2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OTEITZA
Aldaketa, Iturtxipia udal kiroldegiaren erabilera arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena
Oteitzako Udalak, 2023ko urtarrilaren 19an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Iturtxipia udal kiroldegiaren erabilera arautzen duen ordenantzaren aldaketa.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantzaren aldaketa behin betiko onetsi, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Oteitzan, 2023ko urtarrilaren 24an.–Alkatea, Rubén Darío Martínez Landa.
Iragarkiaren kodea: L2301198