235. ALDIZKARIA - 2023ko azaroaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

3526/2023 EBAZPENA, urriaren 23koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez bete gabe uzten baitira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzurako geologoen bi lanpostu, gehienez ere, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko sarrera-prozeduraren deialdiko lanpostuak, hori guztia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urriaren 17ko 2682/2022 Ebazpenaren bidez onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzurako geologoen bi lanpostu, gehienez ere, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko sarrera-prozeduraren deialdia, hori guztia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan. Deialdi hori 2022ko 219. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 7koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 29ko 1829/2023 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko geologoen bi lanpostu, gehienez ere, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko sarrera-prozeduraren deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onartu zen, eta oposizioaldiko proba egiteko eguna, ordua eta lekua zehaztu ziren.

Oposizioaldiko proba egin ondoren, deialdiaren web fitxan argitaratu ziren behin-behineko emaitzak. Alegazioak aurkezteko epea igaro eta izangai batek ere ez duenez oposizioaldia gainditu, bidezkoa da bete gabe uztea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko geologoen bi lanpostu gehienez ere oposizio-lehiaketa bidez sartzeko prozeduraren deialdiko lanpostuak.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Bete gabe uztea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko geologoen bi lanpostu, gehienez ere, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko sarrera-prozeduraren deialdiko lanpostuak (9828 eta 10234 zenbakikoak).

2. Ebazpen hau jakinaraztea Lurralde Kohesiorako Departamentuko eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko idazkaritza tekniko nagusiei, izendatutako epaimahaikideei eta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Egituraren, Lanpostuen Antolaketaren eta Langileen Plantillaren Zerbitzuari (Langileriaren Erregistro Nagusiaren Atala) eta Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari. Halaber, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2023ko urriaren 23an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

Iragarkiaren kodea: F2315390