2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MAÑERU
Zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak 2023rako
Mañeruko Udalak, 2023ko urtarrilaren 18an egin osoko bilkuran, erabaki zuen 2022ko ekitaldian aplikatutako zerga-tasa berberak mantentzea 2023. urterako. Hona hemen:
–Lurraren kontribuzioa: ehuneko 0,25.
–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: ehuneko 4.
–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: %12ko tasa.
0,55 | 20 urte edo hortik gora |
0,46 | 19 urte |
0,42 | 18 urte |
0,09 | 17 urte |
0,09 | 16 urte |
0,06 | 15 urte |
0,06 | 14 urte |
0,06 | 13 urte |
0,06 | 12 urte |
0,06 | 11 urte |
0,06 | 10 urte |
0,06 | 9 urte |
0,06 | 8 urte |
0,06 | 7 urte |
0,06 | 6 urte |
0,06 | 5 urte |
0,20 | 4 urte |
0,24 | 3 urte |
0,09 | 2 urte |
0,07 | 1 urte |
0,07 | Urtebetetik behera |
–Hilerriko tasak: Ehorzketak lurrean: erroldatuak, 150 euro; erroldatu gabeak, 300 euro. Kolunbarioak: erroldatuak, 70 euro; erroldatu gabeak, 140 euro.
–Ezkontza zibilen espedienteak tramitatzeko tasak: 100 euro.
–Partikularrek sustaturiko egintzen ondoriozko hirigintzako txostenen tasak: Etxebizitza eta Eraikinak Birgaitzeko Bulegoko hirigintza zerbitzuaren fakturaren araberakoa.
–Udalak obrak gauzatzeko emandako aginduen tasak: eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergagatik jarduketa berak izanen lukeen zenbatekoa.
–Betearazpen subsidiarioen espedienteak tramitatzeko tasak: obra gauzatzeko aurrekontuaren %20.
–Lehen aldiz erabiltzeko lizentzia emateko tarifak:
- Oin berriko eraikinak: 150,00 euro.
- Zaharberritzeak, handitzeak, egiturak berritzea: 100,00 euro.
- Erabilera aldatzea, etxebizitzak egitea: 100,00 euro.
- Nolanahi ere, aurreko tarifetatik gorakoak baldin badira, Hirigintza Zerbitzuak fakturatzen dituenak kobratuko dira.
–Eremu publikoa ostalaritzako establezimenduetako terrazekin okupatzeko tasa:
- Mahaiak, aulkiak eta mahai hankabakarrak: 2 euro/m²/denboraldia.
Mañerun, 2023ko urtarrilaren 19an.–Alkatea, Nuria García Aróstegui.
Iragarkiaren kodea: L2301040