24. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

340/2022 EBAZPENA, abenduaren 23koa, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez Olaztin goi-tentsioko instalazio elektriko baterako aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena ematen baitira, bai eta instalazio horrek onura publikoa duela zehazki deklaratzen ere.

2022ko abuztuaren 26an, Eduardo Ryan Murúa jaunak, I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU ordezkatuz, Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena eskatu zituen, bai eta onura publikoa duela zehazki deklaratzea ere, instalazio elektriko honetarako:

–Eskatzailea: I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU.

–Espedientea: SAT11398 (Erref.: 2021 159 Obra 101017356).

–Instalazioaren tokia: Olaztiko udal mugartea.

–Xedea: inguru horretako horniduraren kalitatea hobetzea.

–Ezaugarri teknikoak: zirkuitu bakuneko "Altsasu-Olazti" 30 kV-eko aireko linea lurperatzea, "Eskolak (Olazti)" TZren eta 1502. euskarriaren artean, Olaztiko udal mugartean (92 metro), barne hartuta ETLLaren barruko ibilbidea, "Eskolak (Olazti)" TZn, eta 1airetik lur azpira igarotzeko paratu beharreko pasabidea, HEPRZ1 18/30 kV 3x (1x240) mm²-ko Al eroalekoa.

–Aurrekontua: 29.372,11 euro.

Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. eta 144. artikuluetan xedatutakoa betetzeko, jendaurrean jarri ziren, 30 egunez, I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUren eskaera eta instalazioak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda zehatza. Horretarako, iragarki bat jarri zen 2022ko 203. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 13koan, baita Diario de Navarra egunkarian, 2022ko urriaren 14koan, eta Nafarroako Gobernuaren Gobernu Irekiaren webgunean ere. Informazioaren berri eman zitzaion, halaber, Olaztiko Udalari, jendaurrean jar zezan iraupen bereko epean. Ez da alegaziorik jaso.

Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 127. eta 131. artikuluak aplikatuz, 2022ko urriaren 11n proiektuaren separata igorri zitzaion Olaztiko Udalari, hogeita hamar eguneko epean adieraz zezan eskatutako baimena ematearekin ados edo haren kontra zegoen, eta bidezkoak ziren baldintza teknikoak ezar zitzan. Ez da erantzunik jaso.

Proiektuak ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrendan ez da aldaketarik izan espedientea izapidetzeko aldian, eta jatorriz 2022ko 203. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 13koan, argitaratutako bera da.

Adierazitakoarekin bat, eta Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak azaroaren 18an emandako 52/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak (2019ko 234. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 27koa) erabiliz, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. eta 11. artikuluetan ezarritakoa betetzeko,

EBAZTEN DUT:

1. I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUri aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena ematea aipatutako instalaziorako.

2. Zehazki deklaratzea instalazioak onura publikoa duela, abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 54. artikuluan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 149. artikuluan ezarritako ondorioetarako. Enpresa eskatzailea onuradun gisa agertuko da desjabetze espedientean.

3. Onestea instalazio hori egiteko aurkeztutako proiektua, Marcos Hernando Tuesta industria ingeniari teknikoak sinatua. Hogeita lau hilabete eman zaizkio obrak burutzeko.

4. Instalazioak aurkeztutako proiektuaren arabera egin beharko dira, eta arau hauetan xedatutakoa bete beharko dute: otsailaren 15eko 223/2008 Errege Dekretua, goi-tentsioko linea elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun-bermeei buruzko erregelamendua onartzen duena; abuztuaren 29ko 1432/2008 Errege Dekretua, goi-tentsioko linea elektrikoetan hegazti-fauna talken eta elektrokuzioen aurka babesteko neurriak ezartzen dituena, eta maiatzaren 9ko 337/2014 Errege Dekretua, goi-tentsioko instalazio elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun-bermeei buruzko erregelamendua onartzen duena.

5. Behin proiektua gauzaturik, eskatzaileak zerbitzuan jartzearen akta eskatu beharko du. Eskaera horri erantsiko zaizkio aipatutako araudian ezarritako agiriak eta obra bukaeraren ziurtagiria, teknikari fakultatibo eskudun batek sinatua.

6. Aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena emanda ere, instalazioaren eskatzaileak lortu beharko ditu instalazioa gauzatzeko beharrezkoak diren emakida, lizentzia eta baimen guztiak, publikoak nahiz pribatuak, aplikatzekoak diren beste xedapen batzuekin bat.

7. Ebazpen hau Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

8. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

9. Ebazpen hau jakinaraztea I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUri eta ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei, eta ohartaraztea ezen ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita. Errekurtsoan espediente zenbakia adierazi beharko da.

10. Ebazpen hau Olaztiko Udalari jakinaraztea, eta ohartaraztea honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, honako hau jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2022ko abenduaren 23an.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.

Iragarkiaren kodea: F2217708