250. ALDIZKARIA - 2023ko abenduaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

CORELLA

Izendapena, familia-langilearen hiru lanpostu huts betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, Enplegu Publikoan dagoen Behin-behinekotasuna Murrizteko Premiazko Neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera

Corellako Udalaren Gobernu Batzarrak, 2023ko azaroaren 6an egindako bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Ikusirik familia-langilearen lau lanpostu huts merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, Enplegu Publikoan dagoen Behin-behinekotasuna Murrizteko Premiazko Neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera.

Kalifikazio-epaimahaiak, urriaren 9an egin bilkuran, proposamena egin zuen honako hauek langile lan-kontratudunen araubidean izendatzeko familia-langilearen lanposturako:

María José González Álvarez.

Ofelia Gil Casamachín.

Eva María Vera Pérez.

Ikusirik 2022ko 253. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaraturiko deialdiaren 11. oinarria,

Bertaratutako guztien aldeko botoarekin, honako hau erabaki da:

Lehena.–Honako hauek izendatzea zerbitzu familia-langilearen lanposturako, langile lan-kontratudunen araubidean:

LANPOSTUAREN IZENA

IZEN-DEITURAK

FAMILIA-LANGILEA

MARÍA JOSÉ GONZÁLEZ ÁLVAREZ

FAMILIA-LANGILEA

OFELIA GIL CASAMACHIN

FAMILIA-LANGILEA

EVA MARÍA VERA PÉREZ

Bigarrena.–Lanpostu hutsak esleitzea zerrenda honetan ageri den moduan:

LANPOSTUAREN IZENA

ZENBAKIA

ARAUBIDEA

MAILA

SARBIDEA

MAILAKO
OSAGARRIA

LANPOSTUKO
OSAGARRIA

IZEN-DEITURAK

FAMILIA-LANGILEA

1

LK

D

ML

12

10,69

MARÍA JOSÉ GONZÁLEZ ÁLVAREZ

FAMILIA-LANGILEA

1

LK

D

ML

12

10,69

OFELIA GIL CASAMACHIN

FAMILIA-LANGILEA

1

LK

D

ML

12

10,69

EVA MARÍA VERA PÉREZ

Hirugarrena.–Izendatutako izangaiek 2023ko abenduaren 22an jabetu beharko dute lanpostuaz. Emandako epean, eta ezinbesteko kasuetan salbu, jabetza hartzen ez dutenek eskubide guztiak galduko dituzte toki erakundeko lan-kontratudun langile finkoa izateko.

Laugarrena.–Izendapen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Corellan, 2023ko azaroaren 6an.–Alkatea, Gorka García Izal.

Iragarkiaren kodea: L2315748