25. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MÉLIDA

Osoko bilkuraren eskumenak eskuordetzea alkatetzari, zinema-antzerki-kontzertu aretoaren obrak kontratatzeko

Melidako Udalak, 2023ko urtarrilaren 19an egindako osoko bilkura berezian, besteak beste erabaki hau hartu zuen:

Lehendabizikoa.–Osoko bilkuraren eskumenak alkatetzari eskuordetzeko proposamenaren aldeko txostena egitea, Melidako zinema-antzerki-kontzertu aretoaren lanetako obra, zerbitzu eta hornidura gaietan.

Bigarrena.–Alkatetzari eskuordetzea, Zuzenbidean bidezkoa den bezainbeste, Mélidako zinema-antzerki-kontzertu aretoaren obra, zerbitzu eta hornidurak kontratatzeko ahalmen guztiak, urte kopurua handitzeko ahalmena barne, bai eta aipatu portzentajeak igotzea ere, ahalmen hori arautzen baita martxoaren 5eko 2/2004 Legegintzako Errege Dekretuaren 174.3 artikuluan (legegintzako errege dekretu horren bidez onesten da Toki Ogasunei buruzko Legearen testu bategina).

Hirugarrena.–Alkatetzak eskuordetzaren bidez hartutako erabakietan berariaz jasoko da zirkunstantzia hori, honako testu hau sartuta: "Alkatetza eskuduna baita erabaki hau hartzeko, Udalak 2023ko urtarrilaren 19an egindako osoko bilkuran onetsitako eskuordetzearen arabera."

Laugarrena.–Honako hauek dira alkatetzak erabiltzen ahalko dituen ahalmenak eskuordetutako eskudantziei dagokienez: organo eskuordetzaileari dagozkionak, eta berariaz hartzen dute barnean organo eskuordetuak emandako egintzen aurka jarritako berraztertzeko errekurtsoak ebazteko ahalmena; nolanahi ere, osoko bilkurak beretzat gordetzen du eskuordetutako edozein gai edo arlori buruzko eskuduntza noiznahi bereganatzeko ahalmena, alkatetzan izapidetzen ari bada ere.

Bosgarrena.–Eskuordetza horrek zehazten duen eran eta han ezarritako mugak gainditu gabe erabiliko ditu alkatetzak berari eskuordetutako eskudantziak, eta inongo beste organori ezin izanen zaizkio eskuordetu.

Seigarrena.–Alkatetzak osoko bilkurari emango dio aditzera nola erabili den eskuordetza, alkatetzaren administrazio egintza guztiak bidaliz Udalbatzako zinegotzi guztiei, ohiko osoko bilkurak edo osoko bilkura bereziak egiten direnean.

Zazpigarrena.–Onesten den erabakiak aurreikusi gabekoan, arau hauetan ezarritakoa izanen da aplikatuko den araubide juridikoa: 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzkoa; eta 2568/1986 Errege Dekretua, azaroaren 28koa, Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duena.

Zortzigarrena.–Eskuordetza mugagabea izanen da, eta isilbidez onetsitzat joko da baldin eta, alkatetzari erabakia jakinarazi eta hiru egun baliodunean, hark ez badu berariaz adierazten osoko bilkuraren aurrean ez duela eskuordetza onartzen.

Bederatzigarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaletxeko iragarki taulan argitaratzea osoko bilkuraren erabakia.

Aplikatu beharreko araudia: Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua (azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsia). 7/1985 Legea, apirilaren 2koa, arautzen dituena Toki Araubidearen Oinarriak.

Melidan, 2023ko urtarrilaren 19an.–Alkatea, María del Valle Coca Pueyo.

Iragarkiaren kodea: L2301154