250. ALDIZKARIA - 2023ko abenduaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

CORELLA

Deialdia, gizarte-langilearen lanpostu huts bat betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, Enplegu Publikoan dagoen Behin-behinekotasuna Murrizteko Premiazko Neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera. Izendapena

Corellako Udalaren Gobernu Batzarrak, 2023ko azaroaren 6an egindako bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Ikusirik gizarte-langilearen lanpostu huts bat merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, Enplegu Publikoan dagoen Behin-behinekotasuna Murrizteko Premiazko Neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera.

Kalifikazio-epaimahaiak, urriaren 9an egin bilkuran, proposamena eginik Aitana Aguirre Bueno izendatzeko gizarte-langilearen lanposturako, langile lan-kontratudun gisa.

Ikusirik 2022ko 253. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaraturiko deialdiaren 11 oinarria.

Bertaratutako guztien aldeko botoarekin, honako hau erabaki da:

Lehena.– Aitana Aguirre Bueno izendatzea gizarte-langilearen lanposturako, langile lan-kontratudun gisa.

Bigarrena.–Lanpostua esleitzea zerrenda honetan ageri den moduan:

LANPOSTUAREN IZENA

ZENBAKIA

ARAUBIDEA

MAILA

SARBIDEA

LANPOSTUKO
OSAGARRIA

IZEN-DEITURAK

GIZARTE-LANGILEA

1

LK

B

ML

35,27

AITANA AGUIRRE BUENO

Hirugarrena.–Izendatutako izangaiak 2023ko abenduaren 22an jabetu beharko du lanpostuaz. Emandako epean, eta ezinbesteko kasuetan salbu, jabetza hartzen ez dutenek eskubide guztiak galduko dituzte toki erakundeko lan-kontratudun langile finkoa izateko.

Laugarrena.–Izendapen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Corellan, 2023ko azaroaren 6an.–Alkatea, Gorka García Izal.

Iragarkiaren kodea: L2315747