25. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

2023ko aurrekontua. Behin betiko onespena

2023ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak hasiera batez onetsi ziren, gehiengo soilez hartutako erabakiaren bidez, Udalaren 2022ko azaroaren 29ko osoko bilkuran. Horren iragarkia 2022ko 252. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 19an, baita iragarki-taulan ere. Jendaurreko aldia igaro denez inork espediente horren aurkako alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsita gelditu da eta argitara ematen da haren laburpena, kapitulu ekonomikoka. Guztia, bat etorriz xedatutakoarekin Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272., 276.2 eta 277. artikuluetan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 1.109,507,33 euro.

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 2.176.987,67 euro.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 8.534,29 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 348.595,83 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 906.000,00 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 100.518,24 euro.

Guztira: 4.650.143,36 euro.

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 924.265,41 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 135.000,00 euro.

3. kapitulua.– Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 452.132,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 1.728.733,07 euro.

5. kapitulua.– Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 962.389,74 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak besterentzea: 35.000,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 412.623,14 euro.

Guztira: 4.650.143,36 euro.

Mendabian, 2023ko urtarrilaren 16an.–Alkate udalburua, María Josefa Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L2300925