233. ALDIZKARIA - 2023ko azaroaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BERBINTZANA

Deialdia, administrari laguntzailearen lanpostu bat oposizio bidez betetzeko eta aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda bat egiteko

Ikusirik espediente bat bideratu dela, batetik, Berbintzanako Udaleko plantilla organikoko administrari laguntzailearen 5. zenbakidun lanpostua (lan-kontratudun finkokoa) oposizio bidez betetzeko, eta, bestetik, izangaien zerrenda bat sortzeko, lanpostuan aldi baterako lan-kontratuarekin aritzeko, Udaleko administrazio-arlo osoan sor daitezkeen zerbitzu-beharrengatik.

Kontuan hartuz 2020ko abenduaren 20ko osoko bilkuran onetsitako plantilla organikoa, jasotzen duena lanpostu hori hutsik dagoela.

Kontuan hartuz indarrean dauden udal aurrekontuetan nahikoa diru dagoela kontratazio honek eragiten dituen gastuei aurre egiteko.

Ikusirik lanpostu hori betetzeko baldintzak arautzeko prestatutako oinarriak, zeinak langileen legezko ordezkaritzarekin kontsultatu baitira.

Aplikatuta Langileen Estatutuari buruzko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 33. artikulua; 215/85 Foru Dekretuaren 17. eta 8. artikuluak, 59/2005 Foru Dekretuaren bidez aldatuak; eta horren 2. ataleko 23. artikuluan eta hurrengoetan ezarritako prozedurari jarraikiz, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluan Alkatetza honi esleitutako eskumenak baliatuz.

Ikusirik 2023ko abuztuaren 23ko osoko bilkuran jazotakoa.

ERABAKI DA:

Lehenengoa.–Onestea deialdi baten oinarri arautzaileak, oposizio bidez betetzeko administrari laguntzailearen lanpostu bat, D mailakoa, lan-kontratu finkoaren bidez aritzeko Berbintzanako Udalaren zerbitzura; plantilla organikoko 5. lanpostua da. Era berean, izangaien zerrenda bat sortuko da, Udaleko administrazio-arlo osoan sor daitezkeen zerbitzu-beharrengatik lanpostuan aldi baterako lan-kontratuarekin aritzeko.

Bigarrena.–Hautaketa-prozedura has dadila agintzea, horretarako oinarriak argitaratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-tauan eta web-orrian.

Hirugarrena.–Ebazpen hau igortzea Idazkaritzari eta ordezkari sindikalei, behar diren ondorioak izan ditzan.

Erabaki honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenduko zaiona Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Berbintzanan, 2023ko urriaren 9an.–Alkatea, Ángel Díez Asenjo.

DEIALDIA, OPOSIZIO BIDEZ BETETZEKO ADMINISTRARI LAGUNTZAILEAREN LANPOSTU BAT, CASTEJONGO UDALAREN ZERBITZURA JARDUTEKO. OINARRI ARAUTZAILEAK

1. oinarria. Deialdiaren xedea eta arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea da oposizio bidez betetzea administrari laguntzailearen lanpostu bat, D mailakoa, lan-kontratu finkoaren bidez aritzeko Berbintzanako Udalaren zerbitzura; plantilla organikoko 5. lanpostua da.

1.2. Era berean, deialdi honen xedea da izangaien zerrenda bat eratzea, hautaketa-prozeduran plazarik lortzen ez duten izangaiekin, 9. oinarrian ezarritakoarekin bat, lanpostuak aldi baterako betetzeko, zerbitzuan sortzen diren beharren arabera.

1.3. Lanpostuaren ordainsariak izanen dira Administrazio publikoko langileei buruzko 251/93 Legegintzako Foru Dekretuaren testu bateginean D mailako lanpostuetarako ezarritakoak, baita Ordainsariei buruzko Behin-behineko Erregelamenduari buruzko uztailaren 4ko 158/1984 Foru Dekretuan ezarritakoak ere, eta ordainsari osagarriak, halakorik balego, aplikatzekoak diren gainerako xedapenetan ezartzen badira eta Berbintzanako Udalaren plantilla organikoan zehaztuta badaude.

1.4. Lanpostuaren titular izendatzen den pertsonak bere mailarako eta kategoriarako aurreikusitako zeregin orokor guztiak beteko ditu, honako hauek barne: jendeari arreta ematea, ordenagailuak erabiltzea, testuak tratatzea, kudeaketa programak erabiltzea eta, oro har, agintzen zaizkion guztiak. Gainera, kontuan hartuko da lana Berbintzanako Udalak kategoria horrekin dituen lanpostuetako edozeinetan eta zereginetarako eginen dela, bai ekonomiaren, administrazioaren edo profesional horren beharra duten beste zerbitzu batzuen esparruan.

1.5. Lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da, eta administrazio-organo eskudunek noiznahi aldatzen ahalko dute. Lanpostu jakin bati funtzioak hasieran esleitzeak ez dakar funtzionarioaren mugiezintasuna, administrazioak duen zuzendaritza-ahalmenaren arabera. Ahalmen hori baliatuz, funtzionarioak zerbitzu batean baino gehiagotan egin dezake lan lanaldi berean, lanaldiaren ordutegia kasuan kasuko zerbitzuen beharren arabera banatuz.

2. oinarria. Baldintzak.

Oposizioan onartuak izateko, izangaiek bete beharko dituzte honako baldintza hauek:

–Hamasei urte beteak izatea eta erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina gainditua ez izatea.

–Espainiar nazionalitatea izatea edo Europar Batasuneko estaturen batekoa, edo, Europako Erkidegoak sinatu eta Espainiako Estatuak berretsitako nazioarteko tratatuen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzen duen estaturen batekoa. Era berean, espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatuetako herritarren ezkontideek hartzen ahal dute parte, zuzenbidez bananduta ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bananduta ez badaude, 21 urtetik beherakoak badira, edo, adin horretatik gorakoak izaki, haien kontura bizi badira.

–Behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea bete behar dituen eginkizunetan aritzeko.

–Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, edukitzea Batxilergo titulua, Lanbide Heziketako erdi mailakoa edo horien baliokide bat, edo izateko moduan egotea (titulu hori eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina).

–Atzerrian lortutako tituluak baldin badira, homologazioaren frogagiria eduki beharko da.

–Eginkizun publikoetan aritzeko desgaitua edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik kendua ez izatea, ez eta diziplinazko kaleratze bidez kaleratua ere.

–Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek aurkeztu beharko dute zinpeko deklarazio bat edo hitzematea, adierazteko ez dutela diziplina-zehapenik edo kondena penalik, galarazten dienik beren estatuko funtzio publikoan sartzea.

–Izangaia kondenatua egon ez izana 1/2004 Lege Organikoan edo 14/2015 Foru Legean jasotako inguruabarren bat dela-eta (1/2004 Lege Organikoa, Genero Indarkeriari buruzkoa, eta 14/2015 Foru Legea, Emakumeen kontrako Indarkeriari aurre egiteko Indarkeriari buruzkoa).

Baldintza horiek guztiak agiri bidez egiaztatu beharko dituzte bai lanpostua betetzeko izendatua den pertsonak bai aldi baterako kontrataziorako deia jasotzen duten izangaiek, adierazten zaien unean, kontratua formalizatu aurretik.

Aski justifikaturik dauden ezinbesteko kasuetan izan ezik, aipatutako agiri horiek aurkezten ez dituztenak edo Udalari baimena ematen ez diotenak horiek kontsultatzeko ezin izanen dira funtzionario izendatu, plaza bete behar badute, edo kontratatu. Ordura arteko haien jarduketa guztiak baliorik gabe geldituko dira, deusetan galarazi gabe legokiekeen erantzukizuna parte hartzeko eskabidea faltsutzeagatik.

Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko dira aurreko baldintzak, eta hautaketa-prozesuak, izendapenak eta kontratazioak iraun bitartean ere bete beharko dira.

3. oinarria. Eskabideak.

3.1. Eskaerak aurkezteko epea.

Deialdian parte hartzeko eskaerak hogeita hamar egun naturaleko epean aurkeztu beharko dira, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskaerak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

3.2. Eskaera aurkeztea eta formalizatzea.

Hautaketa-prozesu honetan parte hartu nahi dutenek eskaera aurkeztu behar dute bide telematikoz, mezu elektronikoa bidaliz Udalera; edo aurrez aurre, erregistro orokorrean; edo, bestela, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako bideetako edozein erabiliz (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea), jarraikiz I. eranskinean jasotzen den eskabide ereduari.

Desgaitasuna izateagatik eta hala behar izateagatik probak egiteko denboretan eta bitartekoetan egokitzapenen bat eskatzen duten izangaiek hala adierazi beharko dute eskaeran, eta, horretarako prestatutako tokian, adierazi beharko dute zer egokitzapen behar duten edo denbora eta/edo bitartekoak nola doitu behar diren. Horretarako, izangaiak egokitzat jotzen duen dokumentazioa aurkez dezake, eskaera aurkeztean.

3.3. Aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Honako hauek erantsi behar zaizkio eskaerari:

–NANaren fotokopia edo horren baliokidea den agiriarena.

–Deialdi honen 2. oinarrian eskatutako titulazioaren fotokopia arrunta, edo parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako hura lortzeko moduan egotea frogatzen duen ziurtagiria.

4. oinarria. Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, Alkatetzak ebazpen bat emanen du, onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta aginduko du argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian.

4.2. Behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko.

4.3. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta haiei erantzun ondotik, alkateak ebazpen bat emanen du, onesten duena onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda, eta aginduko du argitara dadila Udalaren iragarki-taulan eta udal webgunean.

Behin betiko zerrenda onesteko ebazpen berean zehaztuko dira 6. oinarrian jasotako probak hasteko tokia, eguna eta ordua.

4.4. Onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi bertan ageri direnei aitortzen zaienik betetzen dituztela ebazpen honen bidez iragartzen den prozeduran eskatutako baldintzak. Hautapen prozedura gainditu ondoren, izangaiek aurkeztu beharreko dokumentazioa aztertzen denean, egiaztatzen baldin bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, interesdunek galduko dituzte prozedura honetan parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak, deusetan galarazi gabe faltsukeria dela-eta dagozkien erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

5. oinarria. Kalifikazio epaimahaia.

5.1. Hauek izanen dira kalifikazio epaimahaiko kideak:

Epaimahaiburua: Ángel Díez Asenjo, Berbintzanako Udaleko alkatea.

Ordezkoa: Eugenio de Luis Belloso, Berbintzanako Udaleko alkateordea.

Lehen epaimahaikidea: Javier Chocarro Suescun, langileen ordezkari gisa.

Ordezkoa: M.ª Nieves Asenjo Elizalde, langileen ordezkari gisa.

Bigarren epaimahaikidea: José Hilario Chocarro Martín zinegotzia.

Ordezkoa: udalbatzako gainerako kideek izendatuko dute.

Hirugarren epaimahaikidea: Tafallako IBPko irakasle bat.

Ordezkoa: Tafallako IBPko irakasleen artean izendatuko da.

Laugarren epaimahaikidea: Tafallako IBPko irakasle bat edo antzekoa.

Ordezkoa: Tafallako IBPko irakasleen artean edo antzekoen artean izendatuko da.

Epaimahaikide idazkaria: Maite Zúñiga Urrutia, Berbintzanako Udaleko idazkaria.

Ordezkoa: Miranda Argako Udaleko idazkaria.

5.2. Kalifikazio-epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote eta Berbintzanako Udalari hala jakinarazi, baldin suertatzen badira urriaren 1eko 40/2015 Legean abstentziorako ezarrita dauden arrazoiak (lege horrek hizpide du sektore publikoaren araubide juridikoa).

Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

Epaimahaia aldatzen bada, abstenitzeko eta errekusatzeko ezarritako arrazoiak direla-eta, horren berri emanen da izangai onartu eta baztertuen zerrendekin batera.

5.3. Hautaprobak hasi baino lehen eratu beharko da epaimahaia.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, gutxienez ere kideen gehiengo osoa bertan ez bada.

Halaber, epaimahaiaren eraketak balio izateko, epaimahaiburuak eta idazkariak edo haien ordezkoek egon beharko dute bertan.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiko oinarrien interpretazio eta aplikazioari buruz sortzen diren arazoak.

5.5. Epaimahaiak aholkulari espezialisten laguntza izan dezake, laguntzeko proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6. oinarria. Oposizioa nola eginen den.

Hautaketa-prozesuan oposizioaldia osatzen duten faseak igaro beharko dira. Oposizioan, guztira, 100 puntu lortzen ahalko dira.

6.1. Oposizioaldia.

6.1.1. Oposizioa hasiko da alkateak ematen duen ebazpenean adierazten den datan, onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsiz. Ebazpen horretan zehaztuko dira hautaprobak egiteko tokia, eguna eta ordua eta, epaimahaiaren erabakiaren arabera, egun berean edo egun desberdinetan eginen diren. Izangai guztiei behar bezala jakinaraziko zaie hori.

Oposizioko proba bakoitzaren kalifikazioa amaitu ondoren, epaimahaiak jendaurrean jarriko du gainditu duten izangaien zerrenda Berbintzanako Udalaren web-orrian eta iragarki-taulan, lortutako kalifikazioekin.

Oposizioaldiko proba bakoitzerako dei bakarra eginen da, eta izangaiek aldean eraman beharko dute nortasun agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena.

Oposiziotik baztertuko dira iragarritako egunetan, orduetan eta tokietan agertzen ez diren izangaiak edo aipatu diren agirien bidez identifikatzen ez direnak.

6.1.2. Oposizioaldiko probak honako oinarri honetan zehaztutakoak izanen dira, deialdiko II. eranskineko gai-zerrendako gaiei buruzkoak, eta gai-zerrendako ordena berean eginen dira.

Zer egunetan argitaratzen den deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, egun horretan indarrean dagoen araudiaren arabera eskatuko dira gai guztiak.

Hautaprobak egiteko, desgaitasun aitortua duten izangaiendako eginen dira posible eta beharrezkoak diren denbora eta baliabide egokitzapenak, eskaeran azaltzen dutenaren arabera.

6.1.3. Oposizioan 100 puntu lortzen ahalko dira gehienez, eta ariketa hauek izanen ditu:

6.1.3.1. Lehen ariketa.

Proba teorikoa izanen da, eta hartan idatziz erantzun beharko zaie test motako hainbat galderari (30 eta 100* artean), II. eranskinean agertzen diren gaiei buruz. Hiru aukera eskainiko dira galdera bakoitzari erantzuteko, baina bakarra izanen da zuzena. Zuzen erantzundako galdera bakoitzak egiten den galdera kopuruaren araberako puntuazioa emanen du, eta erantzun oker bakoitzak egiten den galdera kopuruaren araberako zigorra jasoko du; puntuazio zuzenaren arabera ematen den puntuazioaren laurdena, gutxienez. Erantzun gabe utzitako galderak ez dira puntuatuko, eta haiengatik ez da punturik kenduko.

Kalifikazioa: ariketa horretan gehienez ere 30 puntu lor daitezke.

Bazterturik geldituko dira ariketan gutxienez 15 puntu lortzen ez dituztenak.

–Gehieneko galdera kopurua; gutxiago ere izan daitezke.

6.1.3.2. Bigarren ariketa.

Bete beharreko lanpostuaren bi kasu praktiko garatuko dira: epaimahaiak proposatuko ditu II. eranskineko gaiekin lotutako arazo batzuk, eta horiek garatu eta ebatzi egin beharko dira.

Ariketa honetan gehienez ere 40 puntu emanen dira, eta ariketa gainditzeko gutxienez ere 20 puntu erdietsi behar dira.

Lehen ariketa gainditzen ez dutenei (proba teorikoa) ez zaie bigarrena zuzenduko (kasu praktikoak).

Halaber, bazterturik geldituko dira bi kasu praktikoetako batean 0 puntuko kalifikazioa lortzen dutenak.

6.1.3.3. Hirugarren ariketa.

Bete beharreko lanpostuaren bi kasu praktiko garatuko dira; zerikusia izanen dute informatikarekin: epaimahaiak proposatuko ditu II. eranskineko gaiekin lotutako arazo batzuk, eta horiek garatu eta ebatzi egin beharko dira.

Ariketa honetan gehienez ere 30 puntu emanen dira, eta ariketa gainditzeko gutxienez ere 15 puntu erdietsi behar dira.

Lehen ariketa gainditzen ez dutenei (proba teorikoa) ez zaie bigarrena zuzenduko (kasu praktikoak).

Halaber, bazterturik geldituko dira bi kasu praktikoetako batean 0 puntuko kalifikazioa lortzen dutenak.

6.2. Ariketa guztiak eginen dira plika sistemaren bidez.

6.3. Epaimahaiak ariketa hasterakoan adieraziko du izangaiek zenbat denbora izanen duten proba bakoitza egiteko.

6.4. Genero-indarkeriaren biktima izan direnek arriskurik izan ez dezaten eta Genero-indarkeriaren aurka oso-osoko babesa emateko neurriei buruzko abenduaren 28ko 1/2004 Lege Organikoan xedatutakoa bete beharrez, biktimen datu pertsonalen babesa bermatuko da administrazioko egintzak argitaratu eta jakinaraztean eta, oro har, hautaketa-prozesu osoan zehar.

6.5. Proben edukiari buruzko alegazioak jartzeko hiru egun baliodun izanen dira, zenbatzen hasita ariketa egin den egunaren biharamunetik edo, test motako ariketaren kasuan, erantzun zuzenen plantilla argitaratzen den egunaren biharamunetik. Test motako ariketari buruzko alegazioei dagokienez, epaimahaiak aztertu eginen ditu, eta ebatzitzat eta erantzuntzat joko dira aldatutako erantzunen txantiloia argitaratzearekin bat edo, hala badagokio, probaren kalifikaziotik ondorioztatzen den erabakiarekin.

6.6. Egindako azterketak berrikusteko eskabideak hiru egun balioduneko epean bakarrik aurkezten ahalko dira, ariketako kalifikazioak argitaratu eta biharamunetik.

6.7. Berdinketarik gertatuz gero, joko da oposizioaldiko bigarren ariketan puntuazio handiena lortu dutenen alde. Berdinduta jarraituz gero, deialdi honen 6. oinarriko bigarren eta lehen ariketetan -ordena horretan- ateratako puntuazioa hartuko da kontuan eta, azkenik, berdin jarraituz gero, jendaurreko zozketa eginen da.

7. oinarria. Gainditu dutenen zerrenda eta izendapen proposamena.

7.1. Hautaprobak bukaturik, kalifikazio-epaimahaiak Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian jarriko du probak gainditu dituztenen zerrenda, oposizioan lortutako kalifikazioekin, eta lortutako puntuazioaren arabera ordenaturik. Gero, zerrenda hori Alkatetzari igorriko dio, probak puntuazio altuenarekin gainditu dituen izangaia izendatzeko proposamenarekin eta espediente osoarekin batera.

Halaber, probak gainditu dituzten izangaien zerrenda igorriko dio, aldi baterako kontratazioetarako zerrenda eratzeko. Izan ere, zerrenda hori erabiliko da, indarrean dagoen bitartean, egitekoak diren kontratazioetarako. Indarraldia, hain zuzen, urtebetekoa izanen da, eta 4 urtez luzatzen ahalko da gehienez.

Izendatzeko proposamen hori argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, iragarki-taulan eta Udalaren web-orrian.

7.2. Proposatzen den izangaiak dokumentu hauek aurkeztu beharko ditu izendapen proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta 30 egun naturaleko epearen barnean:

–Nortasun agiri nazionalaren fotokopia, edo izangaiaren nazionalitatea eta identitatea frogatzen dituen beste agiri baliokideren batena.

–Deialdiaren 2. apartatuan eskatzen diren tituluetako baten fotokopia, edo titulua lortzeko eskubideak ordaindu dituela frogatzen duen gordekinarena, edo, bidezkoa denean, eskaerak aurkezteko epea bukatu aurretik titulua eskuratzeko moduan zegoela frogatzen duen ziurtagiria.

–Karguari dagozkion eginkizunak betetzea eragozten duen gaixotasunik edo egoera fisiko edo psikikorik ez duela egiaztatzen duen txosten medikoa.

–Zinpeko deklarazioa edo deklarazio solemnea, adierazten duena ez dagoela desgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko eta ez dela kendua izan administrazio publiko baten zerbitzutik.

–Zin edo promesa, adierazten duena Nafarroako Foru Araubidea errespetatuko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela.

–Desgaitasuna alegatu duten izangaiak. Desgaitasuna deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela dioen egiaztagiria, balorazio eta orientazio talde eskudunek ofizioz egina. Egiaztagiri hori espedienteari erantsiko zaio.

7.3. Epe horren barrenean, eta salbu aski justifikaturik dauden ezinbesteko kasuetan, agiri horiek aurkezten ez dituena ezin izanen da izendatu, eta baliorik gabe geldituko dira ordura arteko jarduketa guztiak, galarazi gabe bere eskaeraren faltsukeria dela-eta legokiokeen erantzukizuna.

7.4. Aurreko apartatuan ezarritako kasuan, prozesua gainditu duten izangaien zerrendan hurrengoa den izangaiarekin beteko du baja Alkatetzak, eta harekin erabiliko da aurreko apartatuetan adierazitako prozedura bera.

7.5. Deialdi honen xede diren lanpostuetarako baldintzak eta betebeharrak frogatzeko agiriez gainera, Alkatetzak besteren bat eskatu nahi izanez gero, proposatzen den izangaiari eskatu beharko dio, eta horrek deialdi honetan ezarritako moduan aurkeztu beharko du.

8. oinarria. Izendapena, lanpostu hutsaren esleipena eta jabetza hartzea.

8.1. Alkateak aurreko oinarrietan ezarritakoa bete duen izangaia izendatuko du Berbintzanako Udaleko lan-kontratudun finko, administrari laguntzailearen lanpostuan jardun dezan.

8.2. Izendapenaren eta lanpostuaren jabetza hartzearen ondorioz, izendatua plantillako funtzionario nominadun bilakatuko da, eta izanen ditu indarrean dauden xedapenek Berbintzanako Udalaren zerbitzuko funtzionarioendako ezartzen dituzten eskubide eta betebehar guztiak. Gizarte Segurantzako araubide orokorrean inskribatu eta kidetuko da, araubide horretan ezarritakoaren babesean.

8.3. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.

8.4. Izendatutako izangaiak hilabeteko epean hartu beharko du lanpostuaren jabetza, izendapena jakinarazten zaionetik hasita.

Epe horretan eta ezinbesteko kasuetan salbu, jabetza hartzen ez duenak galduko ditu Berbintzanako Udaleko funtzionario izateko eskubide guztiak. Halakorik gertatuz gero, jarraituko zaio deialdiaren 7.4 apartatuan ezarritakoari.

9. oinarria. Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda.

9.1. Izangaien zerrenda bat eratuko da, aldi baterako kontratazioak egiteko, eta zerrenda horretan egonen dira hautaketa-prozesuan parte hartu eta gainditu bai baina plazarik eskuratu ez dutenak; hori dena, jarraikiz Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduaren 42. artikuluari eta oinarri honetan ezarritako prozedurari.

9.2. Alkatetzaren ebazpen bidez onetsiko dira gainditu bai baina plazarik gabe gelditu direnen zerrenda eta zerrenda hori kudeatzeko arauak.

9.3. Izangaiei deitu eta, kasua bada, haiek kontratatzerakoan, jokatuko da jarraikiz abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuari; legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina.

9.4. Kontrataziorako deitzen diren izangaiek baizik ez dituzte ekarri beharko deialdian eskatzen diren baldintzak betetzen direla frogatzen duten ziurtagiriak, kontratua formalizatzen denean ekarri ere, kopiak aurkeztuta.

9.5. Baldintzak bete beharko dira sarrera-prozedurako eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunerako, eta, orobat, hautaprobak egin bitartean eta kontratazioaldiak iraun bitartean.

9.6. Eskatutako agiriak aurkezten ez dituzten izangaiek (aski justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik) eta eskatutako baldintzak betetzen ez dituztenek galduko dituzte deialdian parte hartzetik eratorritako eskubide guztiak; betiere, galarazi gabe parte hartzeko eskaera faltsutzeagatik legokiekeen erantzukizuna.

9.7. Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendan agertzeak ez du esan nahi interesdunei onartzen zaienik betetzen dituztela deialdian eskatutako baldintzak; izan ere, horiek frogatu beharko dituzte oinarri honetan adierazten den moduan.

10. oinarria. Errekurtsoak.

10.1. Deialdiaren, oinarrien eta hura aplikatzeko egintzen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat jar daiteke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenduko zaiona Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den erabakia argitaratzen edo egintza jakinarazten denetik hasita.

10.2. Kalifikazio-epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, deialdia egin duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.

I. ERANSKINA.–ESKABIDE EREDUA

https://administracionelectronica.navarra.es/AccesoFicheros/default.aspx?CodigoCompleto=Portal@@@epub/BON/Modelos/Oposic_Convocatoria.rtf

II. ERANSKINA.–GAI ZERRENDA

1. gaia.–Administrazio prozeduretako interesdunak. Administrazio publikoen jarduera eta administrazio-egintzak (39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa: I., II. eta III. tituluak).

2. gaia.–Administrazio prozedura erkideari buruzko xedapenak eta egintzak administrazio bidean berrikustea (39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa: IV. eta V. tituluak).

3. gaia.–40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzkoa: Atariko titulua: xedapen orokorrak, jarduteko printzipioak eta sektore publikoaren funtzionamendua.

4. gaia.–Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legea. I. titulua. Toki Ogasunen baliabideak. II. titulua. Udal zergak.

5. gaia.–6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa: I. Titulua. Nafarroako toki-erakundeen antolaketa eta administrazioa. I. kapitulua. Udalerriak. III. kapitulua. Toki korporazioetako kideak. III. titulua: Nafarroako toki-erakundeen funtzionamenduaren araubidea. Herritarrentzako informazioa eta haien parte-hartzea. IV. titulua. Toki erakundeen ondasunak. V. titulua. Jarduerak, zerbitzuak eta obrak. VI. titulua. Kontratazioa. IX. titulua. Nafarroako toki erakundeen jarduketak: prozedura eta araubide juridikoa, aurkaratzea eta kontrola: bereziki, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendutako gora jotzeko errekurtsoa (279/1990 Foru Dekretua, urriaren 18koa).

6. gaia.–7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena: II. titulua: Udalerria. I. kapitulua: Lurraldea eta biztanleria. II. kapitulua: Antolamendua. III. kapitulua: Eskumenak (11. artikulutik 28.era). V. titulua.–Toki entitateei buruzko xedapen orokorrak. Lehenengo kapitulua. Funtzionamenduaren araubidea. IV. kapitulua. Herritarrentzako informazioa eta haien parte-hartzea.

7. gaia.–251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duena. I. titulua, xedapen orokorrak eta II. titulua: funtzionarioak.

8. gaia.–234/2015 Foru Dekretua, irailaren 23koa, Nafarroako Toki Erakundeen Aurrekontu Egitura onesten duena. Gastuen sailkapena programen arabera. Gastuen sailkapen ekonomikoa. Diru-sarreren sailkapen ekonomikoa.

9. gaia.–Udal errolda: biztanleen udal erroldaren ezagutza orokorra. Izapideak, altak, bajak, aldaketak. 2612/1996 Errege Dekretua, abenduaren 20koa, II. titulua. 2020ko apirilaren 29ko Ebazpena, 2020ko maiatzaren 2ko 122. Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua (31010-31054 orrialdeak), udalei udal errolda kudeatzeko jarraibide teknikoak ematen dizkiena. Hautesle-errolda.

10. gaia.–Dokumentazio administratiboa. Ofizioa, eskabidea, ziurtagiria, akta, ebazpen administratiboak, bandoak.

11. gaia.–Sistema informatikoa: funtsezko kontzeptuak. Ordenagailuaren definizioa. CPU eta barne-memoriak. Sarrera eta irteerako periferikoak. Biltegiratze unitateak.

12. gaia.–Sistema eragilea: funtsezko kontzeptuak. Windows 10. Mahaigaina eta haren osagaiak. Leihoak, ikonoak eta menuak. Eragiketak fitxategi eta karpetekin. Windowseko arakatzailea. Kontrol-panela eta erabiltzaile-kontuak. Hasierako menua. Ataza barra. Sarean lan egitea. Laguntza eta euskarri teknikoa.

13. gaia.–Testu-tratamenduko programak: oinarrizko kontzeptuak. Microsoft Word 2016. Aplikazioaren leihoa eta aukeren zinta. Lan ingurunea pertsonalizatzea. Dokumentuak editatzea. Testuaren eta paragrafoaren formatua. Estiloak. Taulak. Elementu bizkorrak. Diseinua eta antolamendua. Erreferentziak. Posta-konbinazioa. Txantiloiak egitea. Agiriak inprimatzea.

14. gaia.–Kalkulu orriak: oinarrizko kontzeptuak. Microsoft Excel 2016. Lan-orriak eta -liburuak. Dokumentuak editatzea: datuak sartzea, gelaxkak eta barrutiak eta hautaketa. Formatua eta estiloak. Datuak: ordenatzea, filtratzea eta balidatzea. Formulak eta funtzioak. Taulak eta grafikoak. Taula eta grafiko dinamikoak. Txantiloiak. Loturak. Antolaera eta inprimaketa.

15. gaia.–Datu-baseak: oinarrizko kontzeptuak. Microsoft Access 2020: oinarriak; taulak; kontsultak; inprimakiak; txostenak; inprimatzea.

16. gaia.–Interneti eta posta elektronikoari buruzko kontzeptu oinarrizkoak: Outlook eta Webmail. Outlook: posta elektronikoa, egutegia, kontaktuak. Webmail-intranet eta extranet, webmail zerbitzaria, posta elektronikoko erabiltzailea.

Oharra: Gai guztiak eskatuko dira deialdi hau argitaratzen den egunean indarra duen legeriari jarraikiz.

Iragarkiaren kodea: L2315215