25. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARGOTA

2023ko aurrekontua. Hasierako onespena

Bargotako Udaleko Kudeaketa Batzordeak, 2023ko urtarrilaren 17an egin osoko bilkuran, aho batez erabaki zuen hasiera batez onestea 2023ko ekitaldiko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai, 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea) eta martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluarekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

Epe hori igarotzen bada inork erreklamaziorik aurkeztu gabe, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da.

Bargotan, 2023ko urtarrilaren 23an.–Kudeaketa Batzordeko burua, Cristina Remírez Marquínez.

Iragarkiaren kodea: L2301119