25. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBASKO KONTZEJUA

2023ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Tebasko Kontzejuko Batzarrak, 2022ko urriaren 10ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2023ko ekitaldiko aurrekontuaren eta hura betearazteko oinarrien espedientea. Horren iragarkia argitaratu zen 2022ko 210. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 24an, eta Kontzejuaren iragarki-taulan eta web-orrian, argitaratu eta 15 egun balioduneko epean bizilagun eta interesdunek espedientea azter zezaten eta aurkez zitzaten bidezko iruditzen zitzaizkien erreklamazioak. Epe horretan ez da alegaziorik aurkeztu, ez eta jaso ere.

Horrenbestez, eta jarraikiz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.–1 artikuluari eta harekin bat heldu direnei, iragarki hau argitaratzen da, aurrekontuaren laburpenarekin batera, aipatu foru legearen 202.–3 artikuluarekin bat. Hona hemen:

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 128.550,00 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 590.170,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 58.350,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 380.000,00 euro.

Gastuak, guztira: 1.157.070,00 euro.

DIRU-SARRERAK:

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 56.810,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 86.900,00 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 757.447,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak besterentzea: 256.000,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 1.157.157,00 euro.

Argitara ematen da, interesdun orok jakin dezan.

Tebasen, 2023ko urtarrilaren 16an.–Kontzejuko burua, Leire Martínez Carneiro.

Iragarkiaren kodea: L2300909