243. ALDIZKARIA - 2023ko azaroaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

286/2023 EBAZPENA, urriaren 27koa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez onesten baitira, batetik, maisu-maistren kidegoan Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuetan sartzeko hautapen prozedura, eta bestetik, maisu-maistren kidegoko karrerako langile funtzionarioek kidego horretan espezialitate berriak eskuratzeko prozedura.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren hamabigarren xedapen gehigarrian eta Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak aipatzen dituen irakaskuntzako kidegoetan sartu, bertara igo eta espezialitate berriak lortzeko Erregelamendua onesten duen otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera, irakasleen funtzio publikoan sartzeko sistema oposizio-lehiaketa izanen da.

Errege dekretu horren 3. artikuluan xedatutakoaren arabera, dei egiten duten administrazio publikoek, bakoitzak bere lan-eskaintza onetsi ondoren, eskaintza horietan baimendutako lanpostuak betetzeko deialdiak eginen dituzte.

Deialdi honetan otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuaren III. tituluan ezarritakoa aplikatuko da, maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren hamazazpigarren xedapen iragankorrean aipatzen den epea igaro ondoren.

Irakaskuntzako funtzio publikorako sarbidea arautzen duen abenduaren 27ko 17/2017 Foru Legeak ezarri du ezen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak unibertsitateaz kanpoko irakasleen lan eskaintza publikoak garatze aldera onesten dituen deialdietan aplikatzekoa izanen dela otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuan ezarritakoa. Errege dekretu horren bidez onetsi zen Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan aipatzen diren irakasle-kidegoetan sartzeko, bertara igotzeko eta espezialitate berriak eskuratzeko Erregelamendua, eta arautu zen deialdi horietan nahitaez jasoko direla hautapen prozedura ezberdinak ezagutza arlo edo irakasle espezialitate bakoitzerako eta Nafarroako Foru Komunitateko hizkuntza ofizial bakoitzerako.

Abenduaren 14ko 115/2022 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen unibertsitateaz kanpoko irakasleen 2022ko lan publikoaren eskaintza partziala, Estatuko 2022ko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 28ko 22/2021 Legean aurreikusitako berritze-tasari dagokiona.

Nafarroako 2023ko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 28ko 35/2022 Foru Legearen hamabigarren xedapen gehigarrian (unibertsitateaz kanpoko irakasleen enplegu publikoaren eskaintzak) aurreikusitakoaren arabera, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko unibertsitateaz kanpoko irakasleen lanpostuak, erretiroaren, heriotzaren, ukoaren edo lanpostu-erreserbarik ez dakarren beste edozein egoera administratiboren ondorioz hutsik gelditzen direnak, automatikoki esleituko zaizkio plantilla organikoan jatorriko irakasleen kidegoari, lanpostuen gainerako ezaugarriak zehaztu gabe.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko unibertsitateaz kanpoko irakasleen lan publikoaren eskaintzetan ezarriko da irakasle kidego bakoitzeko zenbat lanpostu barne hartzen dituzten guztira. Enplegu eskaintza horietan sartutako lanpostuen ezaugarriak, eta betiere espezialitatea eta hizkuntza, plantilla organikoa aldatzeko foru dekretu batean ezarriko dira, sarrerako hautaproben deialdia egin aurretik.

Aurreikuspen legal hori bete beharrez, apirilaren 5eko 35/2023 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatu da, eta espezialitatea eta hizkuntzaren ezaugarriak zehaztu dira abenduaren 14ko 115/2022 Foru Dekretuaren bidez onetsitako eskaintzan aurreikusten diren maisu-maistren kidegoko 160 lanpostuetarako.

Aipaturiko lan publikoaren eskaintza horretatik 160 lanpostu betetzeko deialdia egiten da orain, maisu-maistren kidegoari dagozkionak.

Bestetik, otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuaren V. tituluan espezialitate berriak eskuratzeko prozedura arautzen da, eta adierazten da hezkuntza administrazioek kasuan kasuko deialdietan zehaztuko dituztela titulu horretan ezarritako prozeduren bidez eskuratzen ahal diren espezialitateak. Deialdia egiten duen hezkuntza administrazioaren mende dauden karrerako funtzionarioek soilik hartzen ahalko dute parte deialdi horietan.

Horiek horrela, Hezkuntza Departamentuko Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiaren abuztuaren 31ko 1/2023 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Maisu-maistren kidegoan Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuetan sartzeko hautapen prozeduraren deialdia egitea.

2. Maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioek kidego horretan espezialitate berriak eskuratzeko prozeduraren deialdia egitea.

3. Deialdia arautuko duten oinarriak onestea, baita dagozkion eranskinak ere.

4. Ebazpen hau eta dagozkion eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.

5. Ebazpen hau eta dagozkion eranskinak igortzea Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzura eta Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko Hautatze Prozeduren Atalera, behar diren ondorioak izan ditzaten.

I. TITULUA.–MAISU-MAISTREN KIDEGOAN NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO ADMINISTRAZIOAREN KUDEAKETA ESPARRUKO LANPOSTUETAN SARTZEKO HAUTAPEN PROZEDURAREN OINARRIAK

Lehena.–Arau orokorrak.

1. Hautapen prozedura.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruan maisu-maistren kidegoko 160 lanpostu betetzeko hautapen prozeduraren deialdia egiten da.

Bat etorriz abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuaren testu bateginaren zazpigarren xedapen gehigarriarekin eta abenduaren 14ko 115/2022 Foru Dekretuan xedatutakoarekin, 12 dira desgaitasuna duten pertsonentzako erreserba txandako lanpostuak.

Desgaitasuna duten pertsonentzat erreserbaturiko lanpostuak osorik edo partez betetzen ez badira, dagokien espezialitate eta hizkuntzako lanpostuei gehituko zaizkie, prozedura irekian betetzeko.

2. Deialdian iragarritako lanpostuak honela banatu dira espezialitateen, hizkuntzen eta prozeduraren arabera:

KIDEGOA

ESPEZIALITATEA

HIZKUNTZA

IREKIA

ERRESERBAKOA

GUZTIRA

597

Entzumena eta Hizkuntza

Gaztelania

10

10

597

Haur Hezkuntza

Gaztelania

24

2

26

597

Haur Hezkuntza

Euskara

15

1

16

597

Lehen Hezkuntza

Gaztelania

53

5

58

597

Lehen Hezkuntza

Euskara

23

2

25

597

Pedagogia Terapeutikoa

Gaztelania

18

2

20

597

Pedagogia Terapeutikoa

Euskara

5

5

Lanpostuen ezaugarriei dagokienez, aditzera ematen da deialdian ateratako espezialitateetako lanpostuak ibiltariak izan daitezkeela.

3. Hautapen prozedura honi honako arau hauek aplikatuko zaizkio:

–2/2006 Lege Organikoa, maiatzaren 3koa, Hezkuntzari buruzkoa.

–2004/38/EE Zuzentaraua, Europako Parlamentuarena, langileen joan-etorri askeari buruzkoa.

–240/2007 Errege Dekretua, otsailaren 16koa, Europar Batasuneko herritarrak edo Europako Esparru Ekonomikoari buruzko Akordioari lotutako beste estatu batzuetako herritarrak Espainian sartu eta bizitzeari eta horien joan-etorri askeari buruzkoa.

–276/2007 Errege Dekretua, otsailaren 23koa, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak aipatzen dituen irakasleen kidegoetan sartu, kidego horietara igo eta espezialitate berriak eskuratzeari buruzko erregelamendua onesten duena.

–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa.

–40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzkoa.

–8/2021 Lege Organikoa, ekainaren 4koa, haurrak eta nerabeak indarkeriaren aurrean osorik babestekoa.

–1594/2011 Errege Dekretua, azaroaren 4koa, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak arautzen dituen Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako etapetan beren eginkizunak betetzen dituzten maisu-maistren kidegoaren irakaskuntzako espezialitateak ezartzen dituena.

–967/2014 Errege Dekretua, azaroaren 21ekoa, zeinaren bidez behar diren baldintzak eta prozedura ezarri baitziren atzerriko goi mailako ikasketak baliozkotzeko eta titulazioa eta unibertsitateko maila akademiko ofiziala homologatu eta baliokidetzat jotzeko, eta, halaber, behar den prozedura ezarri baitzen goi mailako hezkuntzako kualifikazioen Espainiako esparruko mailetara baliokidetzeko arkitekto, ingeniari, lizentziadun, arkitekto tekniko eta diplomadunen Europako titulu ofizialak.

–17/2017 Foru Legea, abenduaren 27koa, irakaskuntzako funtzio publikorako sarbidea arautzen duena.

–2/2021 Foru Legea, otsailaren 11koa, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen tasa eta prezio publikoei buruzkoa.

–Eta aplikatu beharreko gainerako xedapenak, bai eta deialdi honetan xedatutakoa ere.

Bigarrena.–Izangaien betebeharrak.

Hautapen prozedura honetan parte hartzen duten izangaiek betebehar hauek bete beharko dituzte onartuak izateko:

1. Betebehar orokorrak.

a) Espainiarra izatea edo Europar Batasuneko gainerako estatuetako batekoa, edo arau hauek aplikatzen zaizkion estaturen batekoa: langileen joan-etorri askeari buruz Europako Parlamentuak emandako 2004/38/EE Zuzentaraua eta otsailaren 16ko 240/2007 Errege Dekretua, hots, Europar Batasuneko herritarrak edo Europako Esparru Ekonomikoari buruzko Akordioari lotutako beste estatu batzuetako herritarrak Espainian sartu eta bizitzeari eta horien joan-etorri askeari buruzkoa.

Horien ezkontideek ere parte har dezakete, zuzenbidez bananduta ez badaude, bai eta bere ondorengoek eta ezkontidearenek ere, zuzenbidez bananduta ez badaude eta, ondorengoei dagokienez, hogeita bat urtetik beherakoak badira edo, zaharragoak izanez gero, haien bizkar bizi badira edo ezgaiak badira. Halaber, herritar horien aurreko ahaide zuzenek eta haren ezkontidearenek parte hartzen ahalko dute, zuzenbidez bananduta ez badaude eta haren kargura bizi badira.

b) Hemezortzi urte beteak izatea eta, oro har, erretiroa hartzeko ezarritako adina ez izatea.

c) Aukeratu nahi den kidegoari eta espezialitateari dagozkion eginkizunekin bateraezina den eritasunik edo muga fisiko edo psikikorik ez izatea.

d) Diziplina espediente bidez Administrazio Publikoen zerbitzutik bereizia ez izana, eta eginkizun publikoak betetzeko desgaitua ez egotea.

Espainiakoa ez beste nazionalitate bat dutenek, gainera, egiaztatu beharko dute ez daudela gabetuak diziplina-zehapen baten bidez edo zigor kondena baten bidez beren estatuko funtzio publikoan aritzeko.

e) Sartu nahi den kidego bereko karrerako funtzionarioa edo praktiketako funtzionarioa ez izatea, edo horrelako lanpostu baterako izendatzeko esperoan ez egotea.

f) Sexu Delitugileen eta Gizakien Salerosketaren Erregistro Zentralaren ziurtagiri negatiboa edukitzea, Haurrak eta nerabeak indarkeriaren aurrean osorik babesteari buruzko ekainaren 4ko 8/2021 Lege Organikoaren 57. artikuluaren arabera.

2. Sarrera-prozedura irekian parte hartzeko berariazko betebeharrak.

Aurreko atalean ezarritako betebehar orokorrez gain, izangaiek berariazko betebehar hauek ere bete beharko dituzte:

–Maisu-maistren titulua edo kasuan kasuko gradua.

–Oinarrizko Hezkuntza Orokorreko irakasle diplomadun titulua.

–Lehen Irakaskuntzako maisu-maistren titulua.

Izangaiek atzerrian lortutako titulazioak aurkezten badituzte, haien homologazioaren egiaztagiria izan beharko dute, azaroaren 21eko 967/2014 Errege Dekretuan eta abenduaren 3ko 2654/2015 ECD Aginduan xedatutakoarekin bat, edo onarpenaren egiaztagiria, 2005/36/EE Zuzentarauan ezarritakoaren arabera.

3. Desgaitasuna dutenentzako erreserba prozeduran parte hartzeko berariazko betebeharrak.

Prozedura honetan parte hartzen ahalko dute, eskatzen duten kidegoan sartzeko eskatutako betebehar orokorrak eta berariazkoak betetzeaz gain, %33ko edo hortik gorako desgaitasuna aitortua duten pertsonek, betiere irakasle lanerako oro har eskatzen den gaitasun funtzionala badute, eta lortu nahi den kidegorako eta espezialitaterako behar dena ere bai.

Hautapen prozesuan izangai horiek izanen dituzten baldintzak eta txanda irekiko izangaienak berberak izanen dira, deialdi honen I. tituluko zazpigarren oinarrian aipatzen diren egokitzapenak galarazi gabe.

Nolanahi ere, proba egin bitartean, edo praktiketan zehar zalantzak sortzen badira izangaiak kasuan kasuko kidegoko funtzionarioek egin ohi dituzten jardueretan aritzeko daukan gaitasunari buruz, epaimahaiak, hautapen batzordeak edo, hala badagokio, praktikaldiko balorazio batzordeak irizpena eskatu ahal izanen dio organo eskudunari.

Prozedura honen bidez parte hartzen duten pertsonek ezin izanen dute parte hartu espezialitate eta hizkuntza bereko prozedura irekian.

4. Euskaraz irakatsi beharreko lanpostuetan sartzeko berariazko betebeharrak.

1. eta 2. ataletan eta, hala badagokie, 3.ean ezarritako betebehar orokor eta berariazkoez gainera, izangaiek Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) edo baliokidea izan beharko dute.

5. Espainiako nazionalitatea ez duten izangaientzako berariazko betebeharrak.

Hautapen prozeduretan onartuak izateko, Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek gaztelaniaz behar bezala badakitela egiaztatu beharko dute, hurrengo baliabide hauetako baten bidez:

–DELE Diploma izatea (Gaztelaniaren Diploma Atzerriko Hizkuntza gisa), C1 mailakoa, urriaren 31ko 1137/2002 Errege Dekretuan ezarritakoarekin bat, edo, bestela, diploma horren baliokidea, aipatu araua aldatzen duen otsailaren 22ko 264/2008 Errege Dekretuan eta azaroaren 6ko 1004/2015 Errege Dekretuan araututakoa.

–Hizkuntza eskola ofizialek atzerritarrentzat emandako Gaztelaniaren Gaitasun Agiria izatea, C1 mailakoa.

–Filologia Hispanikoan lizentziaduna izatea, edo homologatutako titulu baliokideren bat izatea.

–Gaztelania maila neurtzeko proba bat gainditzea.

Gaztelania hizkuntza ofiziala duen herrialde bateko nazionalitatea dutenak gaztelaniaz badakitela egiaztatzetik salbuetsita egonen dira, baita Espainian unibertsitate-tituluren bat lortu dutenak ere.

6. Baldintzak noiz bete behar diren.

Oinarri honetan aipatutako betebehar guztiak eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunean bete beharko dira eta karrerako funtzionario gisa lanpostuaren jabetza hartu arte betetzen jarraitu.

Hirugarrena.–Epeak, eskaerak eta dokumentazioa.

1. Eskaerak aurkezteko epea.

Parte hartzeko eskaerak aurkezteko epea hogei egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera zenbatzen hasita.

2. Eskaera aurkeztea eta formalizatzea.

Hautapen prozedura honetan parte hartu nahi dutenek telematikoki aurkeztu beharko dute eskaera nahitaez, Hezkuntza Departamentuak helbide elektroniko honetan jarriko duen datu-orri elektroniko espezifikoaren bidez: https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/concurso-oposicion-maestros-2024

Parte hartzeko eskaeran izangaiek zehaztu beharko dute zein espezialitate eta hizkuntzatan parte hartu nahi duten, deialdi honetako I. tituluko 1. oinarrian agertzen direnen artean aukeratuz, eta horrez gain, zehaztu beharko dute zer prozeduraren bidez parte hartzen duten kidego, espezialitate eta hizkuntza bakoitzerako, honako hauen artean:

Zein prozeduraren bidez parte hartzen den:

–Txanda irekia.

–Desgaitasuna dutenentzako erreserba.

3. Dokumentazioa.

Eskaera aurkezteko unean, izangaiek, kasuaren arabera, dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:

3.1. Espainiako nazionalitatea duten izangaiak:

1) Nortasun Agiri Nazionala edo horren agiri baliokidea, indarrean. Nortasun Agiri Nazionalaren edo nortasun agiri baliokidearen kopia eskaneatua aurkezten ahalko da, bi aldeetatik eta dokumentu bakar batean. Halaber, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari baimena eman ahalko zaio informazio hori kontsultatzeko, eta, horretarako, atal bat gaitzen da parte hartzeko eskaeran. Baimena aukeratuz gero, ez da beharrezkoa izanen dokumentua aurkeztea.

2) Erantzukizunpeko adierazpena, adierazten duena ez dutela inongo Administrazio Publikoren zerbitzutik bereizi diziplina espediente baten bidez eta ez dagoela desgaitua eginkizun publikoetan aritzeko. Adierazpena egiteko, onartu beharko da eskaera telematikoki aurkezteko datu-orrian dagoen "adierazten dut" atalean zehazten dena.

3) Tasaren ordainketa, espezialitate eta hizkuntza bakoitzeko, laugarren oinarrian xedatutakoarekin bat.

4) Maisu-maistren tituluaren, Oinarrizko Hezkuntza Orokorreko irakasle diplomaren edo Lehen Irakaskuntzako maisu-maistren tituluaren kopia eskaneatua, edo dagokion gradudun tituluarena, edo titulua luzatzeko eskubideak ordaindu izanaren ziurtagiria. Agiriaren aurreko eta atzeko aldeak agertuko dira kopia horretan, eta artxibo bakar batean aurkeztuko da.

Titulua atzerrian lortu bada, horren kopia eta homologazioaren egiaztagiria aurkeztu beharko dira, azaroaren 21eko 967/2014 Errege Dekretuan eta abenduaren 3ko ECD/2654/2015 Aginduan ezarritakoarekin bat, edo onarpenaren egiaztagiria, 2005/36/EE Zuzentarauan ezarritakoaren arabera.

5) Euskaraz irakatsi beharreko lanpostuak eskuratu nahi izanez gero, EGA-Euskararen Gaitasun Agiriaren edo titulu baliokide baten kopia eskaneatua aurkeztu beharko da, edo titulua emateko eskubideak ordaindu izanaren frogagiria. Egiaztagiriak indarrean egonen dira, eta artxibo bakar batean aurkeztuko dira.

6) Merezimenduen frogagiriak, I. eranskineko merezimenduen baremoan ezarritakoaren arabera. Frogagiriak indarrean egonen dira. Alegatutako merezimendu bakoitza bereiz aurkeztuko da, artxibo bakar batean. Artxiboaren izenean, alegatutako merezimendua aipatuko da, baremazio batzordeak errazago egin dezan balorazioa.

Merezimenduen baremoaren I. atala (irakasle lanetan egindako zerbitzuak) baloratzeko, zerbitzuak Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamenturako egin badira, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuak ofizioz aurkeztuko du zerbitzuen orria, izangai bakoitzaren espediente pertsonalean dagoen dokumentazioari jarraikiz, parte hartzeko eskaeran berariaz eskatu behar izan gabe. Aitzitik, beste hezkuntza administrazio edo zentro batean egindako zerbitzuak egiaztatzeko, kasuan kasuko zerbitzuen ziurtagiriak aurkeztu beharko dira, merezimenduen baremoan ezarritakoarekin bat.

3.2. Beste nazionalitate bat duten izangaiak.

Atal honen 3.1 letrako 3. puntutik 6.era ezarritako agiriez gain, honako hauek aurkeztu beharko dituzte:

1) Nortasun Agiri Nazionalaren edo pasaportearen kopia eskaneatua. Agiriaren aurreko eta atzeko aldeak agertuko dira kopia horretan, eta artxibo bakar batean aurkeztuko da.

Aurreko horien ahaideek agiri hauen kopia elektronikoa aurkeztu beharko dute: pasaportearena, bisatuarena eta, kasuaren arabera, behar den txartela eskatu izanaren gordekinarena edo bisatuaren salbuespena eskatu izanaren gordekinarena eta dagokion txartelarena. Agiri horiek eskatu ezean, agintaritza eskudunek ahaidetasun lotura egiaztatzeko emandako agiriak aurkeztu beharko dituzte, baita, zein espainiarrekin edo Europar Batasuneko zein herritarrekin duten ahaidetasun lotura, horren zinpeko deklarazioa edo hitzematea ere, non adieraziko baitu ez dagoela bere ezkontidearengandik zuzenbidez bananduta eta, kasuaren arabera, izangaia bere bizkar bizi dela edo bere kargupean dagoela. Bestela, izangaiaren egoera frogatzeko beste agiri batzuk aurkeztu beharko dituzte, Europar Batasuneko herritarrak edo Europako Esparru Ekonomikoari buruzko Akordioari lotutako beste estatu batzuetako herritarrak Espainian sartu eta bizitzeari eta haien joan-etorri askeari buruzko otsailaren 16ko 240/2007 Errege Dekretuaren arabera.

Deialdian parte hartzeko eskaeran, nazionalitate espainiarra ez duten izangaiek beren estatuko Nortasun Txartelari dagokion zenbakia edo pasaportearena adierazi beharko dute "Nortasun Agiri Nazionalari" dagokion laukian.

2) Erantzukizunpeko adierazpena, izangaiak bere estatuko funtzio publikoan sartzeko diziplina zehapenik edo zigor penalik ez duela adierazten duena. Adierazpen hori egiteko, onartu beharko da eskaera telematikoki aurkezteko datu-orrian dagoen "adierazten dut" atalean zehazten dena.

3) Adierazi beharko dute gaztelaniaren ezagutza frogatzeko azterketa egitetik salbuetsiak dauden ala ez, aplikazio informatikoan dagokion aukera hautatuz. Gaztelaniaz behar beste badakitela frogatzeko, C1 mailako Gaztelaniaren DELE Diplomaren kopia eskaneatua aurkeztu beharko dute, urriaren 31ko 1137/2002 Errege Dekretuan ezarritakoarekin bat; edo, bestela, diploma horren baliokidea, aurreko araua aldatzen duen otsailaren 22ko 264/2008 Errege Dekretuan eta azaroaren 6ko 1004/2015 Errege Dekretuan araututakoa; baliokideak izanen dira, orobat, hizkuntza eskola ofizialek atzerritarrentzat emandako Gaztelaniaren Gaitasun Agiri ofiziala (C1 maila), Filologia Hispanikoaren lizentzia edo bestelako titulu homologatu baliokideak, edo titulu hori eskuratzeko eskubideak ordaindu izana egiaztatzen duen agiria, edo Espainian lortutako unibertsitate titulu bat, edo titulua eskuratzeko eskubideak ordaindu izana egiaztatzen duen agiria.

3.3. Desgaitasuna duten pertsonentzako erreserba prozedurako izangaiak.

3.1 atalean eta, hala badagokie, 3.2 atalean ezarritako agiriez gain, %33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten izangaiek hurrengo agirietako bat aurkeztu beharko dute:

–Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Mendekotasuna Baloratzeko eta Orientatzeko Taldeek emandako ziurtagiria, edo beste irizpen lotesle bat, talde multiprofesional eskudun batek emana, %33ko edo hortik gorako desgaitasuna egiaztatzen duena.

–Adinekoen eta Gizarte Zerbitzuen Institutuak (IMSERSO) edo autonomia erkidegoko organo eskudunak emandako ebazpena edo ziurtagiria.

Desgaitasuna egiaztatzeko ziurtagiria edo irizpena aurkezten ez bada, izangaia ez da onartuko desgaitasuna dutenentzako erreserba prozeduran, baina bai txanda irekiko prozeduran, baldin eta horretarako betebeharrak betetzen baditu.

Geroago desgaitasun bat aitortzeak, atzeraeragineko ondorioak izanik ere, ez du ekarriko erreserba prozeduran onartzea.

Ariketak egiteko denbora eta baliabideak egokitzeari dagokionez, izangaiek eskatzen dituzten egokitzapenak adierazi beharko dituzte, eta Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziara igorriko dira, probak egiteko denbora eta baliabide aldetik behar dituzten zentzuzko egokitzapen eta doikuntzak zehazteko, baldintza berdinetan jardun ahal izan dezaten.

3.4. %33ko edo hortik gorako desgaitasuna izanik txanda irekian parte hartzen duten izangaiak.

%33ko edo hortik gorako desgaitasuna izanik txanda irekian parte hartzen duten izangaiek honako agiri hauetakoren bat aurkeztu beharko dute:

–Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Mendekotasuna Baloratzeko eta Orientatzeko Taldeek emandako ziurtagiria, edo beste irizpen lotesle bat, talde multiprofesional eskudun batek emana, %33ko edo hortik gorako desgaitasuna egiaztatzen duena.

–Adinekoen eta Gizarte Zerbitzuen Institutuak (IMSERSO) edo autonomia erkidegoko organo eskudunak emandako ebazpena edo ziurtagiria.

Ariketak egiteko denbora eta baliabideak egokitzeari dagokionez, izangaiek eskatzen dituzten egokitzapenak erantsi beharko dituzte eta Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziara igorriko dira, probak egiteko denbora eta baliabide aldetik behar dituzten zentzuzko egokitzapen eta doikuntzak zehazteko, baldintza berdinetan jardun ahal izan dezaten.

3.5. Agirien formatua eta egiaztapena.

Kopia eskaneatuak aurkeztuko dituzte izangaiek betebeharrak edo merezimenduak justifikatzeko.

Administrazioak noiznahi eskatzen ahalko dizkie izangaiei parte hartzeko eskaerarekin batera aurkeztutako dokumentazioaren jatorrizkoak edo fotokopia konpultsatuak.

Dokumentazio hori aztertuta ondorioztatzen bada izangaietako batek ez dituela betetzen eskatzen diren betebeharrak, haren jarduerak baliogabetuko dira, deusetan galarazi gabe faltsukeria dela-eta legozkiokeen erantzukizun penalak, zibilak edo administratiboak. Era berean, baldin eta aipatu dokumentazioa aztertuta ondorioztatzen bada izangairen batek ez dituela betetzen aurkeztutako merezimenduak, egiaztatu gabeko merezimendu horiei emandako puntuazioa kenduko zaio, deusetan galarazi gabe faltsukeria dela-eta legozkiokeen erantzukizun penalak, zibilak edo administratiboak.

Datuak eta/edo aurkeztutako dokumentazioa faltsuak badira, izangaia prozedura honetan parte hartzetik salbuetsi ahal izanen da, sor daitezkeen erantzukizunak gorabehera.

Ezarritakoaren ondorioetarako, izangaiek parte hartzeko eskaerarekin batera aurkezten dituzten agiri guztien jatorrizkoak edo fotokopia konpultsatuak gorde beharko dituzte.

3.6. Agirien itzulpena.

Gaztelaniara edo euskarara itzuli beharko dira atzerriko hizkuntza batean idatzitako agiriak edo beste autonomia-erkidego bateko berezko hizkuntza ofizialean idatzitakoak, salbu eta euskaraz idatzita daudenak eta atzerriko hizkuntzen egiaztagiri edo titulazioak. Zinpeko itzultzaileek egin beharko dituzte itzulpen horiek, eta jatorrizko agiriarekin batera aurkeztu beharko dira.

Laugarrena.–Eskubideen ordainketa.

Funtzio publikoan sartzeko hautapen prozedura hauetan parte hartzeko eskubideengatik ordaindu beharreko tasa 41,60 eurokoa da, onartua izateko eskatzen den espezialitate eta hizkuntza bakoitzeko.

Telematika bidez ordainduko da tasa, eskaera formalizatzean, ordainketa telematikoa egiteko sistema seguru baten bidez.

Tasa ordaintzen ez bada, izangaia bazterturik geldituko da.

Tasa ordaintzeak ez du inola ere ordeztuko eskaera behar den epean eta moduan aurkeztu beharra.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen tasa eta prezio publikoei buruzko otsailaren 11ko 2/2021 Foru Legearen arabera, honako hauek ez dituzte tasak ordaindu beharko:

a) %33ko edo hortik gorako desgaitasuna dutenak; desgaitasuna frogatzen duen ziurtagiria edo irizpena aurkeztu beharko dute.

b) Deialdia argitaratu baino hilabete bat lehenagotik gutxienez, langabe gisa inskribaturik dauden pertsonak.

Enplegu-eskatzaile gisa inskribatuta egoteari buruzko baldintza kasuan kasuko enplegu bulegoak emandako ziurtagiriaren bidez egiaztatuko da, non agertuko baita zer egunetan inskribatu zen eskatzaile gisa.

Bosgarrena.–Izangaien onarpena.

1. Izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrendak.

Eskaerak aurkezteko epea iraganik, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuak jarraian adierazten diren zerrendak onesteko ebazpena argitaratuko du www.nafarroa.eus helbidean, deialdiaren fitxan:

–Prozedura bakoitzean onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak, espezialitate eta hizkuntzaren arabera. Zerrenda horietan parte-hartzaileen izen-deiturak eta zein prozeduratan parte hartzen duten azalduko da, bai eta, baztertuak izanez gero, horren arrazoiak.

–Hala badagokio, gaztelania maila neurtzeko proba egin behar duten izangaien behin-behineko zerrenda.

Behin-behineko zerrendak onesten dituen ebazpena argitaratzearekin ulertuko da interesdunei egin beharreko jakinarazpena egin dela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 40. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoarekin bat.

Izangaiek hamar egun balioduneko epea izanen dute, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita, erreklamazioak aurkezteko eta, kasua bada, baztertua edo ez onartua izatea eragin duen akatsa zuzentzeko. Era berean, beren datu pertsonalak ematean akatsak egin direla ohartu diren izangaiek epe horretan berean adierazten ahalko dute. Erreklamazioak modu telematikoan aurkeztu beharko dira, www.nafarroa.eus helbidearen bidez, deialdiaren fitxan.

Akatsak zuzentzeko emandako epea bukatutakoan, ebazpen bat argitaratuko da webgunean, eta haren bidez ulertuko da eskatutakoan atzera egin dutela aurkeztutako eskaera epe barruan zuzendu ez duten izangaiek.

2. Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrendak.

Aurreko apartatuan aipatutako erreklamazioak ebatzi ondoren, zerrenda hauek onesteko ebazpena emanen da:

–Prozedura bakoitzean onartu eta baztertuen behin betiko zerrendak, espezialitate eta hizkuntzaren arabera.

–Hala badagokio, gaztelania maila neurtzeko proba egin behar duten izangaien behin betiko zerrenda.

Ebazpen horretan, orobat, gaztelania maila neurtzeko proba egiteko eguna eta tokia finkatuko dira, hala badagokio.

Ebazpen hori www.nafarroa.eus helbidean argitaratuko da, deialdiaren fitxan.

Behin betiko zerrendak onesten dituen ebazpena argitaratzearekin ulertuko da interesdunei egin beharreko jakinarazpena egin dela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 40. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoarekin bat.

Ebazpen horren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko dute interesdunek, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrendak onesten dituen ebazpena onetsi ondotik egiaztatzen bada izangairen batek ez dituela betetzen eskatutako betebeharrak, bere jarduketak deuseztatu eginen dira, faltsukeria dela-eta legokiokeen erantzukizuna galarazi gabe.

Espezialitate eta hizkuntza batean baino gehiagotan izena eman eta onartzeak ez dio izangaiari bermatuko eskatu dituen espezialitate eta hizkuntza guztietan parte hartu ahal izatea, ezartzen den hautapen prozesuaren antolaketak ondorio hori baldin badakar, salbu eta espezialitate bera baldin bada baina beste hizkuntza batean.

Seigarrena.–Hautapen organoak.

1. Epaimahaiak eta hautapen batzordeak.

Maiatzaren 16ko 202/1991 Foru Dekretuaren 1. artikuluan eta otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuaren bidez onetsitako erregelamenduaren 8. artikuluko 3. puntuan ezarritakoaren arabera, nahitaezkoa da hautapen organoetan parte hartzea, eta, horrelakoetan, aipatutako foru dekretuaren arabera zehazten diren ordainak dagozkie kideei.

Epaimahaiek eta, hala badagokie, hautapen batzordeek hautatuko dituzte izangaiak.

Hautapen organoak autonomia funtzional osoz arituko dira, prozeduraren objektibotasunaren erantzukizuna izanen dute eta deialdiko oinarriak betetzen direla bermatuko dute.

Hautapen organoak Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean xedatutakoari jarraikiz arituko dira uneoro.

Jakinarazpenetarako eta gainerako gorabeheretarako, Hezkuntza Departamentuak hautapen organoen egoitza zehaztuko du.

Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren ebazpenaren bidez izendatuko dira epaimahaiak, eta ezberdinak izanen dira espezialitate eta hizkuntza bakoitzerako. Haien osaera www.nafarroa.eus helbidean argitaratuko da, deialdiaren aipamenean.

Espezialitate eta hizkuntza berera aurkeztutako izangai kopurua dela-eta Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuak hala irizten badio, epaimahai bat baino gehiago izendatzen ahalko dira. Horrelakoetan, hautapen batzorde bat eratuko da. Kasu horretan, 1. epaimahaiari dagokio desgaitasuna dutenentzat erreserbaturiko prozedura garatzea.

2. Epaimahaien osaera.

Epaimahaiak irakasleen kidegoetako edo desagertzear dagoen Hezkuntza Administrazioaren zerbitzuko ikuskatzaileen kidegoko karrerako bost funtzionariorekin osatuko dira; funtzionario horiek jardunean edo prestakuntzarako zerbitzu berezietan egon beharko dute.

Izangaiek zein kidegotan sartu nahi duten, sailkapen talde horretako edo goragoko kidego batekoak izanen dira epaimahaietako kide guztiak. Orobat, epaimahaien osaerari dagokionez, hautapen prozesua zein kidegotakoa den, kidego horretako funtzionarioak izaten ahal dira kide gehienak.

Epaimahaiak izendatzean, espezialitate-printzipioa betetzen dela zainduko da, eta, horren arabera, epaimahaikide gehienek hautapen prozesuaren xedeko espezialitateko titular izan beharko dute, eta gizonen eta emakumeen parekotasunera joko da, funtsezko arrazoi objektiboek eragozten ez badute behintzat.

Honako hauek osatuko dituzte epaimahaiak:

–Epaimahaiburua, Hezkuntza Departamentuak zuzenean izendatua.

–Lau epaimahaikide, zozketa publiko baten bidez aukeratuko direnak kasuan kasuko espezialitateko eta, hala badagokio, hizkuntzako funtzionario titularren artetik, edo espezialitate eta hizkuntza horretako lanpostuei atxikitakoen artetik, betiere jardunean edo prestakuntzarako zerbitzu berezietan badaude. Epaimahaikide horiek, gainera, kasuan kasuko kidegoko, espezialitateko edota hizkuntzako lanpostu batean izan beharko dute behin-behineko edo behin betiko destinoa. Zozketa horretan parte hartuko dute, orobat, lanpostu berezietan behin betiko edo behin-behineko destinoa duten irakasleek, betiere kasuan kasuko espezialitateko eta, hala badagokio, hizkuntzako funtzionario titularrak badira edo halako lanpostuei atxikita badaude, eta jardunean edo prestakuntzarako zerbitzu berezietan badaude. Kasu horretan, beren titulartasuneko espezialitatean hartuko dute parte, lanpostua zer espezialitatetatik eskuratu zen, horretan.

Lehen aipatutako zozketa Hezkuntza Departamentuan eginen da, eta aurreko paragrafoetan deskribatutako egoeran dauden funtzionario guztiei zenbaki bana emanen zaie. Ondoren, ausaz zenbaki bat aterako da, eta zenbaki horretatik abiatuta proposatuko dira epaimahai bakoitzerako behar diren adina funtzionario.

Epaimahaikideak izendatzean, lekapentzat har daitezke:

–Epaimahaikide gisa parte hartu izana Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 2ko 324/2021 Ebazpenaren bidez onetsi zen maisu-maistren kidegoan sartzeko deialdian.

–Ikastetxeko zuzendari gisa edo Nafarroako Gobernuan erantzukizuneko lanpostuetan aritzea. Horrelakoetan, haien gaineko zuzendari nagusiaren txostena aurkeztu beharko dute, hautapen prozesuak irauten duen denboran lanpostuari dagozkion eginkizunak betetzerik ez lukeela izanen frogatzeko.

–Baremazio batzordeko kide izendatua izatea.

–Heren bateko lanaldi murrizketa, gutxienez, eskatua izatea, oposizioaldia garatzen den ikasturtearen hasieratik.

–Erretiroa 2024ko uztailaren 1eko edo lehenagoko ondorioekin eskatu izana.

Zozketa egin eta gero, hala badagokio, lekapentzat hartzen ahal da ikastetxe bateko zuzendaritza taldekoa izatea, baldin eta zuzendaritza taldeko erdia baino gehiago suertatu bada epaimahai bateko epaimahaikide, behar diren epaimahai guztiak eratzeko adina funtzionario badago, eta ikastetxeko zuzendariak aldez aurretik inguruabar hori justifikatzen duen txostena eginda.

Halaber, lekapen izanen dira aldi baterako ezintasun egoerak, baldin eta txosten medikoaren bidez frogatzen badira eta luze iraunen dutela aurreikusten bada.

Espezialitateko titularren edo espezialitateari atxikitakoen kopuru txikia dela-eta, zozketa egitea ezinezkoa denean, Hezkuntza Departamentuak zuzenean izenda ditzake epaimahaikideak funtzionario hauen artean: izangaiek zein kidegotan sartu nahi duten, horri dagokion sailkapen talde bereko edo goragoko kidegoko funtzionarioen artean.

Salbuespen gisa, horretarako justifikatutako arrazoirik baldin badago, zilegi izanen da beste hezkuntza administrazio batzuei kasuko espezialitateko funtzionarioak izenda ditzatela eskatzea, epaimahaiak osatzearren, epaimahaia beste espezialitate bateko funtzionarioekin osatzea edo hainbat espezialitatetarako epaimahai bakarra hautatzea, eta kasu horietan aholkulari espezialistak aukeratzen ahalko dira.

Epaimahaiko idazkari lana kidegoan antzinatasunik txikiena duen kideak eginen du, epaimahaiak bestelakorik erabakitzen ez badu behintzat.

Epaimahai bakoitzarentzat ordezko kideak izendatuko dira, prozedura berari jarraikiz, ahal den guztietan.

Hautapen prozeduran zehar, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak, beharrezkoa bada, ebazpen bat emanen du oinarri honetan aurreikusitako arrazoiren batengatik edo ezinbesteko arrazoi batengatik epaimahaikide izateari utzi diotenen ordez arituko diren kide berriak izendatzeko, aukeratutako ordezkoen artean. Ebazpen hori www.nafarroa.eus helbidean argitaratuko da, deialdiaren fitxan.

3. Hautapen batzordeen osaera.

Izangai eta lanpostu kopurua dela-eta, espezialitate eta hizkuntza baterako epaimahai bat baino gehiago izendatu behar bada, hautapen batzordeak eratuko dira horietako bakoitzerako. Batzorde horiek bost kide izanen dituzte gutxienez, eta epaimahaiburuek osatuko dituzte; epaimahaiburuak bost baino gutxiago izanez gero, idazkariekin osatuko da kopuru hori, epaimahaiak izendatzeko ordenari jarraikiz, eta hala ere ezin bada, epaimahaikideekin, batzordekide guztiak lortu arte. Batzorde horren buru 1. epaimahaiko burua ariko da eta, idazkari gisa, batzordeak berak horretarako izendatzen duen kidea.

4. Epaimahaiak eta hautapen batzordeak eratzea.

Epaimahai koordinatzaileak deialdia egin ondoren, epaimahaiak eta, halakoak daudenean, hautapen batzordeak eratuko dira. Horretarako, kideen erdiak, gutxienez, bertaratu beharko dira, burua eta idazkaria barne.

Hautapen organoak eratu ondoren, beren jarduketek balioa izan dezaten beharrezkoa izanen da burua eta idazkaria, edo horien ordezkoak, eta kideen erdiak, gutxienez, bertan egotea.

Epaimahaiek edo, halakoak daudenean, hautapen batzordeek, beren lanetarako aholkulari espezialistak eta laguntzaileak eskatzen ahalko dituzte. Horiek Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak izendatuko ditu. Lehenbizikoen eginkizuna izanen da hautapen organoko kideei aholku ematea beren espezialitateko gaien ebaluazioa egitean. Laguntzaileen eginkizuna izanen da hautapen organoei laguntzea haiek adierazten dizkieten zeregin teknikoak eginez. Jarduteko orduan, batzuk eta besteak beren eskumenetara mugatuko dira.

Epaimahaikideen betebehar funtsezkoak dira objektibotasuna, neutraltasuna eta inpartzialtasuna gordetzea hautapen prozeduran, eta isiltasun profesionalari eustea. Isiltasun profesionalari eusteko betebeharrak barne hartzen du, halaber, epaimahaikide izateagatik hautapen prozesuari buruz eskuratzen dituzten datuen, egintzen edo inguruabarren gaineko informazioa, eta esan nahi du ezin dietela datu horiei buruzko informaziorik eman epaimahaikide ez diren pertsonei.

5. Epaimahaien eginkizunak.

Epaimahaiei eginkizun hauek dagozkie:

a) Hautapen prozedurak behar bezala egiten direla zaintzea, deialdi honetan xedatutakoari jarraikiz.

b) Oposizioaldiko probak kalifikatzea.

c) Administrazio espedientea eratzea, ematen zaizkien ereduak betez, eta behar den dokumentazio guztia prestatzea.

d) Kidego, espezialitate eta hizkuntza bakoitzerako epaimahai bakarra izendatzen bada, oinarri honetako 6. atalaren c), d), e), f) eta g) letretan hautapen batzordeei esleitutako eginkizunak.

e) Erreklamazioen edo errekurtsoen gaineko txostena egitea, hala eskatzen denean.

Epaimahaiek behar diren antolaketa-neurriak har ditzakete haurdun dauden emakumeek hautapen prozeduretako fase guztietan parte hartzeko modua izan dezaten, baldin eta erditze eguna bat etortzen bada epaimahaiaren aurrean aurkezteko egunarekin edo oposizioaldiko probaren bat egiteko egunarekin.

Halaber, epaimahaiek ahalmena dute probetan iruzurrezko jarduketaren bat egiten duten izangaiak hautapen prozeduratik baztertzeko.

6. Hautapen batzordeen eginkizunak.

Hautapen batzordeei eginkizun hauek dagozkie:

a) Bere espezialitateko eta hizkuntzako epaimahaiak koordinatzea.

b) Epaimahaien jarduketarako irizpideak finkatu eta homogeneizatzea.

c) Lehen probaren zati praktikoa prestatzea III. eranskinean ezarritako zehaztapenei jarraikiz.

d) Probak kalifikatzeko irizpideak finkatzea IV. eranskinean ezarritako balorazio irizpideei jarraikiz.

e) Era berean, oposizioaldia hasi aurretik, eta epaimahai koordinatzaileak ezartzen dituen epeen arabera, Hezkuntza Departamentuak probak ebaluatzeko zehazten dituen irizpideak argitaratuko dituzte.

f) Oposizioaldian epaimahaiek emandako puntuazioei lehiaketaldikoak gehitzea, izangaiak ordenatzea eta bi fase horiek gainditu dituzten izangaien zerrendak prestatzea.

g) Lehiaketaldia eta oposizioaldia gainditu dituzten izangaiak deklaratzea, horien zerrendak argitaratzea eta organo dei-egileari igortzea.

Hautapen prozeduretako fase guztietan, hautapen batzordeek ebatziko dituzte deialdiaren oinarriak aplikatzerakoan sortzen diren zalantzak.

7. Epaimahai koordinatzailea.

Hautapen prozedurak behar bezala tramitatzeko eta hautapen organoek izangaiak hautatzea errazteko, epaimahai koordinatzaile bat izendatuko da, honako hauek osatuko dutena: epaimahaiburu-koordinatzaile batek edo batzuek eta idazkari-koordinatzaile batek edo batzuek, edo, hala badagokie, epaimahaiburuaren eta idazkari-koordinatzailearen albokoek.

Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren ebazpenaren bidez izendatuko da epaimahai koordinatzailea, eta www.nafarroa.eus helbidean argitaratuko da, deialdiaren fitxan.

Eginkizun hauek izanen ditu epaimahai koordinatzaileak:

a) Epaimahaiak eta hautapen batzordeak eratzen direla bermatzea.

b) Deialdi honetan ezarritako oinarriak aplikatzen direla zaintzea.

c) Solaskide gisa aritzea epaimahaien, hautapen batzordeen eta Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuaren artean.

d) Irizpideak finkatzea deialdi honen I. eranskin gisa erantsi den merezimenduen baremoaren II. eta III. atalei dagokien balorazioa egiteko, eta baremazio batzordeari sortzen zaizkion zalantzak argitzea.

e) Hautapen batzorde eta epaimahai guztien jarduteko irizpideak bateratzea.

f) Bermatzea espazioak eta denbora-tarteak egokiak direla desgaitasuna duten pertsonentzat, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren txostenarekin bat.

g) Epaimahaikideei entregatu beharreko dosierra ematea: legeria, aktak, izangaien zerrendak eta abar.

h) Epaimahaiei beren jardunean sortzen zaizkien gorabehera eta galderak ebaztea, haien funtzioak normaltasunez garatzeko.

i) Era berean, epaimahai koordinatzaileak hautapen organoei laguntzen ahalko die izangaien baloraziorik ez dakarten bestelako eginkizun batzuetan (eginkizun instrumentalak, osagarriak, lankidetzakoak edo laguntzakoak).

j) Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuak zehazten duen beste edozein eginkizun.

Epaimahai koordinatzaileak bere lanetarako laguntzaileak eskatzen ahalko ditu. Laguntzaileen eginbeharra izanen da epaimahaiei laguntza ematea, horiek adierazten dizkieten zeregin teknikoak eginez. Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak izendatuko ditu.

8. Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzua.

Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuari egokituko zaio izangaiei deialdi honen I. eranskin gisa jaso den merezimenduen baremoaren I. atalari dagokion puntuazioa esleitzea.

Zerbitzu horrek hautapen organoek eskuordeturik eginen du balorazioa, eta, oposizioaldia bukatutakoan, emaitzak helaraziko dizkie.

9. Baremazio batzordea.

Baremazio batzordeari egokituko zaio izangaiei deialdi honen I. eranskin gisa jaso den merezimenduen baremoaren II. eta III. atalei dagokien puntuazioa esleitzea.

Hezkuntzari buruzko Lege Organikoak aipatzen dituen irakasleen kidegoetako funtzionarioek osatuko dute baremazio batzorde hori, eta Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emandako ebazpenaren bidez hautatuko dira.

Ebazpen hori www.nafarroa.eus helbidean argitaratuko da, deialdiaren fitxan.

Organo horrek eginen du baremazioa Epaimahai Koordinatzaileak zehazten dituen irizpideen arabera, eta, oposizioaldia bukatutakoan, emaitzak helaraziko dizkio.

Batzordeak merezimenduak barematuko ditu izendapenaren ebazpenean zehazten den ordutegian. Hezkuntza Departamentuan izanen du egoitza batzorde horrek.

Erakunde sindikalek baremazio batzordean parte hartzen ahalko dute.

Baremazio batzordeko kide izendatzen diren funtzionarioek ez dute parte hartu beharko epaimahaiko kideak izendatzeko zozketan, oinarri honen 2. atalean aipatzen den horretan, salbu eta hautapen organoak eratzean espezialitate-printzipioa bermatzea ezinezkoa baldin bada.

10. Gaztelania maila neurtzeko probaren ebaluazio epaimahaia.

Kidego hauetako 3 funtzionariok, gutxienez, osatuko dute proba ebaluatuko duen epaimahaia, deialdiaren I. tituluko bigarren oinarriko 5. atalean aipatzen dena: hezkuntzako ikuskatzaileen kidegoa edo Gaztelania eta Literatura espezialitateko bigarren hezkuntzako katedradunen eta irakasleen kidegoa edo Gaztelania edo antzeko espezialitateko hizkuntza eskola ofizialetako katedradunen eta irakasleen kidegoa. Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren ebazpenaren bidez izendatuko da epaimahai hori, eta www.nafarroa.eus helbidean argitaratuko da, deialdiaren fitxan.

Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratuta, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuak ebazpena emanen du gaztelaniaren ezagutza maila egiaztatzeko proba non eta noiz izanen den iragartzeko.

Honako arau hauetan xedatutakora egokituko da gaztelania maila egiaztatzeko probaren edukia: urriaren 31ko 1137/2002 Errege Dekretua (gerora otsailaren 22ko 264/2008 Errege Dekretuak aldatua) eta azaroaren 6ko 1004/2015 Errege Dekretua, zeinaren bidez ezartzen baitira gaztelaniaren ezagutza atzerriko hizkuntza gisa egiaztatzeko diplomak. Proban, izangaiek "gai" edo "ez gai" kalifikazioa jasoko dute, eta beharrezkoa izanen da "gai" balorazioa lortzea hautapen prozesuan segi ahal izateko. Proba gainditzen ez dutenak edo proba egitera aurkezten ez direnak hautapen prozeduratik baztertuko dira, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren ebazpen baten bidez.

11. Abstentzioa eta errekusazioa.

Hautapen organoetako kideek ezin izanen dute bertan parte hartu baldin eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan jasotako egoeretako batean badaude, edo deialdia argitaratu aurreko bost urteetan kidego eta espezialitate bereko hautaprobetarako izangaiak prestatzen aritu izan badira. Horrelakorik gertatuz gero, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuari jakinarazi beharko diote. Azaldutako egoeraren batean egonez gero, horren berri eman beharko da izendapenaren ebazpena jakinarazi eta bost egun balioduneko epean.

Halaber, izangaiek hautapen organoetako kideak errekusatzen ahalko dituzte, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan aurreikusitako egoeraren bat gertatzen denean.

Zazpigarrena.–Hautapen prozeduren garapena.

Hautapen prozesuak bi fase izanen ditu: batetik, lehiaketaldia, non izangaien merezimenduak baloratuko baitira deialdi honen I. eranskinean ageri den merezimendu baremoaren arabera; eta bestetik, oposizioaldia, non kontuan hartuko baitira kasuan kasuko irakaskuntza espezialitateko berariazko ezagutzak, gaitasun pedagogikoa eta irakaskuntzan aritzeko behar diren tekniken ezagutza. Halaber, praktikaldi bat egin beharko da, hautapen prozeduraren parte izanen dena.

Epaimahaiak edozein unetan eskatzen ahalko die izangaiei beren nortasuna froga dezatela.

Hautapen organoek beharrezkoak diren neurriak hartuko dituzte ehuneko 33ko desgaitasuna edo hortik gorakoa duten izangaiek ere gainerako parte-hartzaileek bezalatsuko aukerak izan ditzaten ariketak egitean. Ildo horretan, pertsona horientzat, eskaeran hala adierazten dutenean, beharrezkoak diren arrazoizko egokitzapen eta doikuntzak ezarriko dira probak egiteko denborari eta baliabideei dagokienez, betiere Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren aldeko txostenarekin bat.

1. Lehiaketa-fasea.

Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrendak onetsi ondoren, I. tituluko seigarren oinarrian aipatutako organoek izangaiek frogatutako merezimenduak baloratuko dituzte, deialdi honen I. eranskineko baremoari jarraikiz.

Irakasle lanetan egindako zerbitzuak, prestakuntza akademikoa eta beste merezimendu batzuk hartuko dira merezimendutzat.

Eskaerak aurkezteko epearen barruan alegatzen diren merezimenduak baizik ez dira puntuatuko, I. eranskinean adierazten den dokumentazioarekin batera eta hartan ezarri bezala aurkezten badira.

Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuak baremoko atal guztietako puntuazioak batuko ditu eta merezimenduen behin-behineko balorazioak onesten dituen ebazpena argitara emanen du www.nafarroa.eus helbidean, deialdiaren fitxan.

Interesdunek erreklamazioak aurkezten ahalko dituzte, edo/eta aktetan jasotzen diren akats formalak zuzendu, haiek argitaratu eta biharamunetik 10 egun balioduneko epean. Erreklamazioak edo akats-zuzenketak Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuari zuzenduko zaizkio, eta www.nafarroa.eus helbidean aurkeztuko dira, deialdiaren fitxan.

Era berean, Administrazioak, erreklamazioak aurkezteko ezarritako epean, ofizioz zuzentzen ahalko ditu izangaiei emandako behin-behineko puntuazioan hautemandako akatsak.

Izangairen batek ez baditu akats formalak zuzentzen epe horren barruan, ulertuko da uko egin diola akatsak zuzentzeko duen eskubideari, eta inguruabar hori deklaratzen duen ebazpena emanen da.

Izangaiek eskaerak aurkezteko epearen barruan alegatu eta justifikatu ez dituzten merezimendu berriak ez dira inoiz kontuan hartuko.

Erreklamazioak aurkezteko epea bukatutakoan eta haiek ebatzitakoan, merezimenduen behin betiko balorazioak onesten dituen ebazpena argitaratuko da. Balorazio horien kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute interesdunek, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta biharamunetik aurrera.

2. Oposizioaldia.

2.1. Xedapen orokorrak.

Oposizioaldiak aurkezpen ekitaldi bat eta bi proba izanen ditu, denak baztergarriak. Bigarren probara pasatzeko, izangaiak 5 puntu edo gehiago lortu beharko ditu lehenengo proban.

Oposizioaldiaren hasierako aurkezpen ekitaldia ez da 2024ko maiatzaren 10a baino lehenago izanen.

Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren ebazpen baten bidez, izangaiei dei eginen zaie oposizioaren aurkezpen ekitaldira ager daitezen. Ebazpen hori jendaurrean jarriko da, www.nafarroa.eus helbidean, aurkezpen ekitaldia baino zazpi egun natural lehenago, gutxienez. Ebazpen horretan epaimahaien aurreko jarduketa noiz, zein ordutan eta non hasiko den adieraziko da.

Era berean, ebazpen bidez dei eginen zaie oposizioaldiko lehen proba egiteko, betiere proba baino zazpi egun natural lehenago. Epaimahai bat baino gehiago baldin badago espezialitate eta hizkuntza bakoitzeko, izangaiak alfabetikoki ordenatuta esleituko zaizkio epaimahai bakoitzari, honela: Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuak bi letra aterako ditu zozketaz, eta lehen deituraren hasieran bi letra horiek dituen izangaia izanen da lehena.

Izangaiak gainerako jarduketetara agertzeko deiak epaimahaien egoitzetan argitaratuko dira, bai eta www.nafarroa.eus helbidean ere, deialdiaren fitxan, haiek hasi baino berrogeita zortzi ordu natural lehenago, gutxienez.

Izangaiei dei bakarra eginen zaie epaimahaien aurreko jarduketak egiteko, eta agertzen ez direnak hautapen prozesutik kanpo geldituko dira. Horretarako, taldekako ariketa batera deitzen diren pertsonek deialdietan zehazten diren orduan eta egunean agertu beharko dute epaimahaiaren aurrean. Bakarkako ariketetan, egun bakoitzerako deitutako izangaiek bertan egon beharko dute epaimahaiak jarduketak hasteko ezarritako orduan. Ez aurkeztutzat joko dira hasierako deia egiten denean agertzen ez diren oposiziogileak.

Izangaiek oposizioaldiko proben ariketa guztietara agertu beharko dute. Horietakoren batera agertzen ez badira, baztertu eginen dira hautapen prozeduratik.

Izangaiak idatzizko ariketak epaimahaiaren aurrean ahoz azaldu edo irakurri behar ez baditu, bere anonimotasuna bermatuko da, plika sistema erabiliz, betiere probaren ezaugarriek horretarako bide ematen badute. Baliorik gabe utziko dira epaimahaiari izangaia identifikatzeko bidea ematen dioten arrastoak, sinadurak edo beste edozein seinale dituzten idatzizko ariketak, baita irakurtezinak direnak ere.

Irakaskuntzako funtzio publikorako sarbidea arautzen duen abenduaren 27ko 17/2017 Foru Legean xedatutakoarekin bat, espezialitatea zein hizkuntzatan emanen den edo zein hizkuntza espezialitate den, hautaproba guztiak hizkuntza horretan eginen dira.

Izangaiek probetan parte hartzeko ordena alfabetikoki zehaztuko da; horretarako, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuak zozketaz bi letra aterako ditu eta lehenengo abizenaren hasieran bi letra horiek dituen izangaia hasiko da.

2.2. Aurkezpen ekitaldia.

Oposizioaldia hasiko da aurkezpen ekitaldi bat eginez epaimahaiaren edo hautapen batzordeen aurrean; izangaiek bertaratu eta eskura entregatu beharko dute bigarren probako A zatian aipatzen den programazio didaktikoa.

Programazio didaktikoa entregatzen ez duten izangaiak hautaketa prozeduratik kanpo geldituko dira.

Programazio didaktikoa entregatzeko ekitaldian agertu ezin diren izangaiek baimena ematen ahalko diote beste norbaiti beren izenean entrega dezan.

Pertsona hori baimentzeko, www.nafarroa.eus helbidean, deialdiaren aipamenean, eskura dagoen agiri eredua bete beharko da. Izangaiak eta baimenduak sinatu beharko dute, eta bi sinatzaileen NANaren kopiarekin eta programazio didaktikoarekin batera aurkeztuko da.

Oposizioaldiko probak honako hauek izanen dira:

2.3. Lehenbiziko proba.

Lortu nahi den espezialitatearen gaineko berariazko ezaupideak erakustea du helburu, eta bi zati izanen ditu, batera baloratuko direnak. Proba honen bi zatiak egun berean egiten ahalko dira.

A zatia.

Zati honetan ariketa praktiko bat eginen da, izangaiak lortu nahi duen espezialitateari dagozkion trebetasun teknikoak menperatzen dituen eta prestakuntza zientifikoa baduen egiaztatzeko balioko duena.

Proba praktikoaren ezaugarriak ebazpen honen III. eranskinean zehazten dira.

Epaimahaiek zehaztuko dute A zatia egiteko gehieneko denbora. Ezin izanen da 2 ordutik gorakoa izan.

A zatia zero puntutik hamar puntura bitarte baloratuko da, eta oposizioaldiko lehenengo probaren kalifikazioaren %50 eginen du, betiere izangaiek gutxienez 2,5 puntu lortzen badituzte.

B zatia.

Atal honetan, izangaiak bi gairen artean aukeratutako gai bat garatu beharko da, idatziz.

Espezialitate bakoitzean aplikatuko diren gai-zerrendak indarrean daudenak dira, eta deialdi honen II. eranskinean agertzen dira.

Izangaiek bi ordu izanen dituzte, gehienez, B zatia egiteko.

B zatia zero puntutik hamar puntura bitarte baloratuko da, eta oposizioaldiko lehenengo probaren kalifikazioaren %50 eginen du, betiere izangaiek gutxienez 2,5 puntu lortzen badituzte.

2.4. Bigarren proba:

Izangaiek bigarren proban parte hartzeko ordena alfabetikoki zehaztuko da; horretarako, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuak zozketaz bi letra aterako ditu eta lehenengo abizenaren hasieran bi letra horiek dituen izangaia hasiko da.

Izangaiak duen gaitasun pedagogikoa baloratuko da, bai eta irakasle lanean aritzeko behar diren teknikak noraino menderatzen dituen ere. Horretarako, programazio didaktiko bat aurkeztu eta ahoz defendatu beharko du, eta unitate didaktiko bat prestatu eta ahoz azaldu.

Proba hau zero puntutik hamar puntura bitarte baloratuko da (%30 A zatiari dagokio, eta %70 B zatiari), eta gainditu ahal izateko, izangaiak gutxienez ere bost puntu lortu beharko ditu, betiere gutxienez 2,5 puntu lortzen baditu zati bakoitzean.

Izangaiek ordubete izanen dute gehienez unitate didaktikoa prestatzeko. Prestaketarako denbora bukatuta, programazio didaktikoaren defentsa hasiko da (hogeita hamar minutuz gehienez) eta unitate didaktikoaren azalpena (hogeita hamar minutuz gehienez). Izangaiaren parte-hartzea bukaturik, epaimahaiak behar adina galdera egiten ahalko dizkio izangaiari programazio didaktikoaren edo unitate didaktikoaren gainean; eztabaida horrek hamabost minutu iraunen du gehienez. Izangai bakoitzak, guztira, ordu bat eta hamabost minutu izanen ditu gehienez programazioa eta unitate didaktikoa azaldu eta defendatzeko.

A zatia. Programazio didaktiko bat aurkeztea eta defendatzea.

Izangaiak bakarrik eta bere kabuz egindako programazio didaktikoa originala izanen da, eta haren kopia bakarra entregatu beharko zaio epaimahaiari edo hautapen batzordeari aurkezpen ekitaldian. Izangaiak berak aurkezten ez badu programazioa oposizioaren aurkezpen ekitaldian, hautapen prozeduratik kanpo geldituko da.

Programazio didaktiko hori prestatzean, deialdiaren V. eranskinean adierazten diren alderdiak jaso beharko dira.

Programazio didaktikoa epaimahaiaren aurrean defendatuko da. Izangaiak gehienez ere hogeita hamar minutu izanen ditu azalpen hori egiteko.

Azalpena egiteko, izangaiak programazio didaktikoaren kopia bat eramaten ahalko du, aurkeztu zuenaren berdin-berdina, bai eta egoki iruditzen zaion material osagarria ere, berak eramanda.

Programazio didaktikoaren aurkezpena eta defentsa zero puntutik hamarrera bitarte baloratuko da, eta oposizioaldiko bigarren probaren kalifikazioaren %30 eginen du. Haztapen hori egin ahal izateko, izangaiek gutxienez 2,5 puntu lortu beharko dute probaren zati honetan.

B zatia. Unitate didaktiko bat prestatzea eta azaltzea.

Izangaiak prestatu eta epaimahaiaren aurrean ahoz defendatu beharreko unitate didaktikoa izangaiak aurkeztutako programazioarekin zerikusia izan dezake, edo, bestela, norberaren espezialitatearen gai-zerrenda ofizialetik abiatuta presta daiteke, izangai bakoitzaren hautura. Lehenengo kasuan, unitate didaktikoaren edukia aukeratzeko, izangaiak bere programaziotik hiru unitate aterako ditu zozketaz, eta horietako bat aukeratuko du. Bigarren kasuan, unitate didaktikoaren edukia aukeratzeko, izangaiak hiru gai aterako ditu zozketaz bere espezialitatearen gai-zerrenda ofizialetik, eta horietako bat aukeratuko du.

Unitate didaktiko hori prestatzean, deialdiaren V. eranskinean adierazten diren alderdiak jaso beharko dira.

Unitate didaktikoa prestatu eta azaltzeko, izangaiak nahi duen laguntza-materiala erabiltzen ahalko du, berak ekarria, eta gidoi moduko bat, bi orrikoa gehienez, azalpena bukatutakoan epaimahaiari entregatu beharko diona.

Unitate didaktikoaren prestaketa eta azalpena zero puntutik hamarrera bitarte baloratuko da, eta oposizioaldiko bigarren probaren kalifikazioaren %70 eginen du. Haztapen hori egin ahal izateko, izangaiek gutxienez 2,5 puntu lortu beharko dute probaren zati honetan.

3. Oposizioaldiaren azken kalifikazioa.

Fase hau osatzen duten bi probetan lortutako puntuazioen batezbesteko aritmetikoa izanen da azken kalifikazioa, betiere proba guztiak gainditu badira.

Oposizioaldiko proben zati bakoitzaren puntuazioa ateratzeko, epaimahaian parte hartzen duten kide guztien kalifikazioen batezbesteko aritmetikoa eginen da. Epaimahaikideek emandako puntuazioen artean hiru puntu osoko edo gehiagoko aldea baldin badago, puntuaziorik altuena eta baxuena, besterik gabe, baztertuko dira, eta gainerako kalifikazioekin aterako da batezbestekoa. Epaimahaiko kide batek baino gehiagok ematen badute gehieneko eta/edo gutxieneko kalifikazioa, kasu horretan, gehieneko eta/edo gutxieneko kalifikazio bat baizik ez da baztertuko.

Oposizioaldiko proba bakoitza bukatutakoan, izangaiek lortutako puntuazioen zerrenda jarriko dute epaimahaiek beren egoitzako iragarki-taulan, bai eta www.nafarroa.eus helbidean ere, deialdiaren fitxan.

Puntuazio horien kontra interesdunek erreklamazioak aurkezten ahalko dituzte, bi egun balioduneko epean. Kasu horretan, epaimahaiak erreklamazioa berrikusiko du ebaluazio irizpideen arabera, eta aztertuko du kalifikazioetan akats material edo egitezkorik, transkripziokorik edo aritmetikorik egin den.

Erreklamazioak ebatzi eta gero, epaimahaiek izangaiek lortutako behin betiko puntuazioak biltzen dituen zerrenda argitaratuko dute gorago adierazi diren toki beretan.

Izangaiek jarritako erreklamazioak ebazteko akta epaimahaiaren egoitzako iragarki-taulan argitaratuko da, baita www.nafarroa.eus helbidean ere, deialdiaren fitxan.

Behin betiko puntuazioen kontra interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariari zuzendua, eta horren gaineko ebazpena ematerakoan kontuan hartuko da epaimahaiaren jarduketan ageriko akatsik, arbitrariotasunik edo agintearen desbiderapenik izan den.

Oposizioaldia gainditzen duten izangaiei baizik ez zaizkie batuko lehiaketaldiko eta oposizioaldiko puntuazioak.

Zortzigarrena.–Oposizio-lehiaketa gainditzea.

Hautatuak izanen dira hautapen organoek oposizioaldian eta lehiaketaldian lortutako puntuazio osoen arabera ordenatu ondoren, espezialitate eta hizkuntza bakoitzeko prozedura bakoitzean deitutako lanpostu kopurua bezalako hurrenkera zenbakia edo txikiagoa duten izangaiak.

Oposizioaldiko eta lehiaketaldiko puntuazioen haztapena, oposizio-lehiaketaren puntuazio orokorra ezartzeko, honako hau izanen da: bi heren, oposizioaldirako, eta heren bat, lehiaketaldirako.

1. Hautatutako izangaien zerrendak argitaratzea.

Oposizioaldiaren eta lehiaketaldiaren balorazioa egin ondoren, hautapen prozesu bakoitzean bi faseak gainditu dituzten izangaien zerrenda prestatuko dute hautapen organoek, puntuaziorik handienetik txikienera ordenatuak, hamar milarenera bitarteko hurbilpena eginda, gero oposizioaldiko eta lehiaketaldiko puntuazioak batzeko, izangaiak lortutako guztirako puntuazioen arabera ordenatzeko, bi faseak gainditu dituzten izangaiak aldarrikatzeko, zerrendak argitaratzeko eta organo dei-egileari igortzeko.

Hautapen prozedurak gainditu dituzten hautagaiak zehaztu ondoren, hautapen organoek zerrenda bakarra eginen dute, non agertuko baitira txanda irekiko prozeduraren bidez kidegoan sartzen diren pertsonak. Desgaitasuna dutenentzako erreserba txandako izangaiak ere multzo horretan sartuko dira, beren puntuazioaren arabera ordenatuak. Hautatutako izangaiak oinarri honetan ezarritakoaren arabera ordenatuko dira.

Zerrenda horretan berdinketarik gertatuz gero, horien artean lehentasuna zeinek duen zehazteko irizpide hauek hartuko dira aintzat:

1) Oposizioaldian puntuaziorik altuena atera duena.

2) Oposizioaldiko proba bakoitzean puntuaziorik altuena atera duena, deialdian agertzen diren hurrenkera berari jarraikiz.

3) Puntuaziorik handiena duena merezimenduen baremoko ataletan, deialdian agertzen diren hurrenkera berari jarraikiz.

4) Merezimenduen baremoko azpiataletan puntuaziorik altuena ateratzen duena, deialdian agertzen diren hurrenkera berari jarraikiz.

Irizpide horiek aplikatuta ere berdinketa hausten ez bada, epaimahaiak bosgarren irizpide bat aplikatuko du; hots, zozketa eginen du puntuazio berbera duten izangaien artean.

Txanda irekiaren hautapen prozedura gainditu duten izangaiak zehaztean, hautapen organoek txanda horri hasiera batean esleitutako lanpostuei gehituko dizkiete desgaitasuna duten pertsonentzako erreserba prozeduran hutsik gelditu direnak, halakorik gertatu bada.

Inolaz ere ezin izanen da aldarrikatu espezialitate eta hizkuntza bakoitzean deitutako lanpostu kopurua baino izangai gehiagok gainditu dituztela oposizioaldia eta lehiaketaldia.

Espezialitatearen eta hizkuntzaren arabera probak gainditzen dituztenen zerrenda bakarrak Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren ebazpen bidez onetsiko dira. Ebazpen hori www.nafarroa.eus helbidean argitaratuko da, deialdiaren fitxan. Zerrenda horien kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute interesdunek, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Aurrekoa gorabehera, baldin eta hautapen organoek deialdiko lanpostu adina izangai izendatzea proposatzen badute eta hautatutako izangairen batek uko egiten badio lanpostuari 2024ko abuztuaren 31ra arte, egun hori barne, lanpostu kopurua betetzen dela ziurtatzearren, deialdia egin duen organoak zilegi izanen du onartuen zerrenda osagarri bat onartzea epaimahaiak proposatutakoen ondoren dauden izangaiekin (oinarritzat hartuko da izangaien puntuazioak batzeko aktan duten hurrenkera), praktiketako funtzionario izendatuak izan ahal daitezen. Hori Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren ebazpen bidez eginen da, eta www.nafarroa.eus helbidean argitaratuko da, deialdiaren fitxan.

Oposizioaldia eta lehiaketaldia gainditzen dituzten izangai hautatuen zerrendak argitaratzen direnetik hasita, izangai hautatuek bost egun balioduneko epea izanen dute Sexu Delitugileen eta Gizakien Salerosketaren Erregistro Zentralaren ziurtagiri negatiboa aurkezteko, Haurrak eta nerabeak indarkeriaren aurrean osorik babesteari buruzko ekainaren 4ko 8/2021 Lege Organikoaren 57. artikuluaren arabera.

2. Oposizio-lehiaketa gainditzea espezialitate eta hizkuntza batean baino gehiagotan.

Hautapen sistemen antolaketa sistemak ahalbidetzen badu izangaiek kidego bereko espezialitate eta hizkuntza batean baino gehiagotan parte hartzea, egoera hauek suertatzen ahal dira:

–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuetan sartzeko oposizio-lehiaketa kidego bereko bi espezialitate eta hizkuntzatan edo gehiagotan gainditzen duten izangaiek espezialitateetako eta hizkuntzetako bat aukeratu beharko dute, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariari zuzendutako eskaera orri baten bidez, eta gainerako espezialitate eta hizkuntzetan parte hartzeagatik izaten ahal dituzten eskubide guztiei uko eginen diete. Eskaera orri hori bost egun balioduneko epean igorri beharko dute, gainditu duten izangaien zerrenda bakarrak onesten dituen ebazpena argitaratzen denetik hasita. Aukera hori baliatu ezean, ulertuko da oposizio-lehiaketan puntuazio handiena lortu duten espezialitatea eta hizkuntza aukeratzen dituztela. Puntu-berdinketa gertatuz gero, deialdiaren I. tituluko lehenengo oinarriko 2. atalean agertzen den espezialitatearen eta hizkuntzaren araberako ordenari jarraikiko zaio.

–Izangaiek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuetan sartzeko oposizio-lehiaketa gainditzen badute atzerriko hizkuntza eskakizuna duten unibertsitateaz kanpoko irakasle funtzionarioen lanpostu batean edo hizkuntza batean baino gehiagotan edo kidego batean baino gehiagotan, eskatu beharko dute atzerriko hizkuntza eskakizuna duten lanpostu edo kidego horietako batean izenda ditzatela praktiketako funtzionario, eta uko eginen diete beste irakasleen kidegoko edo lanpostuko hautapen prozeduran parte hartzeagatik izaten ahal dituzten eskubide guztiei. Horretarako, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariari eskaera orri bat igorri beharko diote bost egun balioduneko epean, gainditu duten izangaien zerrenda bakarrak onesten dituen ebazpena argitaratzen denetik hasita. Aukera hori baliatu ezean, ulertuko da oposizio-lehiaketan puntuazio handiena lortu duten kidegoa edo lanpostua aukeratzen dutela, eta berdinketarik izanez gero, zozketa eginen da.

–Deialdi honen bidez onetsitako oposizio-lehiaketa gainditzen duten izangaiek beste hezkuntza-administrazio bateko oposizio-lehiaketa ere gainditzen badute, kidego berean edo beste batean sartzeko, eta hautatzen badute beste hezkuntza-administrazio horretan praktiketako funtzionario izendatuak izatea, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariari zuzendutako eskaera-orri bat aurkeztu beharko dute bost egun balioduneko epean, gainditu duten izangaien zerrenda bakarrak onesten dituen ebazpena argitaratzen denetik hasita, deialdi honetan parte hartzeagatik izaten ahal dituzten eskubide guztiei uko egiteko. Uko egiten ez badiote, praktiketako funtzionarioei destinoa esleitzeko ekitaldi publikoan parte ez hartzeak edo beste hezkuntza-administrazio batean praktiketako funtzionario izateko izendapena onartzeak esan nahiko du oposizio-lehiaketa honi isilbidez uko egiten diotela.

3. Desgaitasuna dutenentzako erreserba prozeduraren bidez hautatzen diren izangaien bateragarritasunari buruzko txostena.

%33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten izangaiak, desgaitasuna dutenentzako erreserba prozeduraren bitartez hautatuak izanez gero, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziara bideratuko dira, beren desgaitasun maila eta gainditutako oposizio-lehiaketaren kidegoari eta espezialitateari dagozkien lan eta eginkizunetan aritzeko gaitasuna bateragarriak diren baloratzeko.

Txostenean izangaia bateraezina dela adierazten bada, izangaiak oposizio-lehiaketan parte hartu izanaren ondoriozko eskubide guztiak galduko ditu.

Bederatzigarrena.–Praktiketako funtzionarioak izendatzea.

1. Hautatutako izangaiak praktiketako funtzionario izendatuko ditu Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuak, eta praktikaldirako destinoa emanen die zerbitzuaren beharrak kontuan izanik, lortu duten kidego, espezialitate eta hizkuntza bereko lanpostu hutsetan edo behin-behineko ordezkapenetarako lanpostuetan, edo, bestela, kidego bereko edo irakasleen beste kidego batzuetako antzeko espezialitateetan.

Praktikaldia egiteko destinoa ekitaldi publikoan hautatuko da, edo Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuak ebazpen bidez zehazten duen prozeduraren bidez.

Hautatzen diren izangaiek 2024ko irailaren 1a baino lehen hasi beharko dute ikastetxeetan lanean.

Praktikaldia egiteko esleitzen diren destinoak behin-behinekoak izanen dira.

Praktiketako funtzionario izateko izendapena jaso eta karrerako funtzionario izendatu bitartean, izangaiek praktiketako funtzionarioen araubide juridiko-administratiboa izanen dute, betiere irakasle lanpostu batean aritzen badira.

2. Gutxienez ere ikasturte bat karrerako irakasle funtzionario gisa eman dutela frogatzen duten izangaiak praktikaldiaren ebaluaziotik salbuetsiko dira, hautatuak izanez gero. Izangai horiek inguruabar hori jakinarazi beharko dute Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariari eskaera-orri bat igorriz. Horretarako, bost egun balioduneko epea izanen dute, gainditu duten izangaien zerrenda bakarrak onesten dituen ebazpena argitaratzen denetik hasita.

3. Praktiketako funtzionario izendatzen diren izangaiek Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak zuzenean kudeatzen duen ikastetxe batean eduki beharko dute karrerako funtzionario gisa aritzeko behin betiko lehenengo destinoa. Irakasle horiek lanpostuak betetzeko lehiaketetan parte hartzeari begira, kasuan kasuko deialdiek xedatzen dutenari jarraikiko zaio.

Hamargarrena.–Praktikaldia.

1. Praktikaldiaren xedea da hautatutako izangaiek irakaskuntzarako gaitasuna dutela egiaztatzea.

2. Praktikaldiaren barrenean, izangaiek eskola zuzeneko saio bat eta zenbait prestakuntza ikastaro egin beharko dituzte.

3. Praktikaldia Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren ebazpenaren bidez arautuko da. Ebazpen horrek honako alderdi hauek bilduko ditu, besteak beste:

–Praktikaldia noiz hasiko den eta zenbat iraunen duen.

–Irakasle baten tutoretzapean eginen da, eta kalifikazio batzorde batek ebaluatuko du "gai" edo "ez gai" adierazita.

–Praktikaldiko funtzionarioa aldi baterako ezintasun egoeran edo amatasun bajan gertatuz gero, edo eszedentzia berezian nahiz antzeko beste egoera batean, eta horrek praktikaldia normaltasunez egitea edo hura baloratzea galarazten badio, kalifikazio batzordeari eskatzen ahalko dio praktikaldia atzeratu diezaiotela. Izangaiak praktikaldia hurrengo urtean egin dezala proposa dezake kalifikazio batzordeak, behin bakarrik. Horrelakoetan, 2024-2025 ikasturtean praktikaldian benetan egindako denbora hurrengo ikasturtean aintzat har diezaiotela erabaki dezake.

4. Praktikaldian "ez gai" kalifikazioa lortzen duten izangaiek karrerako funtzionario izendatzeko eskubide guztiak galduko dituzte. Horretarako, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak ebazpen arrazoitua emanen du.

5. Praktikaldiak iraun bitartean, osasun azterketa bat eginen zaie praktiketako funtzionarioei irakasle lanetan egoki aritzeko behar den gaitasun fisikoa eta psikikoa dituztela egiaztatzeko. Osasun azterketa hori gainditzen ez dutenek karrerako funtzionario izendatzeko eskubide guztiak galduko dituzte, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emanen duen ebazpenaren bidez.

Hamaikagarrena.–Karrerako funtzionarioen izendapena.

1. Praktikaldia bukatutakoan, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak hautapen prozeduraren espedientea onetsiko du ebazpen bidez. Ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

2. Halaber, hautatzen diren izangaien zerrendak Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministeriora igorriko dira, maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionario tituluak eman ditzan.

3. Izendapenaren ondorioak, praktikaldia zein ikasturtetan egin den, hurrengo ikasturteko irailaren 1ean hasiko dira; izan ere, karrerako funtzionarioek egun horretan berean hartu beharko dute destinoaren jabetza.

4. Hautapen prozedurak gainditzen dituzten izangaiek Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren kudeaketa esparruan izan beharko dute lehenbiziko behin betiko destinoa, hautatzen diren espezialitate eta hizkuntza berean, eta, horretarako, ondoren deituko diren lekualdatze-lehiaketetan parte hartu beharko dute.

Hamabigarrena.–Aldi baterako kontratazioak egiteko izangaien zerrendak.

Oposizio-lehiaketa bukatu ondoren sortzen diren aldi baterako kontratazioetarako izangaien zerrendak arau honi jarraikiz kudeatuko dira, alderdi guztiei dagokienez: Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuko irakasleen lanpostuak aldi baterako kontratazioaren bidez betetzeko izangaien zerrendak kudeatzeko arauak onesten dituen foru agindua, zerrenda horiek sortzen diren unean indarrean dagoena.

Hamahirugarrena.–Hautapen prozeduran aurkeztutako dokumentazioa.

Ez da itzuliko izangaiek oposizioaldian aurkeztutako ezein dokumentazio, hautapen prozeduraren espedientea osatzen baitute.

Hamalaugarrena.–Profilak egiaztatzea.

Kasu guztietan, prozedura horietarako aurkeztutako titulazioen eta/edo merezimenduen ondoriozko profilak ofizioz egiaztatuko zaizkie hautapen prozeduran parte hartzeko eskaerak aurkezteko epean profilen titulazioren bat aurkeztu duten izangaiei, Hezkuntzako kontseilariaren maiatzaren 13ko 36/2022 Foru Aginduarekin bat.

Behar den berariazko profilarekin identifikatuko dira, orobat, Hezkuntza Departamentuan hori lehenagotik egiaztatu zuten izangaiak.

Hamabosgarrena.–Errekurtsoak.

Epaimahaiek ematen dituzten egintza eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariari zuzendua, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Ebazpen honen eta bere aplikazio egintzen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Hori guztia bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126. artikuluan xedatutakoarekin eta jarraikiz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei.

II. TITULUA.–MAISU-MAISTREN KIDEGOKO KARRERAKO FUNTZIONARIOEK KIDEGO HORRETAN ESPEZIALITATE BERRIAK ESKURATZEKO PROZEDURAREN OINARRIAK

Prozedura honako oinarri hauek gidatuko dute:

OINARRIAK

Lehena.–Arau orokorrak.

Maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioek kidego horretan espezialitate berriak eskuratzeko prozeduraren deialdia egiten da.

Honako espezialitate hauetarako deialdia egiten da:

ESPEZIALITATEAK

Entzumena eta Hizkuntza

Haur Hezkuntza

Lehen Hezkuntza

Pedagogia Terapeutikoa

Titulu honetan aurreikusita ez dagoen orotan, prozedura honi ebazpen honen I. tituluan xedatutakoa aplikatuko zaio.

Espezialitate batean izena eman eta onartua izateak ez dio izangaiari bermatuko beste espezialitate batzuetara aurkeztu ahal izatea, ezartzen den prozeduraren antolaketak hori galarazten badu.

Bigarrena.–Izangaien betebeharrak.

Espezialitate berriak eskuratzeko prozeduran onartuak izateko, izangaiek betebehar hauek bete beharko dituzte:

A) Maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioa izatea, eta behin-behineko edo behin betiko destinoa Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren kudeaketa esparruan izatea.

Eszedentzian dauden funtzionarioen kasuan eta, orobat, kanpoko lanpostu bati atxikita edo antzeko egoeraren batean daudenen kasuan, baldintza hau destinoko azkeneko ikastetxean betetzea eskatuko da.

B) Eskuratu nahi den espezialitatea zein den, bertan txanda irekian sartzeko eskatzen diren betebeharrak betetzea.

Irakasle funtzionarioek ezin izanen dute parte hartu baldin eta behin betiko destinoa beste hezkuntza administrazio batzuetan badute eta Foru Komunitatean zerbitzu eginkizunetan edo antzeko egoeran badaude.

Oinarri honetan aipatutako betebehar guztiak eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunean bete beharko dira eta karrerako funtzionario gisa lanpostuaren jabetza hartu arte betetzen jarraitu.

Hirugarrena.–Epeak, eskaerak eta dokumentazioa.

1. Eskaerak aurkezteko epea.

Parte hartzeko eskaerak aurkezteko epea hogei egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera zenbatzen hasita.

2. Eskaera aurkeztea eta formalizatzea.

Hautapen prozedura honetan parte hartu nahi dutenek telematikoki aurkeztu beharko dute eskaera nahitaez, Hezkuntza Departamentuak deialdi honi dagokion fitxan jarriko duen datu-orri elektroniko espezifikoaren bidez: https://tramitespersonal.navarra.es/eu/tramites/on/-/line/concurso-oposicion-adquisicion-nuevas-especialidades-maestros-2024

Parte hartzeko eskaeran izangaiek adierazi beharko dute titulu honen lehenengo oinarrian adierazitako espezialitateetatik zeinetan parte hartu nahi duten.

Prozedura honetako proba euskaraz egin nahi duten izangaiek halaxe adieraziko dute parte hartzeko eskaeran.

3. Dokumentazioa.

Eskaera telematikoki aurkezteko unean, izangaiek dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:

1) Nortasun Agiri Nazionala edo horren agiri baliokidea, indarrean. Nortasun Agiri Nazionalaren edo nortasun agiri baliokidearen kopia eskaneatua aurkezten ahalko da, bi aldeetatik eta dokumentu bakar batean. Halaber, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari baimena eman ahalko zaio informazio hori kontsultatzeko, eta, horretarako, atal bat gaitzen da parte hartzeko eskaeran. Baimena aukeratuz gero, ez da beharrezkoa izanen dokumentua aurkeztea.

B) Tasa bat ordaintzea espezialitate bakoitzeko, titulu honen laugarren oinarrian xedatutakoarekin bat.

4. %33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten izangaiak.

%33ko edo goragoko desgaitasuna duten izangaiek parte hartzeko eskaeran adierazi beharko dute zenbateko desgaitasuna duten eta hori frogatzeko organo eskudunak emandako ziurtagiria aurkeztu beharko dute, denborari eta baliabideei dagokienez probak egiteko behar diren egokitzapenak eskatu ahal izateko.

Proba egiteko denbora eta baliabideetan behar dituzten egokitzapenei dagokienez, izangaiek aparteko orri batean adierazi beharko dute zein egokitzapen eskatzen duten.

%33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten izangai horiek Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziara bideratuko dira, probak egiteko denbora eta baliabide aldetik behar dituzten zentzuzko egokitzapen eta doikuntzak zehazteko, desgaitasuna dutenek baldintza berdinetan parte har dezaten ziurtatzeko, proben mamia aldatu gabe, betiere.

Laugarrena.–Eskubideen ordainketa.

Espezialitate berriak eskuratzeko hautapen prozedura hauetan parte hartzeko eskubideengatik ordaindu beharreko tasa 41,60 eurokoa da, onartua izateko eskatzen den espezialitate bakoitzeko.

Telematika bidez ordainduko da tasa, eskaera formalizatzean, ordainketa telematikoa egiteko sistema seguru baten bidez.

Tasa ordaintzen ez bada, izangaia bazterturik geldituko da.

Tasa ordaintzeak ez du inola ere ordeztuko eskaera behar den epean eta moduan aurkeztu beharra.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen tasa eta prezio publikoei buruzko otsailaren 11ko 2/2021 Foru Legearekin bat etorriz, tasak ordaintzetik salbuetsita daude %33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten pertsonak. Pertsona horiek desgaitasuna egiaztatzen duen ziurtagiria edo irizpena aurkeztu beharko dute.

Bosgarrena.–Izangaien onarpena.

1. Izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrendak.

Eskaerak aurkezteko epea iraganik, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuak ebazpen bat emanen du izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak onesteko (espezialitateen arabera), eta www.nafarroa.eus helbidean argitaratuko du, deialdiaren fitxan. Zerrenda horietan parte-hartzaileen izen-deiturak azalduko dira, bai eta, baztertuz gero, horren arrazoiak ere.

Behin-behineko zerrendak onesten dituen ebazpena argitaratzearekin ulertuko da interesdunei egin beharreko jakinarazpena egin dela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 40. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoarekin bat.

Izangaiek hamar egun balioduneko epea izanen dute, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita, erreklamazioak aurkezteko eta, kasua bada, baztertua izatea eragin duen akatsa zuzentzeko. Era berean, beren datu pertsonalak ematean akatsak egin direla ohartu diren izangaiek epe horretan berean adierazten ahalko dute. Erreklamazioak telematika bidez aurkeztu beharko dira, Interneteko www.nafarroa.eus helbidearen bidez, deialdiari buruz dagoen aipamenetik abiatuta.

Izangairen batek ez baditu akats formalak zuzentzen epe horren barruan, ulertuko da uko egin diola akatsak zuzentzeko duen eskubideari, eta inguruabar hori deklaratzen duen ebazpena emanen da.

2. Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrendak.

Aurreko atalean aipatutako erreklamazioak ebatzi ondoren, espezialitate eta hizkuntza bakoitzean onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrendak onesteko ebazpena emanen da.

Ebazpen hori www.nafarroa.eus helbidean argitaratuko da, deialdiaren fitxan.

Behin betiko zerrendak onesten dituen ebazpena argitaratzearekin ulertuko da interesdunei egin beharreko jakinarazpena egin dela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 40. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoarekin bat.

Ebazpen horren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko dute interesdunek, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Onartu eta baztertuen behin betiko zerrendak onesten dituen ebazpena onetsi ondotik egiaztatzen bada izangairen batek ez dituela baldintzak betetzen, bere jarduketak deuseztatu eginen dira, faltsukeria dela-eta legokiokeen erantzukizuna galarazi gabe.

Seigarrena.–Hautapen organoak.

Prozedura honetako hautapen organoak ebazpen honen I. tituluko seigarren oinarrian adierazi diren hautapen batzordeak eta epaimahaiak izanen dira, eta, prozedura honi dagokionez, oinarri hartan ezartzen diren eginkizun berberak izanen dituzte.

Prozedura honetan deitutako espezialitateren batean epaimahai bat baino gehiago izendatu badira kidegoan sartzeko deialdian, eta hautapen batzordea ere eratu baldin bada, prozedura honetako izangaien ebaluazioa 1. epaimahaiak eginen du.

Izangaiei gaztelaniazko espezialitateko epaimahaia esleituko zaie, proba euskaraz egitea eskatzen ez badute behintzat. Espezialitate horretan euskarazko epaimahairik eratu ez bada, behar diren neurriak hartuko dira izangaiek proba euskaraz egin ahal izateko. Espezialitate horretan gaztelaniazko epaimahairik eratu ez bada, izangaiei euskarazko epaimahaia esleituko zaie.

Zazpigarrena.–Hautapen sistema.

Proba bakarra eginen da. Proba horretan, lortu nahi den irakaskuntza-espezialitatearen berariazko ezaupideak erakustea hartuko da kontuan, baita izangaien baliabide didaktiko eta pedagogikoak ere.

Probak bi zati izanen ditu: espezialitateko gai baten azalpena eta zati praktikoa.

Izangaiak espezialitateko gai baten ahozko azalpena egin beharko du (hiru gairen artean aukeratuta), eta, ondoren, horren gaineko eztabaida bat eginen da, hori ere ahoz. Gaiak epaimahaiak aterako ditu zozketa bidez II. eranskineko gai-zerrendatik.

Azalpena osatzeko, planteamendu didaktiko bat eginen da, izangai bakoitzak libreki hautatutako ziklo edo ikasmaila jakin bati buruz.

Izangaiak bi ordu izanen ditu ariketa hau prestatzeko, eta egokia iruditzen zaion material osagarria erabiltzen ahalko du, berak ekarrita. Halaber, prestaketa denboran eginiko gidoi bat erabiltzen ahalko du azalpenean. Gidoi hori bi orrikoa izanen da gehienez, eta proba bukatutakoan epaimahaiari emanen zaio. Gaiaren azalpena eta planteamendu didaktikoa egiteko berrogeita bost minutu izanen ditu gehienez. Eztabaidak hamabost minutu iraunen du gehienez.

Eduki praktikoko zatia III. eranskinean ezarritako zehaztapenei lotuko zaie.

Zero puntutik hamar puntura bitarte baloratuko da proba, eta izangaiek gutxienez ere bost puntu lortu beharko dituzte proba gainditzeko. Puntuazioa honela banatuko da: zati praktikoak %30 izanen du, eta gaiaren azalpen eta eztabaidaren zatiak %70.

Probaren puntuazioa ateratzeko, epaimahaian parte hartzen duten kide guztien kalifikazioen batezbesteko aritmetikoa eginen da. Epaimahaikideek emandako puntuazioen artean hiru puntu osoko edo gehiagoko aldea baldin badago, puntuaziorik altuena eta baxuena, besterik gabe, baztertuko dira, eta gainerako kalifikazioekin aterako da batezbestekoa. Epaimahaiko kide batek baino gehiagok ematen badute gehieneko eta/edo gutxieneko kalifikazioa, kasu horretan, gehieneko eta/edo gutxieneko kalifikazio bat baizik ez da baztertuko. Epaimahaiak "gai" edo "ez gai" kalifikazioa emanen dio probari.

Zortzigarrena.–Probaren hasiera eta garapena.

1. Epaimahaiak izangai guztientzako deiak argitaratuko ditu deialdiaren fitxa jasotzen duen web-orrian, proba egiteko non, noiz eta zer ordutan aurkeztu beharko duten adierazita.

Izangaiei dei bakarra eginen zaie epaimahaien aurreko jarduketak egiteko, eta agertzen ez direnak baztertu eginen dira. Ondorio horietarako, egun bererako deitutakoek deian ezarritako orduan eta lekuan agertu beharko dute epaimahaiaren aurrean.

2. Izangaiek parte hartzeko ordena alfabetikoki zehaztuko da; horretarako, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuak zozketaz bi letra aterako ditu, eta lehenengo abizenaren hasieran bi letra horiek dituen izangaia hasiko da, I. tituluko zazpigarren oinarrian adierazitako moduan.

3. Epaimahaiak edozein unetan eskatzen ahalko die izangaiei beren nortasuna froga dezatela.

Bederatzigarrena.–Kalifikazioa.

Epaimahaiek "gai" edo "ez gai" kalifikazioa emanen diote probari. Espezialitate berria eskuratuko dute, bakar-bakarrik, "gai" kalifikazioa lortzen dutenek.

Epaimahaiek edo, hala behar denean, hautapen batzordeek, jendaurrean jarriko dituzte "gai" kalifikazioa lortzen duten izangaien zerrendak, bai proba egin den lokaleko iragarki-taulan, bai www.nafarroa.eus helbidean, deialdiaren fitxan.

%33ko edo goragoko desgaitasuna duten izangaiak Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziara bideratuko dira, beren desgaitasun maila eta "gai" izan diren espezialitateari dagozkion lan eta eginkizunetan aritzeko gaitasuna bateragarriak diren baloratzeko.

Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak izangaiak "gai" deklaratzen dituen ebazpena onetsiko du, bakoitzak eskuratu duten espezialitate berria adierazita; ebazpen hori www.nafarroa.eus webgunean argitaratuko da, deialdiaren fitxan. Eskatutako baldintzaren bat betetzen ez duten izangaiek deialdi honetan parte hartzeagatik legozkiekeen eskubide guztiak galduko dituzte.

Espezialitate berria prozedura honen bidez eskuratzen duten izangaiek ez dute praktikaldirik eginen.

Espezialitate berri bat eskuratzeak ez du esan nahi aurreko espezialitatea edo espezialitateak galtzen d(ir)enik.

Hamargarrena.–Errekurtsoak.

Epaimahaiek ematen dituzten egintza eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariari zuzendua, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Ebazpen honen eta bere aplikazio egintzen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Hori guztia bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126. artikuluan xedatutakoarekin eta jarraikiz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei.

Iruñean, 2023ko urriaren 27an.–Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendaria (41/2022 Ebazpena, otsailaren 15ekoa, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emana), Javier Lacarra Albizu.

I.ERANSKINA.–MAISU-MAISTREN KIDEGOAN SARTZEKO MEREZIMENDUAK BALORATZEKO BAREMOA

Merezimenduen balorazioan, izangaiek 10 puntu lortzen ahalko dituzte gehienez.

I. atala.–Irakasle lanetan emandako zerbitzuak (5,000 puntu gehienez).

MEREZIMENDUAK

PUNTUAK

FROGAGIRIAK

1.–IRAKASLE LANETAN EGINDAKO ZERBITZUAK

Gehienez ere 5,000 puntu

1.1. Ikastetxe publikoetan, maisu-maistren kidegoko espezialitateetako irakasle lanetan emandako urte bakoitzeko:

1,000

puntu

Emandako zerbitzuen ziurtagiria, hezkuntza administrazioek luzatua. Kasu guztietan adierazi behar da zein kidegotarako izendatu zen, edo haren kode ofiziala, baita zerbitzuak hasi eta bukatu zireneko data zehatzak ere. Ez dira onartuko jabetza hartzeko eta zerbitzuak uzteko orriak.

Ziurtagiri horietan adierazten bada zerbitzuak eman direla publikoak ez diren ikastetxeetan, zerbitzu horiek bestelako ikastetxeetan eman izan balira bezala baloratuko dira, hots, 1.3 edo 1.4 azpiataletan ezarritakoaren arabera.

Zerbitzuak Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamenturako eman badira, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzuak ofizioz aurkeztuko du zerbitzuen orria, izangai bakoitzaren espediente pertsonalean dagoen dokumentazioari jarraikiz, parte hartzeko eskaeran berariaz eskatu behar izan gabe. Beste hezkuntza administrazio batean emandako zerbitzuak, ordea, beti egiaztatu beharko dituzte izangaiek, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak zerbitzu horiek antzinatasun gisa aitortu baditu ere.

Interesdunek berariaz eskatu beharko dute Hezkuntza eta Kultura Ministerioaren Nafarroako Zuzendaritza Probintzialaren zerbitzura 1990eko urriaren 1a baino lehen egindako zerbitzuen ziurtagiria.

Azpiatal honetan aipatzen diren lanpostuetan emandako hilabete bakoitzeko edo urteko zatiki bakoitzeko:

0,0833 puntu

1.2. Ikastetxe publikoetan, maisu-maistren kidegokoak ez diren espezialitateetako irakasle lanetan emandako urte bakoitzeko:

0,500 puntu

Azpiatal honetan aipatzen diren lanpostuetan emandako hilabete bakoitzeko edo urteko zatiki bakoitzeko:

0,0416 puntu

1.3. Maisu-maistren kidegoaren hezkuntza maila edo etapa bereko espezialitateetan, bestelako ikastetxeetan, irakasle lanetan emandako urte bakoitzeko:

0,500 puntu

Ikastetxearen ziurtagiria, edo hura emateko eskumena duen organoarena, Hezkuntza Ikuskapen Zerbitzuak ontzat emana, bertan espezialitatea, hezkuntza maila eta zerbitzuen benetako iraupena ageri direla, hasi eta bukatu zireneko data zehatzak adierazita. Ziurtagiri horiei oniritzia emateko, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak lan bizitzari buruzko txosten eguneratua eta kontratuak aurkez ditzatela eskatuko die interesdunei.

Unibertsitateko irakasle gisa egindako lana frogatzeko, ikastetxearen ziurtagiria beharko da, honako hauek adieraziko dituena: zerbitzuak noiz hasi eta bukatu ziren, data zehatzak adierazita, eta zerbitzu horiek irakasle gisa eman dituela.

Gaur egun funtzionamenduan ez dauden ikastetxeetan egindako zerbitzuak Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak emandako ziurtagiri baten bidez justifikatzen ahalko dira, unitate eskudunean dauden datuetan oinarriturik.

Azpiatal honetan aipatzen diren lanpostuetan emandako hilabete bakoitzeko edo urteko zatiki bakoitzeko:

0,0416 puntu

1.4. Maisu-maistren kidegoaren hezkuntza maila edo etapakoak ez diren espezialitateetan, beste ikastetxe batzuetan, irakasle lanetan emandako urte bakoitzeko:

0,250 puntu

Azpiatal honetan aipatzen diren lanpostuetan emandako hilabete bakoitzeko edo urteko zatiki bakoitzeko:

0,0208 puntu

I. apartatua osatzen duten xedapenak:

1. Atal honen ondorioetarako, gehienez bost urte hartuko dira kontuan, eta haietako bakoitza azpiatal bakar batean baloratuko da.

2. Kontuan hartu beharreko definizioak:

–Ikastetxe publikoak (1.1 edo 1.2 azpiatalak, dagokion moduan): sare publikoan integraturiko ikastetxeak, hezkuntza administrazioek sortu eta finantzatuak, alegia, Estatuko Administrazioan eta autonomia erkidegoetakoan hezkuntza arloan eskudunak diren departamentu edo kontseilaritzek sortu eta finantzatuak. Ikastetxe publikoak dira, orobat, Espainiar Estatuak atzerrian dituen ikastetxeak.

–Beste ikastetxe batzuk (1.3 edo 1.4 azpiatalak, dagokion moduan): titulartasun pribatuko ikastetxeak, hezkuntzakoak ez diren administrazioen mendekoak (esate baterako, Toki Administrazioaren mendekoak), unibertsitate publikoak eta pribatuak eta atzerriko ikastetxeak.

3. Ez dira kontuan hartuko interesdunek izenpetutako kontratuen kopia eskaneatuen bidez soilik frogatzen diren zerbitzuak, ezta ikastetxe pribatuek edo udal ikastetxeek emandako ziurtagiriak ere, nahiz eta Gizarte Segurantzari kotizatutakoaren ziurtagiriak erantsi, bertan Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak ontzat eman dituela agertzen ez bada.

4. Ez dira kontuan hartuko zerbitzuak hasi eta bukatu zireneko data zehatzak (eguna, hilabetea eta urtea) ez dituzten ziurtagiriak, nahiz eta bertan adierazi zerbitzuen iraupena ikasturte batekoa izan dela.

5. Zerbitzuak zein kidego edo mailatan eman diren zehazten ez bada, beste kidego edo hezkuntza maila batean emandakotzat joko dira.

6. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan emandako zerbitzuak 1.2 azpiatalean edo 1.4 azpiatalean baloratuko dira, kasuan-kasuan.

7. Aurreko paragrafoan xedatutakoa gorabehera, zerbitzuak ikastetxe publikoetan eman badira eta Hezkuntza Administrazioak egindako ziurtagiriak adierazten badu maisu-maistren kidegoan edo kidego horretan baizik ez dagoen espezialitate batean eman direla, 1.1. azpiatalean baloratuko dira. Bestalde, zerbitzuak bestelako ikastetxeetan eman badira eta ziurtagiriak adierazten badu irakasletzako diplomadun gisa eman direla, 1.3 azpiatalean baloratuko dira.

8. Espainiako Estatuaren titulartasunekoak ez diren atzerriko ikastetxeetan atzerrian emandako zerbitzuak 1.3 edo 1.4 apartatuen arabera baloratuko dira, eta kasuan kasuko herrialdean hezkuntza arloan eskudun den ministerioak edo Espainiar Estatuak Atzerrian duen Administrazio Orokorrak emandako ziurtagiriaren bidez egiaztatuko dira. Bertan honako hauek adierazi beharko dira: eman den hezkuntza maila eta irakasgaia, zerbitzuen iraupena eta horiek hasi eta bukatu ziren data zehatzak. Hezkuntza maila edo irakasgaia frogatzen ez bada edo maisu-maistren kidegoko espezialitateetako batekin bat ez badator, ulertuko da zerbitzuak beste hezkuntza maila edo kidego bateko espezialitateetan eman direla. Ziurtagiri horiek gaztelaniazko itzulpenarekin batera aurkeztu beharko dira. Zinpeko itzultzaileek egin beharko dituzte itzulpen horiek.

9. Atal honen ondorioetarako, puntuak ezin izanen dira pilatu zerbitzuak aldi berean ikastetxe batean baino gehiagotan eman badira.

II. atala.–Prestakuntza akademikoa (gehienez ere 5,000 puntu).

MEREZIMENDUAK

PUNTUAK

FROGAGIRIAK

2.–PRESTAKUNTZA AKADEMIKOA

Gehienez ere 5,000 puntu

2.1. Alegatutako tituluaren espediente akademikoa:

Azpiatal honetan, maisu-maistren kidegoan sartzeko orokorki eskatzen den titulazio mailaren arabera alegatzen den tituluaren espediente akademikoaren batez besteko nota baloratuko da bakar-bakarrik, honela kalkulatua:

0tik 10era bitarteko eskala 0tik 4ra bitarteko eskala

ziurtagiri akademiko pertsonala, non titulazioan lortutako batez besteko nota agertuko den.

Betiere, aurkeztutako ziurtagiri akademikoan ageri den batez besteko nota hartuko da kontuan.

6tik 6,99ra 1,5etik 1,99ra

1,000 puntu

7tik 8,49ra 2tik 2,74ra

1,250 puntu

8,5etik 10era 2,75etik 4ra

1,500 puntu

1. Batez besteko nota zenbakien bidez adierazten ez bada, baliokidetza hauek aplikatuko dira:

–Nahikoa: 5,5 puntu.

–Ongi: 6,5 puntu.

–Oso ongi: 7,5 puntu.

–Bikain: 9 puntu.

–Ohorezko matrikula: 10 puntu.

2. Espediente akademikoan ez bada berariaz agertzen batez besteko nota edo ziurtagiri akademiko pertsonala aurkezten ez bada, eta, horren ordez, tituluaren kopia eskaneatua aurkezten bada, ulertuko da izangaiaren batez besteko nota Nahikoa dela.

3. Espediente akademikoaren batez besteko nota aurkeztea ezinezkoa bada, titulazioari dagokion ikasketa planaren ondorioz ikastetxeak hura kalkulatzerik ez duelako, irizpide hauen arabera kalkulatuko da espediente akademikoaren batez besteko nota:

a. Irakasgaien arabera antolaturiko ikasketa planak izanez gero, batez besteko nota kalkulatuko da guztira lorturiko puntuak irakasgaien kopuruaren artean zatituz. Kredituen bidez antolatutako ikasketa planak direnean, izangaiaren espediente akademikoaren batez besteko puntuazioa ateratzeko formula hau erabiliko da: izangaiak lortutako kredituen batura, horietako bakoitza kasuko kalifikazioen balioarekin biderkatuta, zati guztira lortutako kreditu kopurua.

b. Irakasgaien puntuazioak zenbaki bidez adierazita ez badaude, lehen aipatutako baliokidetasunak aplikatuko dira.

c. Ondorio hauetarako, praktikaldiaren nota irakasgai batena balitz bezala hartuko da.

d. Espedientean irakasgai baliozkotuak edo "gai" kalifikazioa dutenak azaltzen badira, ez dute inolako baliorik izanen, lehiatzaileak aurkezten ez badu baliozkotutako edo "gai" gisa kalifikatutako irakasgaiaren zenbakizko balioa azaltzen duen ziurtagiria.

e. Ikasketa planaren barrenean ez dauden prestakuntza jardueren bidez lortutako kredituak ez dira zenbakitara ekarriko, eta ez dira aintzat hartuko ikasketa espedientearen batez bestekoa ateratzeko.

f. Bi ziurtagiri hauek bidali beharko dira:

–Ziurtagiri akademiko pertsonala.

–Ikasketak egin zituen ikastetxearen ziurtagiria, titulazioari dagokion ikasketa planaren ondorioz ikastetxeak batez besteko nota kalkulatzerik ez duela adierazten duena.

4. Titulua atzerrian lortu duten izangaiek, ikasketa-espedientea baloratu ahal izateko, Tituluaren Europako Osagarria eta/edo titulua lortu den herrialdeko hezkuntza-administrazioak emandako ziurtagiria aurkeztu beharko dute, non adierazi beharko baita karreran lortutako kalifikazioen araberako batez besteko nota, eta, horrez gainera, kasuan kasuko kalifikazio sistemaren arabera lor daitezkeen gehieneko eta gutxieneko kalifikazioak, Espainiako kalifikazio sistemarekiko baliokidetasuna zehaztearren. Gainera, "Atzerriko ikastetxeetan egindako unibertsitate-ikasketen batez besteko notak baliokidetzeko aitorpena" aurkeztu beharko dute, zeina, bat etorriz Politika Unibertsitarioaren Zuzendaritza Nagusiaren 2016ko martxoaren 21eko Ebazpenean xedatutakoarekin, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministerioaren egoitza elektronikoan lor baitaiteke dohainik, esteka honen bidez: https://www.educacionyfp.gob.es/servicios-al-ciudadano/catalogo/gestion-titulos/estudios-universitarios/titulos-extranjeros/equivalencia-notas-medias.html

2.2. Graduatu ondokoak, doktoretza eta aparteko sariak:

2.2.1. Ikasketa aurreratuen ziurtagiri-diploma bakoitzagatik (apirilaren 30eko 778/1998 Errege Dekretua), master titulu ofizialagatik (urtarrilaren 21eko 56/2005 Errege Dekretuaren arabera, urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuaren arabera edo abuztuaren 5eko 1002/2010 Errege Dekretuaren arabera lortua), ikertzeko nahikotasunagatik edo beste edozein titulu baliokiderengatik, betiere titulu horiek irakaskuntzako funtzio publikoan sartzeko baldintza gisa eskatu ez badira:

1,000 puntu

Titulu ofizialaren kopia, ziurtagiri akademikoa edo, hala badagokio, behin-behineko ordezko ziurtagiria, abuztuaren 5eko 1002/2010 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera

Ikertzeko nahikotasunari edo Ikasketa aurreratuen ziurtagiri-diplomari dagokionez:

–Unibertsitatearen ziurtagiria, ikertzeko nahikotasuna aitortzen duena, eskuratuta izanez gero urtarrilaren 23ko 185/1985 Errege Dekretuaren arabera.

–Ikasketa aurreratuen ziurtagiri-diploma, eginak izanez gero apirilaren 30eko 778/1998 Errege Dekretuaren arabera.

Kidegoan sartzeko alegatutako tituluaren kopia eskaneatua, bai eta merezimendu gisa alegatzen diren guztiena ere, edo, bestela, titulua eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren ziurtagiria.

2.2.2. Doktore titulu bakoitzeko:

1,000 puntu

2.2.2. Titulu ofizialaren kopia, ziurtagiri akademikoa edo, hala badagokio, behin-behineko ordezko ziurtagiria, abuztuaren 5eko 1002/2010 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera.

2.2.3. Doktoretzan lortutako sari berezi bakoitzeko:

0,500 puntu

2.2.3. Frogagiria

1. Azpiatal honetan ez dira baloratuko graduondoko ikastaroak, espezializazio ikastaroak eta unibertsitate-adituen ikastaroak, ez eta unibertsitateek beren autonomia erabiliz ematen dituzten bestelako unibertsitate-titulu ez-ofizialak ere (berezko tituluak).

2. Azpiatal honetan ez da baloratuko irakaskuntza-lanbidean jarduteko gaitzen duen unibertsitate-masterraren titulu ofiziala, baldin eta titulazio hori izangaia lehiatzen den kidegoan sartzeko deialdian parte hartzeko exijitzen bada.

3. Atzerrian lortutako tituluak homologatuak egon beharko dira, edo unibertsitateko titulazio eta maila ofizialen balio berekotzat aitortuak, azaroaren 21eko 967/2014 Errege Dekretuan xedatutakoari jarraikiz.

4. Titulu batek Goi mailako Hezkuntzako Kualifikazioen Espainiako Esparruan duen maila baliokidetzeko azaroaren 21eko 967/2014 Errege Dekretuaren arabera luzatutako ziurtagiriak ez dira baloratuko.

2.3. Unibertsitateko beste titulu batzuk:

unibertsitateko titulazio ofizialak, irakaskuntzako funtzio publikoan sartzeko baldintza gisa alegatutakoez beste batzuk, honela baloratuko dira:

2.3.1. Lehen zikloko tituluak:

Diplomadun, ingeniari tekniko edo arkitekto tekniko titulu bakoitzeko edo legez horien baliokide den titulu bakoitzagatik, eta lizentzia, arkitektura edo ingeniaritza bateko lehen zikloari dagozkion ikasketengatik:

1,000 puntu

Kidegoan sartzeko alegatutako tituluaren kopia elektronikoa, bai eta merezimendu gisa alegatzen diren guztiena ere, edo, bestela, titulua eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren ziurtagiria.

Lehen zikloko titulazioak puntuatuko badira, ezinbestekoa izanen da diplomadun tituluaren kopia eskaneatua aurkeztea, edo, bestela, lizentzia, ingeniaritza edo arkitektura bateko lehenbiziko hiru ikasmailetako edo lehen zikloko irakasgai guztiak egin eta gainditu direla azaltzen duen ziurtagiri akademiko pertsonala. Egokitzapen ikastaroa gainditua izatea ez da hartuko lehen zikloko titulaziotzat.

Lizentziadun, ingeniari edo arkitekto tituluaren kopia eskaneatua aurkezten bada, aintzat hartuko dena bigarren zikloko titulazioari dagokion puntuazioa izanen da soilik, salbu aurreko paragrafoan aipatzen den ziurtagiri akademikoa eransten bada 2.3.1 azpiatalaren arabera baloratzeko.

Unibertsitateko gradudun titulu ofizialaren kopia eskaneatua aurkezteak balioko du, bakar-bakarrik, bigarren zikloko titulazioari dagokion puntuazioa aitortzeko, salbu eta behar den ikasketa-ziurtagiria aurkezten bada, unibertsitateko gradudun titulu ofiziala lortzeko kreditu guztiak egin eta gainditu dituela egiaztatzen duena; kasu horretan, 2.3.1 azpiatalari dagokion puntuazioa ere emanen zaio.

2.3.2. Bigarren zikloko tituluak:

lizentzien, ingeniaritzen, arkitekturen edo unibertsitateko gradudun titulu ofizialen bigarren zikloko ikasketengatik edo legez horien baliokide diren tituluengatik:

1,000 puntu

1. 2.3.1 azpiatalean ez dira inola ere baloratuko izangaiak aurkezten duen lehen titulua edo era horretako ikasketak.

2. Bigarren ziklokoak bakarrik diren tituluak eta ondorio guztietarako unibertsitateko lizentziadun edo gradudun tituluaren baliokidetzat jotzen diren tituluak bigarren ziklo bat bezala baloratuko dira bakarrik.

3. Titulazio berean oinarritzen diren espezialitateak ez dira titulu desberdintzat hartuko.

4. Titulu berari dagozkion aipamenak ez dira gradutzat hartuko.

5. Merezimendu gisa gradu bikoitzeko titulazio bat gainditua izatea alegatzen denean, hura osatzen duen titulazio bakoitzari dagokion puntuazioa emanen zaio.

6. Titulu batek Goi mailako Hezkuntzako Kualifikazioen Espainiako Esparruan duen maila baliokidetzeko azaroaren 21eko 967/2014 Errege Dekretuaren arabera luzatutako ziurtagiriak ez dira baloratuko.

7. Atzerrian lortutako tituluak homologatuak egon beharko dira, edo unibertsitateko titulazio eta maila ofizialen balio berekotzat aitortuak, azaroaren 21eko 967/2014 Errege Dekretuan xedatutakoari jarraikiz.

2.4. Araubide bereziko irakaskuntzetako eta berariazko lanbide heziketako titulazioak:

Hizkuntza eskola ofizialek, musikako kontserbatorio profesionalek eta goi mailakoek eta arte eskolek ematen dituzten araubide bereziko irakaskuntzen titulazioak, baita berariazko lanbide heziketakoak ere, ondoren aipatzen denari jarraikiz baloratuko dira, baldin eta irakaskuntzako funtzio publikoan sartzeko baldintza gisa alegatu ez badira edo alegatutako titulua lortzeko ezinbestekoak izan ez badira:

a) Musikako edo dantzako titulu profesional bakoitzeko:

0,500 puntu

Merezimendu gisa alegatutako tituluaren kopia eskaneatua edo titulua eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren ziurtagiria, baita kidegoan sartzeko alegatu den titulua lortzeko beharrezkoak izan diren titulu guztien kopia eskaneatuak ere.

b) Hizkuntza eskola ofizialetako maila aurreratuko edo horren baliokidea den mailako ziurtagiri bakoitzeko

0,500 puntu

c) Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako teknikari titulu bakoitzeko:

0,200 puntu

d) Lanbide Heziketako goi mailako teknikari titulu bakoitzeko:

0,200 puntu

e) Goi mailako kirol teknikari titulu bakoitzeko:

0,200 puntu

1. Izangaiak lortu nahi duen lanpostua euskaraz eman beharrekoa bada, hizkuntza eskola ofizialek luzatutako euskara maila aurreratuko ziurtagiria ez da baloratuko.

2. Ez dira inola ere azpiatal honetan baloratuko kidegoan sartzeko betebehar gisa aurkezten diren titulazioak, ez eta 2.4.a, 2.4.c, 2.4.d eta 2.4.e azpiataletan alegatutako titulazioak ere, baldin eta ez bada egiaztatzen, frogagirien bidez (batxilergoko titulua edo beste titulu batzuk), ez direla erabili funtzio publikoan sartzeko alegatutako titulua lortzeko.

3. 2.4.b azpiatalean aipatzen den maila aurreratua bat dator abenduaren 22ko 1041/2017 Errege Dekretuan (abenduaren 23ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) ezarritako C1 maila aurreratuko eta C2 maila aurreratuko ziurtagiriekin, bai eta haren II. eranskinean ezarritako baliokidetasunekin ere. Hizkuntza bakoitzean ziurtagiri bakarra puntuatuko da, egiaztatzen den maila gorenari dagokiona.

2.5. Atzerriko hizkuntzak jakitea

ACLESek (goi mailako irakaskuntzako hizkuntzen ikastetxeen elkartea) onartutako atzerriko hizkuntzen ezagutza-ziurtagiriengatik, baldin eta atzerriko hizkuntza batean C1 edo C2 maila aurreratuko hizkuntza-gaitasuna egiaztatzen badute Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren sailkapenaren arabera:

0,500 puntu

Tituluaren kopia, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuak sailkatutako atzerriko hizkuntza baten egiaztapen ziurtagiriari dagokiona

1. Hizkuntza beraren C1 edo C2 maila aurreratuko ziurtagiriak, 2.4 edo 2.5 atalaren arabera egiaztatuak, behin bakarrik baloratuko dira, atal batean edo bestean.

2. Era berean, azpiatal horietan hizkuntza berean hizkuntza-gaitasuna egiaztatzen duten maila desberdinetako ziurtagiri bat baino gehiago aurkezten direnean baloratzeko, maila altuena duena bakarrik baloratuko da.

III. atala.–Beste merezimendu batzuk (gehienez ere 2,000 puntu).

MEREZIMENDUAK

PUNTUAK

FROGAGIRIAK

3.–BESTE MEREZIMENDU BATZUK

Gehienez ere 2,000 puntu

3.1. Etengabeko prestakuntza

Gehienez

1,000 puntu

Gainditutako etengabeko prestakuntzarako eta hobekuntzarako jarduerak, eskuratu nahi den espezialitatearekin, eskolaren antolaketarekin, hezkuntzari aplikatutako teknologia berriekin, didaktikarekin, psikopedagogiarekin edo hezkuntzako soziologiarekin loturik egonez gero, hezkuntza arloko eskumen osoa duten administrazio publikoek edo unibertsitateek antolatu badituzte, edo hezkuntza administrazioekin elkarlanean ari diren entitateek antolatutako etengabeko prestakuntzako planean sartutako jarduerak edo kasuan kasuko hezkuntza administrazioak onartutako jarduerak, 10 orduko:

Ondorio horietarako, jarduera guztietako prestakuntza orduen batuketa eginen da, eta ez da puntuaziorik emanen 10 ordutik beheitiko hondarrarengatik. Besterik adierazten ez bada, prestakuntza jarduerak kreditutan azaltzen direnean, ulertuko da kreditu bakoitzak 10 orduko balioa duela.

3.1 azpiatal honetan ez dira inolaz ere baloratuko titulu akademiko baten (doktoretza barne), "master" baten edo graduatu ondoko beste titulazio baten curriculuma osatzen duten ikastaro edo irakasgaiak. Ikastaro horiek bukatu eta dagozkien tituluak eskuratuta, titulu horiek, egoki bada, 3.1 azpiatalaren arabera baloratuko dira (778/1998 Errege Dekretuaren eta Unibertsitateei buruzko 6/2001 Lege Organikoa aldatzen duen apirilaren 12ko 4/2007 Lege Organikoaren 34.1 artikuluaren arabera lortutako titulu ez-ofizialak), edo, hala badagokio, 2.2 atalaren arabera (urtarrilaren 21eko 56/2005 Errege Dekretuaren, urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuaren edo abuztuaren 5eko 1002/2010 Errege Dekretuaren arabera lortutako titulu ofiziala bada).

0,020 puntu

Ikastaroen ziurtagiria, kasuan kasuko erakunde edo zentroak luzatua, non ikastaroaren kreditu edo orduak espresuki adieraziko baitira. Etengabeko prestakuntzaren planeko jardueretan edo hezkuntza administrazioak onartu dituenetan espresuki adierazi beharko da kasuan kasuko jarduera plan horretan sartuta dagoela edo hezkuntza administrazioak onartua dela; bestela, hori gabe, homologazioa edo onarpena erantsi beharko da.

Ordu edo kreditu kopurua jasotzen ez duten ziurtagiriak ez dira baloratuko.

3.2. Euskararen, ingelesaren, frantsesaren eta alemanaren ezagutza egiaztatzeko titulazioak

Gehienez ere 2,000 puntu

Organo eskudunak luzatutako ziurtagiriaren kopia eskaneatua. Ez da beharrezkoa izanen ziurtagiriaren zinpeko itzulpena aurkeztea.

3.2.1. Euskararen, ingelesaren, frantsesaren edo alemanaren C1 edo C2 maila egiaztatzen duten ziurtagiriak, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren araberakoak (Hezkuntzako kontseilariaren otsailaren 28ko 30/2011 Foru Aginduan ezarri direnetakoak), haien balorazioa 2.4 edo 2.5 azpiataletan aurreikusita ez baldin badago:

0,500 puntu

3.2.2. Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren arabera, euskararen, ingelesaren, frantsesaren edo alemanaren B2 maila egiaztatzen duen ziurtagiria (Hezkuntzako kontseilariaren otsailaren 28ko 30/2011 Foru Aginduan ezarri direnetako bat):

0,250 puntu

1. 3.2 azpiatal honetan ez dira inolaz ere baloratuko unibertsitateko titulazioak, haien balorazioa 2.3 azpiatalean jasota baitago.

2. 3.2 azpiatal honetan ez dira inolaz ere baloratuko merezimenduen baremoko 2.4 eta 2.5 azpiataletan, hurrenez hurren, baloratzen diren hizkuntzako ziurtagiriak.

3. Hizkuntza bereko maila desberdineko titulu edo ziurtagiri bat baino gehiago aurkezten badira, 2.4, 2.5 eta 3.2 azpiatalen arabera, goreneko mailakoa besterik ez da baloratuko.

4. Hizkuntza berari dagozkion titulu edo ziurtagiri bat baino gehiago aurkezten badira, eta maila berekoak badira, 2.4, 2.5 edo 3.2 azpiataletan baloratzeko modukoak, hizkuntza horren ezagutza behin baizik ez da puntuatuko.

5. Hizkuntza berari dagozkion titulu edo ziurtagiri bat baino gehiago aurkezten badira, eta B2 mailakoak badira, hizkuntza horren ezagutza behin baizik ez da puntuatuko.

6. Euskaraz eman beharreko lanpostuetara lehiatuz gero, ez da euskara titulu bakar bat ere baloratuko.

Merezimenduen baremo osorako xedapenak:

1. Deialdian parte hartzeko eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunerako burutuak dauden merezimenduak baizik ez dira barematuko, eta, betiere, behar den epean aurkeztu badira.

2. Gaztelaniara edo euskarara itzuli beharko dira atzerriko hizkuntza batean idatzitako agiriak edo beste autonomia-erkidego bateko berezko hizkuntza ofizialean idatzitakoak, salbu eta euskaraz idatzita daudenak eta atzerriko hizkuntzen egiaztagiri edo titulazioak. Zinpeko itzultzaileek egin beharko dituzte itzulpen horiek, eta agiriarekin batera aurkeztu beharko dira.

3. Administrazioak noiznahi eskatzen ahalko dizkie izangaiei parte hartzeko eskaerarekin batera aurkeztutako dokumentazioaren jatorrizkoak edo eskaneatutako kopia elektronikoak.

4. Merezimendu bera ezin da inola ere atal edo azpiatal batean baino gehiagotan baloratu.

5. Baldintza bat frogatzeko aurkezten den dokumentazioa ez da merezimendu gisa baloratzen ahalko.

II. ERANSKINA.–GAI-ZERRENDA

Deitutako espezialitateei aplikatu beharreko gai-zerrendak arau honetan argitaratutakoak dira:

–Maisu-maistren, Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen kidegoetako espezialitate jakin batzuetan sartzeko, espezialitate berriak eskuratzeko eta mugitzeko prozedurak arautuko dituzten gai-zerrendak onesten dituen 1993ko irailaren 9ko Aginduaren I. eranskina, ekainaren 4ko 850/1993 Errege Dekretuaren bidez arautuak (1993ko 226. Estatuko Aldizkari Ofiziala, irailaren 21ekoa).

–ECI/592/2007 Agindua, martxoaren 12koa, maisu-maistren kidegoan Lehen Hezkuntzako espezialitatean sartzeko, espezialitate horretara iristeko eta espezialitate berriak eskuratzeko prozedura arautuko duen gai-zerrenda onesten duena, otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuaren bidez arautua (2007ko 64. Estatuko Aldizkari Ofiziala, martxoaren 15ekoa).

Gai-zerrendan LOGSEri buruz dauden aipamen guztiak indarrean dagoen Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoari buruzkoak direla ulertu behar da.

III. ERANSKINA.–PROBA PRAKTIKOAREN EZAUGARRIAK ESPEZIALITATE GUZTIETARAKO

Epaimahaiak espezialitateari buruz proposatutako zenbait eskola-egoerari buruzko kasu bat ebatzi beharko da.

Proba honetan, idatziz erantzun beharko zaie, deitutako espezialitatearen xedeko hizkuntzan, esparru teorikoaren barruan oinarritutako arrazoizko esku-hartze bati buruz planteatuko diren galderei, betiere Nafarroako Foru Komunitatean espezialitateari buruz indarrean dagoen araudiarekin lotuta.

Gainera, izangaiak egiten dituen antolaketa eta didaktika arloko proposamenak baloratuko dira, horien bidez epaimahaiak frogatuko baitu izangaiaren prestakuntza zientifikoa eta eskola arloko estrategiak noraino menperatzen dituen.

IV. ERANSKINA.–OPOSIZIOALDIKO PROBAK BALORATZEKO IRIZPIDEAK

1.–Lehenengo proba.

A zatia: Proba praktikoa.

–Prestakuntza zientifikoa (zorroztasun teknikoa eta espezialitatearen gaineko ezagutza zientifikoa):

  • Planteamenduaren justifikazioa edo funts teorikoa.
  • Hizkera tekniko zehatza eta zuzena. Espezialitatearen gaineko ezagutza zientifiko eta tekniko eguneratua eta zorrotza aplikatu da.
  • Zientzia-, curriculum- eta pedagogia-ezagutzetan oinarritutako planteamendu didaktikoak eta antolakuntzakoak egitearekin lotutako kasu praktikoetan.

–Espezialitatearen berezko trebetasunak (trebetasun teknikoak menderatzea, bai eta estrategia eta teknika didaktiko-pedagogikoak ere):

  • Kasu praktikoak eta haien atalak modu zuzen, ordenatu eta eraginkorrean ebatzi dira.
  • Proposatutako egoeretarako egokiak diren estrategia tekniko eta/edo metodologikoak aplikatu dira.
  • Kasuaren arabera, trebetasun teknikoak erakutsi dira espezialitatearen berezko lanabes, tresna, protokolo eta prozeduren erabileran.

B zatia: gai bat idatziz garatzea.

–Gaiaren antolaketa:

  • Gaia modu egokian justifikatu da.
  • Sekuentzia logiko eta koherente bati jarraitzen zaio zati guztiak garatzean.
  • Gaia modu orekatuan garatu da.

–Berariazko edukia:

  • Gaiaren edukien eguneratze eta sakontasun maila.
  • Gaiaren berezko hizkera teknikoa erabiltzeko zorroztasuna eta zehaztasuna.
  • Erreferentzia bibliografiko egokiak eta eguneratuak.

–Aipamen didaktikoak:

  • Edukiak duen harremana Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sistemarekin eta berezko curriculumarekin eta irakaslanarekin.
  • Gaiari lotutako proposamen didaktiko originalak edo berritzaileak egin dira.

2.–Bigarren proba.

A zatia: Programazio didaktiko bat aurkeztea eta defendatzea.

–Formazko betebeharrak:

Programazio didaktikoak ez baditu betetzen V. eranskinean adierazitako formazko betebeharrak, probaren zati horri dagokion puntuazioaren %50 kenduko zaio izangaiari. Hauek dira formazko betebeharrak:

–Antolaketa:

  • Programazioaren aurkezpena eta justifikazioa egitea eta Nafarroako Foru Komunitatean indarrean dagoen curriculumaren araberako testuingurua azaltzea.
  • Ongi planteatuak egotea programazioa osatzen duten elementuak, atalen koherentzia eta proposatzen duen sekuentziazioaren logika.

–Eduki teknikoa:

  • Programazio didaktikoak indarrean dagoen araudian ezarritako curriculumeko elementu guztiak ditu, kasuan kasuko hezkuntza etaparen mailarekin bat etorriz.

–Eduki didaktikoa:

  • Ikasmailarako egokiak diren metodologia, materialak eta baliabide didaktikoak.
  • Prozedurak, lanabesak, tresnak eta ebaluazioari lotutako bestelako alderdiak zehaztea, Nafarroako Foru Komunitatean ebaluazioaren arloan aplikatu beharreko araudiari jarraituz.
  • Aniztasunari erantzuteko neurriak, arreta berezia jarriz hezkuntza-laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleentzako neurriei.

–Komunikazio gaitasuna:

  • Ideiak modu egituratuan eta ulergarrian adierazi dira, komunikazio-testuingurura egokitutako formalitate-mailarekin hitz egiteko gaitasunarekin.
  • Ebaluazio epaimahaiaren galderei emandako erantzunak egokiak eta koherenteak izan dira.

B zatia: Unitate didaktiko bat prestatzea eta azaltzea.

–Alderdi orokorrak:

  • Unitate didaktikoa justifikatu da eta hari testuingurua eman zaio programazioaren edo espezialitatearen gai-zerrendaren barruan.
  • Unitate didaktikoa ongi egituratuta dago eta haren elementuak koherenteak dira beren artean.
  • Izangaiak azalpen argia, ordenatua, arina eta koherentea egin du.

–Helburuak, edukiak eta metodologia:

  • Honako hauek ongi planteatuta daude eta elkarren artean koherenteak dira: ikaskuntza helburuak, konpetentziak (funtsezkoak eta espezifikoak), oinarrizko jakintza gisa adierazitako edukiak, metodo pedagogikoak eta ebaluazio irizpideak, ikaskuntza egoerak eta, Lehen Hezkuntzan, irteera-profila.
  • Zehaztu da zer-nolako lotura duten oinarrizko jakintzek konpetentzia funtsezkoak eta espezifikoak garatzeari begira, bai eta konpetentziek deskriptore operatiboekin duten lotura ere.
  • Metodo pedagogikoak bat datoz ikasleen ezaugarriekin.

–Jarduerak:

  • Jarduerak motibagarriak dira eta zailtasun maila bat baino gehiago dituzte, ikasleen eta ikasmailaren ezaugarrietara egokitzeko.
  • Guneak eta denborak antolatzea.
  • Material eta baliabide didaktikoak erakargarriak, egokiak eta askotarikoak dira.

–Ebaluazioa:

  • Ebaluazio irizpideak bat datoz helburuekin, konpetentziekin (funtsezkoak eta espezifikoak), deskriptore operatiboekin (Haur Hezkuntzan ez), oinarrizko jakintzekin eta aplikatu beharreko metodo pedagogikoekin.
  • Prozedurek, ebaluazio tresnek eta kalifikazio irizpideek adierazten dute zer-nolako jardun-maila espero den ikasleen partetik, eta, Lehen Hezkuntzaren kasuan, zer-nolako ekarpena eginen dioten ikasleen irteera profilari.
  • Aniztasunari erantzuteko neurriak, arreta berezia jarriz hezkuntza-laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleentzako neurriei.

–Komunikazio gaitasuna:

  • Ideiak modu egituratuan eta ulergarrian adierazi dira, komunikazio-testuingurura egokitutako formalitate-mailarekin hitz egiteko gaitasunarekin.
  • Ebaluazio epaimahaiaren galderei emandako erantzunak egokiak eta koherenteak izan dira.

V. ERANSKINA.–BIGARREN PROBAREN A ZATIRAKO ZEHAZTAPENAK: PROGRAMAZIO DIDAKTIKOA ETA UNITATE DIDAKTIKOA

1. Haur Hezkuntzan programazio didaktikoa egiteko araudia:

–61/2022 Foru Dekretua, ekainaren 1ekoa, Nafarroako Foru Komunitatean Haur Hezkuntzako etapako curriculuma ezartzen duena (2022ko 112. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 7koa).

–62/2022 Foru Agindua, abuztuaren 8koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko lurralde eremuan dauden Haur Hezkuntzako ikastetxeetako irakaskuntzen ezarpena eta ordutegia arautzen dituena (2022ko 165. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 19koa).

–59/2023 Foru Agindua, ekainaren 30ekoa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitatean Haur Hezkuntzan ari diren ikasleen ebaluazioa arautzen duena (2023ko 151. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 20koa).

–69/2023 Foru Agindua, abuztuaren 21ekoa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeetako hezkuntza inklusioa arautzen duena (2023ko 196. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 19koa).

2. Lehen Hezkuntzan programazio didaktikoa egiteko araudia:

–67/2022 Foru Dekretua, ekainaren 22koa, Nafarroako Foru Komunitatean Lehen Hezkuntzako curriculuma ezartzen duena (2022ko 130. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 1ekoa).

–63/2022 Foru Agindua, abuztuaren 8koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko lurralde eremuan dauden Lehen Hezkuntzako ikastetxeetako irakaskuntzen ezarpena eta ordutegia arautzen dituena (2022ko 169. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 25ekoa).

–52/2023 Foru Agindua, ekainaren 12koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitatean Lehen Hezkuntzan ari diren ikasleen ebaluazioa eta sustapena arautzen dituena (2023ko 136. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 29koa).

–69/2023 Foru Agindua, abuztuaren 21ekoa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeetako hezkuntza inklusioa arautzen duena (2023ko 196. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 19koa).

3. Programazio didaktikoa:

Programazio didaktikoak Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publiko bat hartu beharko du testuinguru gisa, 2023-24 ikasturtean, eta parte hartzen den espezialitaterekin lotutako arlo edo eremu (Haur Hezkuntzako bigarren zikloaren kasuan) baten curriculumari buruzkoa izanen da. Honako elementu hauek zehaztu beharko dira: funtsezko konpetentziak, konpetentzia espezifikoak, ebaluazio irizpideak, oinarrizko jakintzen sekuentzia, ikaskuntza egoerak, ebaluazio prozedurak eta tresnak, kalifikazio irizpideak, errekuperaziorako sistema (Lehen Hezkuntzarako soilik), metodologia, materialak eta baliabide didaktikoak, aniztasunari erantzutea, jarduera osagarriak, zeharkako elementuak eta programazioaren jarraipena eta ebaluazioa. Elementu horiek guztiek ebazpen honen IV. eranskinean jasotako balorazio irizpideei erantzunen diete.

Programazioa kasuan kasuko espezialitateko irakasleek irakasteko eskumena duten hezkuntza maila edo etapa baten ikasturte baterako prestatuko da.

Programazio didaktikoak gehienez ere 50 orrialde zenbakitu izanen ditu, DIN-A4 formatuan, lerroarte arruntarekin, 12 puntuko Arial letra erabiliz, konprimitu gabe. Grafika, taula, irudi eta antzekoetan 10 puntuko Arial letra erabiltzen ahalko da. Argazki-oinetan, orri-oinetan eta goiburuan Arial ez den beste letra mota bat eta aipatutakoak baino neurri txikiagoak erabiltzen ahalko dira. Azalaren diseinua libre da, baina nahitaez jasoko dira izangaiaren izena, abizenak eta NAN zenbakia edo identifikazio agiria. Programazioak gutxienez 10 unitate didaktiko zenbakidun eduki beharko ditu. Programazio didaktikoaren azala, kontrazala eta aurkibidea ez dira zenbatuko 50 orrialde horien barruan. Izangaiak bere borondatez eranskinak edo material lagungarriak gehitzen baditu, ulertuko da baimendutako orri kopuruaren barruan daudela, eta horiek ere aipatutako ezaugarri teknikoak bete beharko dituzte.

Material osagarri hori prestatzeko, izangaiak V. eranskin honetako 1. atalean jasotako curriculumetan oinarritu beharko dira.

4. Unitate didaktikoa.

Unitate didaktikoa prestatzean, honako elementu hauek zehaztu beharko dira: ikaskuntzaren helburuak, konpetentzia espezifikoak, oinarrizko jakintzak, irakaskuntza jardueren sekuentzia, hedatu beharreko ikaskuntza egoerak, ebaluazio prozedurak eta irizpideak, deskribatzaile operatiboak, metodo pedagogikoak, estrategiak eta espazioen eta denboren antolamendua, materialak eta baliabideak, eta hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleentzako arreta; hori guztia, ebazpen honen IV. eranskinean zehaztutako balorazio irizpideekin bat etorriz.

Iragarkiaren kodea: F2315473