263. ALDIZKARIA - 2023ko abenduaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

AKATS ZUZENKETA, Nafarroako Parlamentuaren zerbitzuko legelari izateko deialdiarena (258. NAO, abenduaren 14koa).

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak, 2023ko abenduaren 18an egindako bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

Zerbitzu Orokorretako buruak txostena aurkeztu du, Nafarroako Parlamentuaren zerbitzuko legelari izateko bi lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko (funtzionario-araubidekoak eta A mailakoa) deialdian akatsa hauteman delako (PER20230062). Deialdi hori Mahaiak 2023ko azaroaren 27an hartutako erabaki baten bidez onetsi zen, eta erabakia Parlamentuaren webgunean eta Parlamentuaren nahiz Nafarroako aldizkari ofizialetan eman zen argitara (2023ko abenduaren 14ko 47. NPAO eta 2023ko abenduaren 14ko 258. NAO).

Aurkezturiko dokumentazioa ikusita eta Nafarroako Parlamentuko Erregelamenduaren 42. artikuluarekin bat, honako hau,

ERABAKITZEN DA:

1. Nafarroako Parlamentuaren zerbitzuko legelari izateko bi lanpostu huts, funtzionario-araubidekoak eta A mailakoak, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren 7.3.4. oinarrian hautemandako akatsaren zuzenketa onestea. Hartara:

"Ariketen edukia deialdiko III. eranskinean ageri diren gaiei loturik egonen da" dioen lekuan,

Honako hau jarriko du: "Ariketen edukia deialdiko IV. eranskinean ageri diren gaiei loturik egonen da".

2. Deialdiaren 7.3.4. oinarrian hautemandako akatsaren zuzenketa Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Parlamentuaren webgunean argitara dadin agintzea.

Iruñean, 2023ko abenduaren 18an.–Lehendakaria, Unai Hualde Iglesias.

Iragarkiaren kodea: F2317809