOSTA)

2.340

EGIPTO

1.320

EL SALVADOR

2.120

ARABIAR EMIRERRI BATUAK

1.620

ETIOPIA

1.780

FILIPINAK

2.520

GABON

2.120

GEORGIA

1.720

GHANA

2.120

GUATEMALA

2.120

GINEA BISSAU

1.560

GINEA KONAKRY

1.640

EKUATORE GINEA

1.800

HONDURAS

2.120

INDIA

2.500

INDONESIA

1.500

IRAN

2.120

IRAK

2.200

ISLANDIA

1.480

ISRAEL

1.320

JAMAIKA

2.000

JAPONIA

3.320

JORDANIA

1.800

KAZAKHSTAN

1.980

KENYA

1.960

KIRGIZISTAN

2.220

KUWAIT

2.080

LIBANO

1.480

LIBERIA

1.640

LIBIA

1.320

MADAGASKAR

2.940

MALAYSIA

2.000

MALAWI

2.660

MALI

2.080

MAURITANIA

1.320

MAROKO

600

MEXIKO

1.820

MOLDAVIA

1.320

MONGOLIA

2.780

NAMIBIA

2.700

NEPAL

2.720

NIKARAGUA

2.120

NIGERIA

1.320

ZEELANDA BERRIA

3.260

OMAN

1.960

PAKISTAN

2.160

PANAMA

2.120

PARAGUAI

2.600

PERU

2.600

PUERTO RICO

1.640

QATAR

1.780

AFRIKA ERDIKO ERREPUBLIKA

1.900

KONGOKO ERREPUBLIKA DEMOKRATIKOA

2.360

DOMINIKAR ERREPUBLIKA

1.480

ERRUSIA

1.660

SENEGAL

1.480

SERBIA-MONTENEGRO

980

SINGAPUR

2.700

SIRIA

1.480

SOMALIA

1.960

SRI LANKA

2.300

HEGOAFRIKA

2.020

THAILANDIA

2.360

TAIWAN

2.500

TUNISIA

700

TURKMENISTAN

2.280

TURKIA

1.240

UKRAINA

960

URUGUAI

2.760

UZBEKISTAN

1.920

VENEZUELA

2.120

VIETNAM

3.260

YEMEN

1.800

ZAMBIA

2.760

ZIMBABWE

2.740

ALEMANIA

740

ANDORRA

540

AUSTRIA

980

BELGIKA

660

BULGARIA

1.480

ZIPRE

1.140

DANIMARKA

740

ESLOVAKIA

900

ESLOVENIA

860

ESTONIA

1.000

FINLANDIA

860

FRANTZIA

780

GREZIA

900

HUNGARIA

1.140

IRLANDA

700

ITALIA

740

LETONIA

620

LITUANIA

860

LUXENBURGO

780

MALTA

1.140

NORVEGIA

1.100

HERBEHEREAK

800

POLONIA

1.140

PORTUGAL

540

ERRESUMA BATUA

700

TXEKIAR ERREPUBLIKA

1.140

ERRUMANIA

600

SUEDIA

980

SUITZA

920

Iragarkiaren kodea: F2315924