25. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTIKAKO KONTZEJUA

2023ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Artikako Kontzejuko Batzarrak, 2022ko abenduaren 14an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Kontzejuaren 2023ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.

Jendaurrean egon dira hamabost egun baliodunean, aldez aurretik iragarkia paratuta 2023ko 1. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 2an, eta epe horretan inork ez du erreklamaziorik aurkeztu; beraz, behin betiko onetsitzat jo da aurrekontua. Hona hemen haren laburpena:

DIRU-SARRERAK:

III. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 60.500,00 euro.

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 475.000,00 euro.

V. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 28.603,72 euro.

VII. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 1.500.00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 565.603,72 euro.

GASTUAK:

I. kapitulua.–Langileria-gastuak: 70.550,00 euro.

II. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 362.497,78 euro.

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 73.807,14 euro.

V. kapitulua.–Inbertsio errealak: 58.748,80 euro.

Gastuak, guztira: 565.603,72 euro.

Argitara ematen da, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan ezarritakoa betetzeko (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Artikan, 2023ko urtarrilaren 24an.–Kontzejuko burua, Cristina Recalde Vallejo.

Iragarkiaren kodea: L2301151